Artxiboa laburpen hitzeka: fm jesus iruzubieta

Tafalldarren emaitza onak 2017ko Isareko IX. Xake Txapelketa – GM Dragan Paunovic II. Oroigarrian

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan dabiltza eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2017ko Isareko IX. Xake Txapelketa – GM Dragan Paunovic II. Oroigarrian.

Gipuzkoako ordezkariak

Atzo,  abuztuaren 12a, larunbata, arratsaldez, Burgosko Isar herrian burutu zen Burgoseko 2. Xake Zirkuitoko ekitaldia eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 9 minutu + 2 segundu jokaldiko erritmoko, 7 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren . Irekian 84 lagun lehian aritu ziren. Bertan gure taldekidea Ander Tafallez gain, Gipuzkoako, Ivan Iturralde, Juan Cruz Iturralde eta Josu Manterola izan genituen. Sub 12an 45 lagun izan ziren, bertan Gorka eta Iker izan genituela.

Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta ordezkari Gipuzkoarrekin:

 

Irabazlea FM Jesus Iruzubieta Josu Manterolaren aurkako partidan

 

Rk. H.Z. Izena Elo Pts. Des1
1 1 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus 2426 7,0 31,00
2 10 Perez Diez Victor 1885 6,0 25,00
3 19 Arce Benito Victor 1800 6,0 22,00
4 15 Alvarez Pedrosa Valeriano 1815 5,5 22,75
5 7 De Lucas Bello Federico 1967 5,5 20,75
6 29 Varas Lopez De Echezarreta Maitane 1631 5,5 20,50
7 14 Linacero Juan Miguel Angel 1824 5,0 22,00
8 4 Gete Rodriguez Isidro 2107 5,0 21,50
9 2 Martin Echeandia Ibon 2198 5,0 21,00
10 5 Somalo Fernandez Millan 2071 5,0 19,50
21 31 Iturralde Echeverria Ivan 1621 4,5 15,00
25 28 Tafall Villanueva Ander 1639 4,0 13,25
26 23 Manterola Ubillos Josu 1694 4,0 13,00
53 30 Iturralde Prieto Juan Cruz 1628 3,0 7,00

Iker Tafallek eta Gorka Tafallek 12 urte azpiko txapelketan parte hartu zuten eta baita oso tuxkun egin ere.  Ikerrek, 5 puntu egin ondoren sailkapen nagusiko 5. postua lortu zuen, Sub 8ko lehenengoa izan zela. Gorkak bere aldetik 4 puntu egin eta gero, Sub12an 8. postua lortu zuen eta Sub8ko bigarrena izan zen.

Gorka eta Iker lortutako sariekin kontent
 LOTURA INTERESGARRIAK

Posta amaitzeko Kandido Manterolak egindako argazki sorta: