Eguraldi txarra egin arren, Hondarribiko Emakumeen IV. Xake Topaketa animatua ospatu dugu Kasino Zaharrean, azaroaren 25ean ospatuko den emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira.

Eta zortzi egun barru, azaroaren 27an, astelehena, berdintasunaren alde, María Rodrigo Yanguas “No te enroques”-en egilea den FIDE Emakume Maisuaren hitzaldia izango dugu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

HONDARRIBIKO 4. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

Imagen de WhatsApp 2023-10-19 a las 21.34.58_c23cf880

Gaur astelehena, azaroak 20, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25, ospatuko den astearen hasieran, Kasino Zaharrean antolatutako ekitaldia jokatu da, 18:00etatik hasita Hondarribiko Marlaxka xake klubak Emekirekin elkarlanean, Hodarribiko adin eta maila guztietako emakumeei irekitako ekimena antolatu du. Eguraldi oso txarra egin duen arren, 15 jokalari etorri dira, pasa den urtean baino bost gehiago) eta oso ondo pasatu dutela esan digute. Txapelketa jokalari bakoitzeko 10 minutuko erritmoan jokatu da eta 4 txandako suitzar sitemako txostena izan da. Lau jardunaldien ostean, sailkapena honela geratu da:

Rk Izena Ptk BUC BUC SB
1 Lera, Nora 4 8 9
2 Iraola, Maite 3 10½ 9 7
3 Fontaine, Josette 3 5
4 Carrillo, Tzane 3 7 6
5 Blanco, Maribel 3 5 4
6 Olaizola, Miren 2 10 9 4
7 Oscoz, Ascen 2 8 3
8 Elizazu, Mari Carmen 2 5 2
  Uranga, Irati 2 5 2
10 Urroz, Julia 2 10½ 9 4
11 Uranga, Nerea 2 8 7 3
12 Landa, Anadela 1 8 7 2
13 Berrotaran, Mariaje 1 1
14 Blanco, Ana Mari 1 8 8 2
15 Pardavila, Cristina 1 7 2

Helburua izan da elkarrekin xakeaz gozatzea eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskak elkar ezagutzea eta, bide batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea. Txapelketaren ostean, sari banaketa egin da, eta bertan Goio Uriarte gure Xake Eskolako koordinatzaileak eta Txapelketako arbitroa, Nerea Uranga Hondarribia Marlaxkako presidenteordea eta Tamara Sastre, Emekiko lehendakariak parte hartu zuten.

Zorionak parte hartzaile guztiei eta ekimen hau garatzen lagundu duten pertsona guztiei!

👏👏👏👏👏👏👏

2020_Marlaxkito_bn

Eta zortzi egun barru, azaroaren 27an, astelehena, berdintasunaren alde, María Rodrigo Yanguas “No te enroques”-en egilea den FIDE Emakume Maisuaren hitzaldia izango dugu!

20231127

Bihotza05_eus

Denetariko egitaraua

EMEKI Elkartean emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzea helburu duten tailerrak eta prestakuntzak antolatzen jarraituko dute. Hori dela eta, aurten ere, aurrekoetan bezala, egitarau zabala prestatu dute:

  • Azaroak 2 (osteguna): Aurpegirik gabeko ahotsak. Emakume bidasotarrak II Errepublikan izeneko hitzaldia eskainiko du Mertxe Trantxe historialariak. Hondarribiko Kultur Etxean izango da, 19:00etan.
  • Azaroak 8, 15 eta 29 (asteazkenak): Emakumea eta boterea izeneko hitzaldia eskainiko du Maria Jose Noainek, Emekiren elkartean bertan, 19:00etan.
  • Azaroak 11 (larunbata): Bixi-Bixi Emakume Pala Topaketa jokatuko dute Soroetako pilotalekuan. 10:00etan hasiko dituzte partidak.
  • Azaroak 20 (astelehena): Emakumezkoen Hondarribiko IV. Xake Ttopara egingo dute Kasino Zaharrean, Marlaxkaren laguntzarekin. 18:00etan hasiko da lehia.
  • Azaroak 21 (asteartea): Irakurketa tailerra egingo dute liburutegian, 17:00etatik aurrera.
  • Azaroak 23 (osteguna): Ni casadas, ni sepultadas. Alargunak: emakumezko erresistentziaren istorio bat liburuaz ariko dira Amaia Nausia Pimoulier idazlearekin. 19:00etan jarri dute hitzordua, Kultur Etxean.
  • Azaroak 24 (ostirala): Sare morea osatuko dute herriko emakumeek Martxoak 8 plazan, 11:00etatik aurrera.
  • Azaroak 24 (ostirala): Las buenas compañías filma proiektatuko dute Itsas Etxean, 19:00etan.
  • Azaroak 25 (larunbata): Emakumeek Korrika lasterketa egingo dute, korrika zein oinez. 10:30ean abiatuko dira Emekiren elkartetik.
  • Azaroak 25 (larunbata): Elkarretaratzea egingo dute Martxoak 8 plazan, 18:00etan.
  • Azaroak 25 (larunbata): Baginaren bakarrizketak izeneko monologoa eskainiko dute Itsas Etxean, 19:00etan.

Aupa Hondarribiko Neska Xakelariak!

💪🏻💜👍🏻

2 erantzun “Eguraldi txarra egin arren, Hondarribiko Emakumeen IV. Xake Topaketa animatua ospatu dugu Kasino Zaharrean, azaroaren 25ean ospatuko den emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira.” sarreran

Utzi iruzkina