EH-4 gure txapelketaren edizio berria izan dugu Kantabriako, Andorrako eta Israelgo talde berriekin. LAhiaketa gogorraren ondoren SAlouk garaipena lortu du, Pielagos eta Martintxoren aurretik. Zorionak guztioi!!!! gogoratu bihar saio bikoitza izango dugula. animatu!!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gaur arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatu da Lichessen.  Talde hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Club Deporte Mental taldea, Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Grup d’Escacs Valls d’Andorra Andorrako taldea  eta Israelgo Jeruchess xake taldea izan ditugu. Kolonbiako laguenk azkenean eizn izan dute parte hartu, hala ere 9 taleetan bildutako 121 lagunek gogor lehiatu ondoren, Salouk garaipena lortu du , Pielagosen eta Martintxoren  aurretik. Parte hartu duten guztiei zorionak!!! Txapelketako lotura hemen.

 

Eta bihar gorzean V OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) burutko da

Hau ez da geldituko zuek guztiok posible egiten duzuen bitartean. Hori dela eta, astebete bat gehiago, datorren igandean elkartuko gara toki desberdinetako haurren aurka xakean jolasten . Txapelketako palmaresa iEtakusita, argi dago leku guztietako jendea ari dela jolasten. Aste honetan aurpegi berriak ezagutuko ditugu? Baietz espero dugu!

Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (xakea). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 

Eta bihar arratsaldean

“YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren 2. edizioa 

Aste honetan txapelketa honen edizio berria eaurkeztu nahi dizuegu. Kontagailuak berrabiatuko ditugu, eta igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau jarriko dugu martxan.

Hona hemen oinarrizko informazioa:

– Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.

Aurreko edizioan, bederatzi asteren ondoren, Aritz Morante Martintxoko kideak irabazi zuen, Maitane Varas eta Koldo Urbieta atzetik zituela. Jokalari handiak podiuma partekatzen. Lortuko ote dute errepikatzeko balentria? Lortuko ote dugu hori eragoztea edo, behintzat, zailtzea?

Parte hartzera animatzen zaituztegu denok. Zuen zain gaude!

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

6 erantzun “EH-4 gure txapelketaren edizio berria izan dugu Kantabriako, Andorrako eta Israelgo talde berriekin. LAhiaketa gogorraren ondoren SAlouk garaipena lortu du, Pielagos eta Martintxoren aurretik. Zorionak guztioi!!!! gogoratu bihar saio bikoitza izango dugula. animatu!!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi iruzkina