Gipuzkoako Xake federazioak Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du du 40. urteurrenagatik. Mila esker! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

 

 

Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta Gipuzkoako Xake Federazioak, Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du, 40 urte bete ditugulako.
Fernando Markina presidenteari eta bere Batzorde Zuzentzaileari eskerrik asko , Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoarena!

 

Eta gogoan izan igandean 3er Open Escolar  txapelketa burututko dela.

Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz:  Hemen
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

62 erantzun “Gipuzkoako Xake federazioak Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du du 40. urteurrenagatik. Mila esker! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi iruzkina