1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Hondarribia eremu segurua gara
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Josu Tornay Gipuzkoako Beteranoetan txapeldunordea eta lan ona gainontzeko marlaxkako kideen partetik. Eskerrik asko gure espedizio osoari Marlaxkero Espiritua zabaltzeagatik.
Abenduko aste honetan Emakumezkoen Gipuzkoako txapelketa (26, 27 eta 28) eta Beteranoen Gipuzkoako Txapelketa (16, 27, 28, 29 eta 30ean 27an eta 30ean partida bikoitzarekin) jokatu dira Irungo Fiancheto 2019 klubean, FGAk antolatuta eta Lukas Iruretagoienak epaile izandelarik.
Marlaxkako ordezkaritzarik gabeko Gipuzkoako emakumeen txapelketan urte askotan lehen aldiz
Lau jokalarik parte hartu dute edizio honetan eta bi itzuliko sisteman aurrez aurre lehiatu dira. Zoritxarrez, aurten klubak ez du ordezkaritzarik izan emakumezkoen lehiaketan, non iaz gure super-nesketako hiruk parte hartu zuten eta gure jokalaria den Haizea Tornay izan zen garaile, podiumean Nora Lera, bera ere marlaxkako jokalaria, lagun izan zuela hirugarren postuan. Bere aldetik, Nora Lera Gipuzkoako txapeldun izen zen 2021ean, 12 urte zituenean.
Azken sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 3 | Apostol, Ecaterina | 0 | 5,5 | 11,8 | 0 | 5 |
2 | 2 | Ibarra Whittecar, Siena | 1316 | 4 | 5 | 0 | 3 |
3 | 1 | Jimenez Legazkue, Irune | 1180 | 2,5 | 2,75 | 0 | 2 |
4 | 4 | Lkhagvajav, Bujin | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Gipuzkoako beteranoen txapelketa
Beteranoetan, guztira 18 jokalarik hartu dute parte, gure klubeko sei partaiderekin. azkenean garaipena faborito nagusiak lortu du Urnietako Felix Mansok. Gure partez zorionak!
Gure taldekideei dagokionez, Josu Tornay, Euskadiko Beteranoen egungo txapeldunordea, hasierako sailkapenean hirugarren postutik abiatuta txapeldunordetza lortu du. Hamaikagarren postutik abiatuta Iñaki Barrosek oso txapelketa ona egin eta gero, merituzko zazpigarren postuan amaitu du txapelketa. Hamargarren postutik abiatuta, Fernando Garciak postu berean amaitu du txapelketa hamargarren. Hiru postu hobetu ditu Patxi Diazek, hamailau garren portutik hasita hamaieran hamaikagarren postua lortu baitu. Hamahirugarren postutik abiatzen zen Juan Antonio Guerrerok hamahirugarren postua lortu du azken sailkapenean. Eta 86 urteko Fernando Hoyos erregaitzak postu bat galdu du hamabosgarrenetik abiatuta hamaseigarren postua lortuz. Gauzak horrela gure ordezkari guztiek oso lan txukuna egin dutela argi geratu da. Guztioi zorionak💪💚👍!
Azken sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Manso Marquez, Felix | 2064 | 6 | 25 | 28,5 | 24,75 |
2 | 3 | Tornay Gomez, Josu | 2000 | 5,5 | 25,5 | 28,5 | 20,5 |
3 | 17 | Rasmussen, Ulrik Ortiz | 0 | 5 | 26,5 | 29,5 | 18 |
4 | 4 | Ximenez Crespo, Inigo | 1888 | 4 | 27 | 30,5 | 16,5 |
5 | 9 | Pascual Cuadrado, Carlos | 1602 | 4 | 21 | 21,5 | 9 |
6 | 5 | Tholey, Jean-Paul | 1746 | 4 | 19 | 20,5 | 8,5 |
7 | 11 | Barros Roca, Inaki | 1363 | 3,5 | 27,5 | 29 | 12 |
8 | 6 | Orube Bona, Andoni | 1687 | 3,5 | 25 | 25,5 | 7,5 |
9 | 7 | Lazkano Gaite, Tomas | 1608 | 3,5 | 22 | 23,5 | 9,25 |
10 | 10 | Garcia Tajada, Fernando | 1401 | 3 | 24,5 | 25 | 6,5 |
11 | 14 | Diaz Elzo, Patxi | 1175 | 3 | 18 | 18,5 | 4 |
12 | 2 | Lakunza Oyarbide, Juan Carlos | 2038 | 2,5 | 27 | 30,5 | 10 |
13 | 13 | Guerrero Manso, Juan Antonio | 1220 | 2,5 | 19,5 | 20 | 3,75 |
14 | 8 | Zubia Aramburu, Mikel | 1606 | 2 | 21,5 | 23 | 4 |
15 | 18 | Reyes Saavedra, Juan Manuel | 0 | 2 | 21,5 | 22 | 3 |
16 | 15 | Hoyos Fernandez, Fernando | 1108 | 1 | 20 | 21 | 1 |
17 | 16 | Prieto Rivada, Andres | 0 | 1 | 18,5 | 20,5 | 2 |
18 | 12 | Rodriguez Vaquero, Carlos Rafael | 1247 | 0 | 18 | 19 | 0 |