GM Jaime Santos Latasaren eskola magistrala jaso dute Marlaxkako hainbat xakelarik

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GM JAIME SANTOS LATASAREN MASTER CLASSA HONDARRIBIKO PARADOREAN

Leongo GM Jaime Santos Latasa , gaur egungo Espainiako 4a, 2014eko Europako 4a eta 2013koa munduko 10a, biak 18 urtez azpikoen kategorian. 4 aldiz adin ezberdinetako Epainiako txapelduna, 2020ko Espainiako txapeldunordea eta Iberoamerikako 2021eko txapeldunordea, egun batzuetan Linaresen jokatuko den Espainiako txapelketarako bidean, masterclass bat eman dizkie klubeko zenbait jokalariri paradorean.

Eskola jaso aurretik, Paradoreko zuzendaria den Susana de la Rubiak, gure klubeko idazkari Daniel Garmendiak aurkeztu dion maisuari ongietorri oparia eman dio. Saioa amaitzeko, Maisuak blitz partidak jokatu ditu parte-hartzaileekin. Eta azken borche gisa, txuletoidun afaria izan du alde zaharreko Tatapas Gastrotekan.

 

ARRAKASTA ESPAINIAKO TXAPELKETETAN!!!

 

  • AURREKO BERRIAK

HAIZEA TORNAYK 18 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU DU. BERTAN, MARIA EIZAGUERRI ARAGOITARRAK ABSOLUTUA IRABAZI DU HISTORIA EGINEZ. ZORIONAK!

Haizea Tornay Belategi

2021/07/26tik 2021/07/31ra Salobreñan (Granada) jokatu da, 18 urtez azpikoen Espainiako Banakako Txapelketa. Euskadiko espedizioko neska bakarra den gure taldekidea Haizea Tornayk parte hartu du.

Gure taldekideak Espiritu Marlaxkero handia erakutsi du eta, emaitza ona lortu du: 3,5 puntu egin ditu eta 12 puntu ELO puntu igo ditu, eta horrek 146. postuan sailkatzeko balio izan dio.

Euskal ordezkaritzaren emaitza:

Markel, Haizea eta Unai
Pos. Rk. Izena Ptk. APRO Mwns FIDE FEDA
58 87 Calleja Gonzalez, Unai  5,5 1680.7 4 1849 1848
60 64 Vesga Izeta, Markel  5 1969.2 4 1925 1938
146 138 Tornay, Haizea  3,5 1705.9 2 1606 1553

Maria Eizaguerri Florisek kristalezko beste sabai bat haustea lortu du 18 urtez azpikoen xake klasikoko Espainiako txapelketa irabaizata.

María Eizaguerri Floris aragoarrak Espainiako xakean historia egiten jarraitzen du. Duela bi urte, 16 urtez azpikoen Espainiako txapeldun bikoitza izetea lortu zuen, emakumezkoen kategorian eta absolutuan, partida azkarretan, eta 18 urtez azpikoen txapelketa nazionalean errepikatu du, berriro ere Salobreñan. Oraingoan, partida klasikoetan edo moteletan, eta horrek are balio handiagoa ematen dio garaipenari.

María Eizaguerri Floris, Espainiako SUB 18 txapleduna absolutua, kataluniako Guerau Masagué Artero (ezkerrean), Espainiako azpitxapelduna, eta nafarroako Juan Labiano Hernández, 3.a

 

Zorionak, Maistra guztiontzat adibide bat zara!

Maria lagunak iaz klubaren 40. urteurrenean oparitu zigun bideoa gogorarazten dizuegu:

MARLAXKAKO ESPEDIZIO TXIKIAREN LAN TXUKUNA FRANDOVINEZEN – BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO BIGARREN TXAPELKETAN

Gaur, uztailak 31a, Inaxio Deuna eguna, Burgoseko Xake Zirkuitoko aurrez aurreko partiden bigarren txapelketa burutu da Frandovinezen eta bertan, aurreko urteetan gertatu antzera, Marlaxkako kideen partaidetza izan da. Tafall familia (Mikel, Ander, Iker eta Gorka) eta Patxi Moreno joan dira klubetik.

 

Goizean, Gorka Tafall Villanuevak  eta Iker Tafall Villanuevak Torneo Infantil Ajedrez de Frandovínez 2021 txapelketan parte hartu dute non garaipena kantabriako Emilio Garcia Amelibia lortu du. Gure taldekide gazteek lan txukuna eign dute eta 5. (Gorka) eta 8. (Iker) postuetan amaitu dute txapetea. Zorionak parte hartzaile guztiei!

fae150e0-9889-4ff9-a907-414bbe77ca20
Mikel, Gorka, Ander, Iker eta Patxi

Arratsaldean guztiok XVI Torneo Ajedrez de Frandovínez parte hartu dute eta bertan garile kantabriako IM Enrique Tejedor Fuente izan da. Gure teldekideek oso lan txukuna egin dute, hemen beren emaitzak:

Guztion txapelketa txukuna, Zorionak!

III. ATABAKA JATETXEA TXAPELKETA

Gaur arratsaldean Martintxo Xake Klubeko lagunek oso txukun antolatutako Atabaka Jatetxea III. Txapelketa burutu da Bitoriano eta Jugo herrien ondoko mendi batean kokatuta dagoen Oroko Andra Mariaren Santutegian, zein erakargarritasun hirukoitza duen:

  • XVI. mendeko gurtzarako leku garrantzitsu baten arte eta historia balioa.
  • Itsas mailatik gorako altuera 850 metrokoa duen begiratoki pribilegiatua duen pasaia balioa. Bertan, alde batetik, Zuiako harana eta, bestetik, Arabako Lautada ikus daitezke.
  • Eta azkenik, eta baina horrexegatik garrantzia gutxiago ez duen, Atabaka Jatetxea, ekitaldiko babesle nagusiaren plater goxoak gozatzeko aukera.
Daniel, Jurgi, Jokin eta Hodei

Klubetik delegazio txiki bat hurbildu da: Daniel Garmendia, Jokin Etxaniz, Hodei Herrera eta Jurgi Diaz, gidari eta botilero lantean lagun Patxi Diaz izan dutela. Oso ondo pasa dute arratsaldea eta 3. postua lortu dute Martintxo A (1.) eta Mikel Gurea A (2.) taldeen atzetik. Gure taldekideen lana oso txukuna izan da baina aipatzekoa Hodeik 3. taulan eta Jurgik 4. taulan lortutako 6 puntuak, zeintzuk sailkapeneko 3, postura eraman gaituzte.

AZKEN SAILKEPANA:

Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2
1 2 Martintxo A 9 9 0 0 33 18
2 3 Mikel Gurea A 9 8 0 1 30 16
3 10 Hondarribia Marlaxka 9 6 0 3 21,5 12
4 1 Barakaldo 9 5 0 4 20 10
5 7 Campillo (San Viator) 9 3 2 4 18,5 8
6 9 Martintxo B 9 3 2 4 14,5 8
7 4 Eguidazu Landetxo 9 2 1 6 14 5
8 5 Santurtzi A 9 2 3 4 13,5 7
9 8 Mikel Gurea B 9 3 0 6 11,5 6
10 6 Sarturtzi B 9 0 0 9 3,5 0
Gaur egun, eguraldi txarragatik, ezin izan da inguruneez gozatu, baina berdin gozatu da txapelketaz, askariaz eta adiskidetasunaz.
Zorionak Eider Velasco eta antolaketako guztioi!!!
👏👏👏
 

XAKEAREKIN HITZORDUA IZAN DUGU GAUR HONDARRIBIKO HONDAR KIROLAK 2021EAN!

 

Aurtengo udan ere, pasa den urteko geldialdia kontuan hartu gabe, hamasei urtez, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailaren 30a bitarte.

HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBA: GURE 40 URTEZ GORAKO HISTORIA KIROL PRINTZIPOEK ETA KONPROMISO SOZIALEK ZUZENTZEN DUTE
 

Horrela bosgarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean aritu gara gaur, uztailaren 28a, asteazken arratsaldean, eta xakea izan dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara. Patxi Diaz izan da antolaketaz arduratu den klubeko kidea, eta klubetik laguntzen, Gontzal Lera, Nora Lera, Jon Diaz eta Jurgi Diaz izen ditugu besteak beste. Prebentzio zerbitzuko langileei eta Hondar Kirolakeko boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu jarduerak ongi funtziona dezan emandako laguntzagatik.

Eskerrik asko garuna eta gorputza astintzera pasa diren guztioi ere bai!!!

Osakidetza_Eus

TAFALLDARRAK ONGI IBILI DIRA ROA DE DUERO IV. UDAKO TXAPELKETAN – BURGOSKO VI. XAKE ZIRKUITUKO LEHEN TXAPELKETAN

Atzo, uztailak 24an, beste urte batez Burgoseko Xake Zirkuitoari, aurrez aurreko partidena, hasiera eman zitzaion, eta aurreko urteetan gertatu antzera, Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

Goizean Torneo Infantil de Verano Roa de Duero 2021 burutu zen eta bertan Tafall anaia gaztetxoenak oso txukun aritu ziren. Horrela Gorka Tafallek 7. postua eta Iker Tafallek hirugaren postua lortu zuten azken sailkapenean. Zorionak 

Eta arratsaldean 60 lagunek hartu zuten parte IV Torneo de verano Roa de duero txapelketan, 8 txandatako suitzar sisteman, 5’ +3’’-ko erritmoan, eta amaieran,  Carlos Mate Adán kantabriarrak eskuratu zuen lehen postua. Podiumean eskoltatu zuten Gumersindo Fernández Garcíak eta gure taldekidea den Ander Tafall Villanuevak, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gure beste taldekideen lana oso txukuna izan zen ere bai: Iker Tafallek 12. postua lortu zuen, Gorka Tafallek 31. postua eta Mikel Tafall Soreasuk 44. postuan amaitu zuen.

Zorionak Familia!

TORNEO KUTXABANK – CAJASUR

Kutxabankek, Bizkaiko Xake Fedrazioaren laguntza teknikoarekin, 2. Online Xake Txapelketa jarri du abian, Gaztedi Plana, A Plana, Gaztedi Kontua edo A Kontua duten titular guztientzat. Ekitaldia hiru adin-tartetan banatu da, gaurkoan txapelketaren laugarren eguna eta azkena burutu da.

Jurgi Diaz eta Jon Diaz jokalariek oso emaitza onak izan dituzte: 12. azpikoetan, Jon 2.a izan da eta 18 urte azpikoetan Jurgik 2. postu alortu du. Zorionak!

Bihotza03_eus

Gran Prix d’Andorra 2021 Blitz Txapelketa, Lance Henderson txapeldun

Andorran aurrez aurreko xakea jokatzen hasi dira berriro, eta Andorrako Opena, udako txapelketarik onenetako bat, egin ezin izan den arren, antolatu ahal izan da partida-txapelketa azkarra, Gran Prix d’Andorra 2021Agora aretoan, partida bakoitzeko 3 minutu eta 2 segundoko gehikuntza-erritmoan. Atzo jokatu zen  plaça Lídia Armengol-en kokatua dagoen Agora aretoan, eta 1.546 euro banatuziren saritan.

Lance Henderon Andorra la Vella-ko Comuko gizarte-kontseilari Meritxell Pujol, Andorrako Banco Sabadelleko Negozio eta Inbertsio zuzendari nagusia, Gerard Albà, eta FEVA erakundeko lehendakaria, Francesc Rechiren eskuetatik garaikurrak jasotzen .

18 urte baino ez dituen GM Lance Hendersonek Andorra 2021 Gran Prixeko Sari Nagusia irabazi zuen, 9 puntu posibleetatik lortutako 8,5 puntuei esker, eta trofeoa eta 300 euroko saria irabazi zituen. Cristian Fernández katalanak bigarren izan zen, 9 puntutik 7rekin, eta Felipe Porras GEVA-CEAko katalanak 6,5 punturekin hirugarren geratu zen. Gure taldekidea Goio Uriartek Andorrako lagunei lagundu nahi izan zien eta ekitaldian parte hartu zuen. 5 puntu lortu zituen, eta 21. postuan maitu zuen txapelketa.

Eskerrik asko ekitalde edera hau antolatzeagatik!

80 ALDIBEREKO XAKE-PARTIDAK IRUÑEKO ENTZIERROAREN IBILBIDEAN, MARLAXKAKO JOKALARIEN PARTE HARTZEAREKIN

ec7a2da0-347b-4f28-ae2a-8edcede0109f

Xakeko sei maisuk (Pepe Cuenca, Rey Enigma, El Divis, Daniel Zamarbide, Alexandra Prado eta Eihartze Buiza) partidak jokatu zituzten 2021eko uztailaren 14an goizean Iruñean, Santo Domingoko maldatik Zezenketa plazaraino banatutako 80 pertsonen aurka eta zezenketa aurka.

 

Gure klubeko Jurgi Diaz, Hodei Herrera, Jon Piedrola eta Goio Uriartek osatutako ordezkaritza bat bertaratu zen eta baita bapo pasa ere!

WhatsApp Image 2021-07-14 at 10.08.18

Eskerrik asko Iruñeako Udalari, El Divisi, Peperi, Mikel Urmentari, eta hau ahalbideratu duten guztioi. Zorionak eta bihotzez eskerrik asko!

Xake-kontuetan, Hodei Herrerak Alexandra Pradoren aurka jokatu zuen Santo Domingoko aldapan. Lehia gogorraren ondoren garaipena Aexandrarentzat izan zen. Udaletxeko plazan Goio Uriartek parra egin zuen Enigma erregearekin. Estafeta kalean, Jurgi Díazek parra egin zuen IM David Martinezen (El Divis) aurka, eta Jon Piedrolak, galdu arren, partida ona jokatu zuen GM Pepe Cuencaren aurka Zezen plazako kalezuloan. Partidak amaitu ondoren elkarrekin Iruñean bazkaltzera joan zien gure jokalariak, xake egun ederrari amaiera polita emanez.

Egun handia honen aurrean gauza bakarra esatea geratzen da:

GORA SAN FERMIN!

💪❤👍

One thought on “GM Jaime Santos Latasaren eskola magistrala jaso dute Marlaxkako hainbat xakelarik”

Utzi iruzkina