Datorren igandean burututko den VI OPEN ESCOLAR txapelketarako loturak ematen dizkizuegu. animatu!!! Eta bide batez asteburuan izandako txapelketa animatuetan gertatutakoa gogorarazten dizuegu. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gure klubak ordezkaritza izan ziuten katogoria guztietan. Eta gure neska-mutikoak (Hodei, Jurgi, Iker, Gorka, Danel, Goretti, Martxel, Ander, Ekhi, Telmo, Manex, Jon eta Aritz) oso maila onean lehiatu ziren gainerako jokalariekin, sailkapeneko posizio txukunak lortu zituzten denak, eta garrantzitsuagoa dena, xake ona garatu zuten goizean zehar. Zorionak guztioi!!!! !

  • SUB10

Sub10 kategorian bi parte-hartzaile izan genituen jokatutako partida guztiak irabaztea lortu zutenak. Beraz, lehen postua erabakitzeko, txapelketako hirurogei minutuetan jokatu ahal izan ziren partiden kopurua hartu behar izan zen kontuan. Kasu honetan, txapelketako txapelduna “DANIODRI” izan zen. Gros Xake Taldeko Daniel Odriozola. Zenbait aste zeramatzan txapelketa jokatzen eta aurreko astean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, txapeldun izateko atarian egon zen. Azkenean eskuratu du txapelketa. Zorionak!!! !

  • SUB12

12 urtez azpikoen kategorian, beste txapeldunak lehiaketan porrota bakar bat ere izan gabe lehen postua lortu zuen. Parra egin zuen partida batean, baina gainerako partidak irabazi zituen. “Gabaco08” beste aste batzuetan ikusi izan dugu Eskolarra jokatzen eta baita txukun egiten ere bai. Baina, iganderarte ez du txapeldun izatea lortu. Bere arrebak 10 urtez azpikoen kategorian lortu zuen lehen astean, eta, azkenik, igande honetan  Pielagoseko Gabriel Álvarez Garcíak lortu zuen. Zorionak! Ez da erraza izan. Baina, horrela meritu handiagoa du. Lan bikaina!

  • SUB14

Sub14 kategorian, porrotik ezagutu gabeko beste jokalari batek lortu zuen garaipena. Txapelketa gogorrak izan genituen igande honetan. Argi dago oso lehiaketa polita dugula maila guztietako jendearekin, baina guztiek, talentu handiak izan arren, kirol eder honetan esateko asko dutela erakusten ari dira. Kasu honetan, txapelduna “slk92” izan zen, eta lehen aldiz parte hartu zuen. Zaragozako Agrupación Artística Aragonesa-ko da Catalin Conon. Plazer handia zu ezagutzea, eta txapelketetan zu ikusten jarraitzea espero dugu. Zorionak!

 

Igande arratsaldean txapelketa honen edizio berria abian jarri genuen.  Kontagailuak berrabiatu ditugu, eta igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.

Igandean gure taldeko parte hartzearekin, hauxe izan zen podiuma, bertako puntu gorenean berriz Aritz Morente kokatu zela. Txapelketako informazio osoa: https://lichess.org/tournament/NLgTKEht

Hona hemen oinarrizko informazioa:

  • Eguna: hurrengo igandeetan.
  • Ordua: 18:30etik 20:00etara
  • Lekua: lichess
  • Datorren igandeko esteka: https://lichess.org/tournament/8TPwZoqd
  • Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.

2yocasacompleto

Izen eman. Zuen zain gaude!

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Datorren igandean burututko den VI OPEN ESCOLAR txapelketarako loturak ematen dizkizuegu. animatu!!! Eta bide batez asteburuan izandako txapelketa animatuetan gertatutakoa gogorarazten dizuegu. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s