1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
GIPUZKOAKO 2021 BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA (GORENGOA ETA LEHENA), BIGARRENA, HIRUGARRENA ETA KADETEAREN SEIGARREN JARDUNALDIAN GURE JOKALARIEN LAN TXUKUNA
Asteburu honetan Gipuzkoako banakako txapelketen seigarren eta azkenaurreko jardunaldia jokatu da. Gogoan izan txapelketak 7 asteetako iraupena izango duela. Pasa den igandean, Kadetea bukate zen eta bertan gure jokalari guztiek egindako lana nabarmentzekoa izen zela gogoratzen dizuegu.
- Eguna: urriaren 9, 16, 23 eta 30a eta azaroaren 6, 13 eta 20a.
- Hasiera ordua: 16:00etan.
- Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta pasealekua 20, Donostia.
- Jokoaren erritmoa: 90 minutu gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Bertan klubeko ordezkaritza zabala dugu eta oso txukun ari dira. Guztioi Disfrutau!
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
5 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
6 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
8 | Diaz Etxaide Jurgi | 54765404 | 0 |
10 | Larra Martinez Ekhi | 54791790 | 0 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
8 | Garcia Tajada Fernando | 22254129 | 1411 |
10 | Lera Manterola Gontzal Jokin | 54782333 | 1395 |
20 | Lera Cunado Nora | 54775264 | 1247 |
21 | Guerrero Manso Juan Antonio | 54595037 | 1245 |
23 | Tafall Villanueva Iker | 54726433 | 1149 |
25 | Fontaine Josette | 20651953 | 1057 |
26 | Guerrero Escudero Hodei | 54548969 | 1053 |
Rk | izena | FIDE-ID | FIDE |
4 | Tornay Aritz | 16205740 | 1678 |
12 | Etxaniz Mendieta Jokin | 54548926 | 1569 |
18 | Tafall Soreasu Mikel | 54594928 | 1438 |
Rk | Izena | FIDE-ID | FIDE |
3 | Tafall Villanueva Ander | 24540781 | 1989 |
6 | Uriarte Prieto Goio | 2214407 | 1932 |
Jarraian:
Asteburko argazkiak:
Gure jokalarien emaitzak 6. txandan:
Behin-behineko gure jokalarien sailkapena:
Kadetea Alex Odriozolaren (Gros XT) garaipenarekin amaitu zen. Gureak oso sentsazio onekin eta gogoz amaitu zuten txapelketa. Zorionak Norari, Ekhiri, Aritzi, Jurgiri eta Ikerri egindako lanagatik!

7. txandaren gure jokalarien parekatzeak:
ZORTE ON GUZTIOI
AZAROA LIBURUTEGIAN: XAKEA
Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak Hondarriba Marlaxka Xake Klubarekin elkarlanean, xakearen hilabetea antolatu dute azarorako. Eta horrela, Liburutegia jendearen topalekua ere badenez azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia.
AZAROAREN 8AN IKASTARO IREKIAREN LEHEN JARDUNALDIA IZAN GENUEN ETA ONDOREN AJEDREZ Y MUJER HITZALDI BIKAINA LEONTXO GARCIAREKIN ETA, OSTIRALEAN, RAFA NUÑEZEN LOS REINOS DEL AJEDREZ LIBURUAREN AURKEZPENA
Astelehenean, azaroaren 8an, 18:00etan Hondarribiko Liburutegian, lehen eskola irekia eta doakoa izan zen aurkeztu ziren guztientzat, eta gure Xake Eskolako astelehenetako “neska” nagusiek ere parte hartzen dutena. 2019tik eskolak jasotzen ari diren neskez gain, aurpegi berri asko izan genituen, eta datorren astelehenean itzultzea espero dugu.
Ondoren 19:00etan, Kultur Etxean, Leontxo Garcia Olasgastiren bisita izan genuen. Leontxo Garcia Olasgasti 80ko hamarkadan Hondarribia Marlaxkako jokalaria izan zen, munduko xake-kazetarik entzutetsuenetako bat da egun, 2011ko Kirol Merituaren Domina irabazlea, idazlea, hizlaria, ikertzailea eta xakearen gizarte aplikazieta aditua da. Zorte handia izan genuen bere betebeharren artean tarte bat aurkitu zuelako (Alfontso X.a Jakintsuaren 800. urteurrena, Alteako Espainiako Beteranoen Txapelketa eta Dubain aste batzuk barru jokatuko den Magnus Carlsen eta Ian Nepomniachtchi aurrez aurre jarriko dituen Munduko Txapelketara egingo duen hurrengo bidaiaren artean), “Xakea eta emakumea” izeneko hitzaldi atsegina emateko .
Eta ostiralean, konfinamenduaren garaian jaio zen «Los reinos del ajedrez» izeneko komiki sortu berriaren bisita izan genuen, bai eta haren autore eta gidoilari Rafael Nuñezen bisita ere, Marinetik (Pontevedra) etorri baita Hondarribian egun batzuk pasatzera, eta, bide batez, aurkeztu zigun bere lana. Eskerrik asko Rafari! Egia esan, proiektu polita da, eta argi uzten du Rafak xakeaz sentitzen duen maitasuna. Espero dugu proiektua asko gustatzea, buruan duen material gehiago ekoizten jarraitu ahal izateko, eta istorio gehiago oparitutzeko aukera izan dezan, honekin bezainbeste gozatzeko.
Zorte ona opa dizugu!! !
Nola lortu komikia? Komikia salgai dago dagoeneko 10 €-ren truke, Abrente liburu-dendaren web orrian: https://libreriaabrente.es. Edozein kontsulta edo eskaera egiteko, jo helbide honetara: losreinosdelajedrez@gmail.com edo Facebook: los reinos del ajedrez. Daniel Muñoz gure lagunaren blogean, thezugzwangblog.com, sartzea gomendatzen dizuegu komiki honi buruzko aipamena irakurtzeko: hemen
Pozgarria izan da zuek etortzea ESKERRIK ASKO!
LEHIAKETA
Lehen ariketaren soluzioa eta aste honetako ariketa: xake mate bitan! Erantzuna xakehondarribiamarlaxka@gmail.com postara bidali, saria dago, animatu! 💚💚💚
Erantzuna asmatu zutenen artean zozketa egin da eta zerrenda honetako pertsonak izan dira irabazleak: Zorionak!
- Nora Lera
- Telmo Apalategi
- Aimar Andoaga
- Ekhi Larra
- Ametz Azkue
Saria jasotzeko liburutegitik pasa eta zure erantzuna duen e-maila erakutsi. Hondarribiko Liburutegiko ordutegia astegunetan 9:00/13:30 eta 16:00/20:00 da eta larunbatetan 9:00/13:30. Eta beheko maileguan eskatu behar duzue liburua. Eskerrik asko denoi!
Lehiaketan parte hartu zuen guztioi eskerrik asko eta ariketa asmatuta zozketan zorterik izan ez duzuenoi, animo, hurrengo ariketetan parte hartu!
Gogoratu aste honetan liburutegian hau izango dugula:
- Astelehenean, xakeko ikastaro irekiaren bigarren jardunaldia izango dugu.
- Astean zehar, xake-lehiaketako bigarren ariketaren konponbidea emango dizuegu, eta hirugarrena proposatuko dizuegu.
- Eta asteazkenean “La reina de Katwe” filma izango dugu.
EKIMENAREN AZALPENA
Azaroan Hondarribiko liburutegian xakea izango dugu gai nagusia. Ildo horretan, batetik, liburutegi osoan zehar hainbat txoko prestatu dituzte Hondarribia Marlaxkak utzitako xake taulak, erlojuak eta abarrekin. Guzti hauek, gure joko maitearekin erlazioa duten liburu eta filmeekin ere atondo dute liburutegia.
Bestetik, astero Lehiaketa bat izango da, eta Xake Mate posizioa landuko dugu, baita xake eskolak eman ere. Larunbatean, hilaren 6an, bestalde, xakean jolasten aldibereko partidak jokatuko ditugu, azaroaren 8an Leontxo Garciak Emakumea eta Xakea hitzaldia emango du, 12an Rafa Nuñezek bere komikiaren aurkezpena egingo du, hilaren 17an, Reina Katwe film luzea proiektatuko da eta 22an Eider Velascorekin hitzordua izango dugu. Azaroan burutuko dugun ekimen honen ardatzetako bat Emakumea da eta bertan Hondarribiko Udal Gizarte Zerbitzuen laguntza izan dugu. Ondorengo egunetan argibide gahiago emango dizkizuegu. Informazio gehiagorako liburutegitk pasa eta xakearekin gozatu!
40 urtetik gora Hondarribia Marlaxka Xake Kluba helburu sozial argia duen kirol elkartea dela erakutzi dugu Bidasoko Xakea eta xakezaleez arduratuz eta gure izpiritua bere horretan darrai!
Aurreko berriak:
XAKEA EMAKUME GUZTIONTZAT!
Xakeak ez du generorik. Hori dela eta, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta estatu osoan nesken artean praktika bultzatzeko, igande honetan, 17:00etatik aurrera, “Emakume Guztiontzako Xakea” jarduera burutu da.
Gure klubetik Bizkaiko hirira gure Xake Eskolako neska “nagusientzako” astelehenetako ikastaroko antzezpen txiki bat hurbildu da, Josette Fontaine, Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillok osatua. Eta arratsalde ederra pasa dutela baieztatu digute.
Gora Euskal Emakume Xakelariak!👏💚👏💚👏
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Hondarribiko Udalarekin lanean ari da klubaren jarduera presentziala berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan, eskola presentzialekin hasi gara, eta ikasturte berrian izena emateko epea irekita jarraitzen du.
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Aste honetan Ikasturte berriari hasiera eman diogu, hala ere, izen ematea irekita dago.
XAKE IKASTAROA 2021-2022
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
3 erantzun “Gaur, larunbata Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen azkenaurreko txanda jokatu da eta gure taldekideak berriro ere txukun aritu dira. Zorionak! Azaroa Liburutegian: Xakea. Astelehenean lehen klase irekia egin genuen eta ondoren Leonto Garciaren Xakea eta Emakumea hitzaldia bikaina izan genuen. Ostiralean Rafa Nuñezek “Los reinos del ajedrez” komikiaren aurkezpena egin zigun. Egitaraua aurrera doa, datorren astean xake ikastaro irekiko bigarren jardualdia, xake problemen lehiaketako hirugarren ariketa eta Reina de Katwe filma izango dugu. Zatoz liburutegira, etorri!” sarreran