Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan dabiltza eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2017ko Isareko IX. Xake Txapelketa – GM Dragan Paunovic II. Oroigarrian.
Atzo, abuztuaren 12a, larunbata, arratsaldez, Burgosko Isar herrian burutu zen Burgoseko 2. Xake Zirkuitoko ekitaldia eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 9 minutu + 2 segundu jokaldiko erritmoko, 7 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren . Irekian 84 lagun lehian aritu ziren. Bertan gure taldekidea Ander Tafallez gain, Gipuzkoako, Ivan Iturralde, Juan Cruz Iturralde eta Josu Manterola izan genituen. Sub 12an 45 lagun izan ziren, bertan Gorka eta Iker izan genituela.
Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta ordezkari Gipuzkoarrekin:
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Pts. | Des1 |
1 | 1 | FM Iruzubieta Villaluenga Jesus | 2426 | 7,0 | 31,00 |
2 | 10 | Perez Diez Victor | 1885 | 6,0 | 25,00 |
3 | 19 | Arce Benito Victor | 1800 | 6,0 | 22,00 |
4 | 15 | Alvarez Pedrosa Valeriano | 1815 | 5,5 | 22,75 |
5 | 7 | De Lucas Bello Federico | 1967 | 5,5 | 20,75 |
6 | 29 | Varas Lopez De Echezarreta Maitane | 1631 | 5,5 | 20,50 |
7 | 14 | Linacero Juan Miguel Angel | 1824 | 5,0 | 22,00 |
8 | 4 | Gete Rodriguez Isidro | 2107 | 5,0 | 21,50 |
9 | 2 | Martin Echeandia Ibon | 2198 | 5,0 | 21,00 |
10 | 5 | Somalo Fernandez Millan | 2071 | 5,0 | 19,50 |
21 | 31 | Iturralde Echeverria Ivan | 1621 | 4,5 | 15,00 |
25 | 28 | Tafall Villanueva Ander | 1639 | 4,0 | 13,25 |
26 | 23 | Manterola Ubillos Josu | 1694 | 4,0 | 13,00 |
53 | 30 | Iturralde Prieto Juan Cruz | 1628 | 3,0 | 7,00 |
Iker Tafallek eta Gorka Tafallek 12 urte azpiko txapelketan parte hartu zuten eta baita oso tuxkun egin ere. Ikerrek, 5 puntu egin ondoren sailkapen nagusiko 5. postua lortu zuen, Sub 8ko lehenengoa izan zela. Gorkak bere aldetik 4 puntu egin eta gero, Sub12an 8. postua lortu zuen eta Sub8ko bigarrena izan zen.
Posta amaitzeko Kandido Manterolak egindako argazki sorta: