Gipuzkoako 2022ko banakako txapelketako laugarren jardunaldian emaitza onak. Aipagarriena Aritz Tornay bigarren mailako B multzoko txapeldun dela jardunaldi bat falta dela. Zorionak! Eta Josu Tornayk garaipenarekin hasiera eman zion atzo Espainiako Beteranoen txapelketari. Marlaxkako espiritua!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

izen-ematea-2

Laugarren jardunaldiko emaitzak

1200-aritz-tornay-1-1024x937
Artiz Tornay lehen kategoriako jokalari berria, Bigarren mailkao B multzoko Gipuzkoako txapelketako jardunaldi bat jokatzeke dagoela txapeldun baita.

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia burut da, hainbat kategoriatan. Txaelketa urriko eta azaroko larunbatetan jokatuko dira eta kadetea igande goizean. Aurten ez dago marlaxkako ordezkaririk Absolutuan; nahiz eta, iaz Ander Tafall azpitxaldun izan eta Goio Uriartek 8. postua lortu. Hala ere, ordezkaritza zabala dugu gainerako kategorietan eta gure jokalari guztiek txukun ari dira eta xakearekin disfrutatzen:

Hirugarren mailan (A taldea) ondorengo gure jokalariek parte hartzen dute:

Larunbatean 2022/10/29 jokatutako partiden emaitzak :

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
4 40 Diaz Etxaide Jon 0 0 – 1 2 Garciandia Garono Jon 1687 1
5 10 Dominguez Lopez Markel 1414 2 ½ – ½ 2 Diaz Etxaide Jurgi 1553 3
7 25 Lasa Bengoa Urtzi 1242 2 0 – 1 2 Lera Manterola Gontzal Jokin 1437 8
9 6 Garcia Tajada Fernando 1459 0 – 1 2 Munoz Moares Ibon 1306 20
11 14 Conde Kurth Pablo 1343 1 – 0 Guerrero Manso Juan Antonio 1269 22
13 21 Lera Cunado Nora 1270 0 – 1 Urzelai Casado Jon 0 46
15 44 Laporte Alzola Danel 0 1 0 – 1 1 Perez Armendariz Maialen 1172 27
17 42 Fernandez Tejedor Asier 0 1 0 – 1 1 Diaz Elzo Patxi 1078 32
18 33 Fontaine Josette 1027 1 + – – 1 Gimenez Lopez Iker 0 43
19 30 Tafall Villanueva Gorka 1126 1 + – – 0 Zubiria Mohedano Aner 1003 34

Larunbatean Marlaxkakoen lana handia izan zen eta emaitzak emaitzak askotarikoak izan ziren. Josetti eta Gorkari aurkariek ez zitziaen agertu eta horrela jokatu gabe beren partidak irabazi zituzten. Txanda honen ostean, Hirugarren mailako A multzoa zuzentzen jairraitzen du Andres Peinadok, bigarren Dani Odriozola dela. Gure jokalariek behin-behineko sailkapenean honako postu hauek dituzte lau jardunaldiren ostean: , Gontzal Lera 7. postuan dago, Jon Diazek behin behineko 12. postua du, Jurgi Diazek 17.a, Gorka Tafallek 19.a, Josette Fontainek 26.a, Patxi Diazek 27.a, Fernando Garcíak 28.a, Nora Lerak 32.a,  Juan Antonio Guerrerok 33.a, eta Danel Laportek 39. postua du.

Bigarren mailan – larunbatean 2022/10/29 jokatutako  partiden emaitzak :

M. Z. Elo Izena Emai. Izena Elo Z.
1 6 1839 Tornay Aritz 1 – 0 Campos Urbaneja Ricardo 1488 5

Atzoko garaipenari esker Aritz bakarrik dago Bigarren mailako B taldeko sailkapeneko buruan, hiru partidetan 3 garaipenekin eta 2511ko performance batekin. Laugarren jardunaldian irabazi ostean, kanporaketa bat falta dela txapelketako txapeldun birtuala da, beraz, txapelketaren amaieran, lehenengo mailako jokalaria izango da. Zorionak Txapeldun!♟🏆

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
3 14 Tafall Villanueva Iker 1416 2 1 – 0 2 Armendariz Olalla Sebastian 1566 6
9 16 Miralles Larraza Faustino 1376 0 0 – 1 0 Tafall Soreasu Mikel 1391 15

Behin behineko sailkapenean  dituen 3 puntuei esker, Ikerrek postu bat gora egin du eta bosgarren da. Mikelek lortutako puntuari esker hamaseigarren postura igo da. Unai Albeniz lider da maila honetako A taldean 3,5 punturekin.

Kadetean  (Igande goizean jokatzen da) gaurko partida 2022/10/30:

M. Z.. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
1 1 Tornay Aritz 1839 3 1 – 0 3 Mijole Arizcuren Inigo 1498 3

Kadeten, gaur berriro garaipena lortu ostean, Aritzek  4 partidetan 4 puntu ditu lider bakarra da, behin-behineko sailkapenean bigarren postua duen Iñigo Mijolerengandik puntu batera.

fga

Guztiontzat, gure Espiritu Marlaxkeroa jarraitzea da garrantzitsuena, horrela, beti gara irabazleak:

💪💚👍

1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.

2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.

3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka.. hobetzen!

👏👏👏👏👏👏👏

XIX CAMPEONATO DE ESPAÑA VETERANOS Grupo +50

Josu Tornayk aurten Euskadiko beteranoen txapelketan bigarren postua lortu eta gero, Euskadiko ordezkari moduan, 2022/10/29tik 2022/11/06ra Altean (Valentziako Erkidegoa) ospatuko den XIX. Beteranoen Taldeko +50 Espainiako Txapelketan parte hartzea hasi zuen atzo garaipenarekin.

whatsapp-image-2021-06-28-at-13.12.29

Gozatu Maisu!
💪💚👍
 
  • Txapelketako info64 lotura: hemen

Aupa Hondarribia-Marlaxka!💪💚👍

2020_Marlaxkito_bn

Carlos Alcaraz: “Xakeak lagundu egiten dit buruz azkarrago egoten”

306668331_10160338789419419_8508744793355466506_n

 

Carlos Alcaraz, US Open 2022ko irabazlea eta munduko tenislarien zerrenako lehenengoa denari, Marca aldizkarian egindako elkarrizketara (gaztelaniaz) lotura: hemen

2020_Marlaxkito_bn

Ikasturte berria hasi da, baina ikaspostuak daude.

 
XAKE IKASTAROA 2022-2023
 
Iraupena: 2022ko urritik 2023ko ekainaren 15era.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

One thought on “Gipuzkoako 2022ko banakako txapelketako laugarren jardunaldian emaitza onak. Aipagarriena Aritz Tornay bigarren mailako B multzoko txapeldun dela jardunaldi bat falta dela. Zorionak! Eta Josu Tornayk garaipenarekin hasiera eman zion atzo Espainiako Beteranoen txapelketari. Marlaxkako espiritua!”

Utzi iruzkina