Artxiboa laburpen hitzeka: derbia

Gipuzkoako 2023ko banakako txapelketetako hirugarren txanda (Absulutua / Lehenengo maila, Bigarrena, Hirugarrena eta SuperBeteranoak) gure taldekideen arteko bi derbi izan ditugula asteburu honetan. Marlaxkako Izpiritua guztioi datorren jardunaldietan!

Halaber, gogorarazten dizuegu gure Xake Eskolako 2023-2024 ikasturte berriko izen ematea abian dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Gipuzkoako 2023ko banakako txapelketetako (Absulutua / Lehenengo maila, Bigarren maila, Hirugarren maila eta Super Beteranoak) hirugarren txanda.

Imagen de WhatsApp 2023-10-14 a las 15.57.29_08a3af1f

Asteburu honetan hirugarren txanda jokatu da Gipuzkoako txapelketako hainbat kategoriatan, zeinak urriko eta azaroko larunbatetan (Superbeteranoak igandetan) luzatuko direnak. Aurten ez dago marlaxkako ordezkaririk iaz Aritz Tornayk irabazitako Kadetean, baina, ordezkaritza zabala dugu gainerako kategorietan. Aipatu nahi dugu igandeetan Errenteriako Beraun gure lagunen egoitzan ospatuko den Gipuzkoako Super Beteranoak +65 Txapelketan parte hartuko duten 6 jokalarietako 2 gure jokalari Fernando Hoyos eta Josette Fontaine, emakumezko bakarra, lehian arituko direla. Guztion eredu eta harrotasun iturri!💪💚👍 Gaurkoan elkarren aurka lehiatu dira eta Josettek garaipena lortu du Hondarribia Marlaxkako Derbian. Eta atzoko derbian, bigarren mailan  Mikel eta Jurgi lehiatu ziren eta gazteak eraman zuen puntua! ♟️❤️

ASTE BURU HONETAKO EMAITZAK:

Absolutua /lehenego Maila (Egoitza bakarra Errenterian):

M. Izena FIDE Ptk. Emai. Ptk. Izena FIDE
2 Lakuntza Plazaola, Asier  2167 1,5 1-0 1,5 Tafall Villanueva, Ander  2023
4 Sarasketa Irastortza, Oier  1872 1,5 ½-½ 1,5 CM Herrera Ortega, German Alejandro  2055
10 Tafall Villanueva, Iker  1770 0,5 ½-½ 0,5 Izquierdo Arruferia, Joseba  1904

Bigarren maila (Errenteriako zonala):

M. Izena FIDE Ptk. Emai. Ptk. Izena FIDE
3 Tafall Soreasu, Mikel  1377 2 0-1 1 Diaz Etxaide, Jurgi  1671

Hiruagarren maila (Errenteriako zonala):

M. Izena FIDE Ptk. Emai. Ptk. Izena FIDE
1 Sierra Gonzalez, Paul  1391 2 0-1 2 Tafall Villanueva, Gorka  1525
2 Garcia Tajada, Fernando  1420 1,5 0-1 2 Loperena Irastorza, Imanol  1344
3 Diaz Etxaide, Jon  1438 1 1-0 1 Recuerda Perez, Iker  0
6 Diaz Elzo, Patxi  1122 0 0-1 0 Lopez Torres, Unai  0
7 Irigaray Ferreira, Ion  0 0 +    

Hirugarren Maila (Irungo zonala):

M. Izena FIDE Ptk. Emai. Ptk. Izena FIDE
3 Santos Martinez, Juan Maria 1282 1 1-0 1 Guerrero Manso, Juan Antonio 1242
4 Lera Cunado, Nora 1267 1 1-0 1 Beneitez Escudero, Nestor 1177
8 Conde Kurth, Pablo 1361 ½ 0-1 0 Lera Manterola, Gontzal Jokin 1492
12 Barros Roca, Inaki 1392 0   sin emparejar  

Super Beteranoak (Egoitza bakarra Errenterian):

M. FIDE Nombre Resultado Nombre FIDE
2 1142 Hoyos Fernandez, Fernando 0 – 1 Fontaine, Josette 1004

1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.

2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.

3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka… hobetzen!

👏👏👏👏👏👏👏

Aupa Hondarribia-Marlaxka!

2020_Marlaxkito_bn

Ikasturte berrirako izen ematea abian dugu. Animatu!

 
XAKE IKASTAROA 2023-2024
 
Iraupena: 2023ko urritik 2024ko ekainaren 14ra.
 
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira.
 

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.

 

Jardueraren arduradunak: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ) eta Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea

 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.comInformazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)