Artxiboa laburpen hitzeka: jaime arocena

2015eko Gipuzkoako banakako txapelketetak bukatu dira. Absolutuan Aitor González Txapeldun. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Atzo bukatu ziren Gipuzkoako banakako maila ezberdinetako txapelketak. Gure taldekideek lan txukuna egin dute, eta horien artean azpimarratzeko hiru emaitza ditugu: Hirugarren mailan, Patxi Morenok, lehen postua lortu du eta Ander Tafallek hirugarrena, eta Bigarren mailan, Iker Arrik sailkapeneko hirugarren postua lortu du. Horrela gure jokalari hauek ondorengo mailarako igoera lortu dute.

DSC_0020_8 (236x420)
Hondarribia-Marlaxka Klubeko saritutako hiru jokalariak: Patxi Moreno, Ander Tafall eta Iker Arri

 

Jarraian maila bakoitzeko sailkapeneko lehen hiru jokalarien zerrenda ematen dizuegu eta zerrenda hauetan (lodian) gure jokalarien emaitzak jartzen dizkizuegu. Guztiei zorionak eman nahi diegu burututako lan eskergatik,  ZORIONAK!

GIPUZKOAKO BANAKAKO KADETE TXAPELKETA

hauxe izan zen amaitu zen lehen txapelketa, pasa den igandean burutu zena. bertan ez zen klubeko ordezkaririk izan.

Gros Xake Taldeko Cecilia Perez, Joselu Muñoz eta Ivan Ituralde
Gros Xake Taldeko Cecilia Perez (3), Joselu Muñoz (txapelduna) eta Ivan Iturralde (2)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1
1 4 Munoz Avila Jose Luis 1654 5,0 0,0
2 1 Iturralde Echeverria Ivan 1850 4,0 0,0
3 2 Perez Sodupe Cecilia 1755 3,0 1,0

GIPUZKOAKO BANAKAKO HIRUGARREN MAILAKO TXAPELKETA

DSC_0005_12 (236x420)
Hirugarren mailako podiuma: Ander Tafall (3), Patxi Moreno (1) eta Mikel Benaito (2)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Moreno Estebanez Patxi 1854 6,0 1841 2691 27,5
2 18 Benaito Villagarcia Mikel 1655 6,0 1824 2181 29,0
3 10 Tafall Villanueva Ander 1725 5,5 1741 1979 27,0
13 20 Pascual Cuadrado Carlos 1652 4,0 1654 1681 25,5
25 23 Tafall Soreasu Mikel 1638 3,5 1410 1517 24,5
40 35 Irigaray Ferreira Ion 1558 2,0 1130 948 19,5

Azkoitian (urriaren 31an bukatu zena) burututako txapelketako lehen hiruen zerrenda:

IMG_0030 (420x315)
Azkoitiako podiuma: Patxi Isasmendi (3), Jaime Arocena (1) eta Mikel Leon (2)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Arocena Uria Jaime 1807 4,5 1896 2269 9,5
2 1 Leon Reinares Mikel 1837 4,0 1841 2014 8,5
3 3 Isasmendi Aguirre Patxi 1758 3,5 1726 1947 9,0

GIPUZKOAKO BANAKAKO BIGARREN MAILAKO TXAPELKETA

DSC_0008_11 (236x420)
Bigarren mailako podiuma: Iker Arri (3), Jose Miguel Sánchez (txapelduna) eta Markel Zuloaga (2)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Sanchez Garcia Jose Miguel 1851 6,5 1809 2196 24,5
2 2 Zuloaga Erauskin Markel 1820 5,0 1703 1877 23,5
3 8 Arri Martinez Iker 1654 4,5 1741 1845 27,5
16 15 Campos Urbaneja Ricardo 1557 2,0 1354 1254 18,5

GIPUZKOAKO BANAKAKO TXAPELKETA ABSOLUTUA

DSC_0019_8 (236x420)
Absolutuko podiuma: Jose Luis Muñoz (3), Aitor González (Gipuzkoako Txapelduna) eta Erik Juez (2
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 6 Gonzalez Blanco Aitor 2005 6,0 2020 2285 24,5
2 12 Juez Villar Erik 1944 5,0 2007 2142 24,5
3 10 Munoz Avila Jose Luis 1958 5,0 1904 2244 24,0
9 17 Nogues Fernandez Ramon 1902 4,5 1822 1927 21,5
30 25 Orube Bona Andoni 1814 2,5 1403 1499 17,0

Absolutua, Preferente (edo gorengoen) Mailako eta Lehenengo Mailako jokalariek batera burutzen duten txapelketa dela gogoratzen dizuegu. Aurten egoera bitxia gertatu da, Absolutuaren sailkapeneko lehen hirurak, lehenengo mailako jokalariak direlako eta horrela, lehenengo mailako txapelketako eta absolutuaren irabazleak berdinak izan dira. Horrela hiru jokalari lehenengo mailako sariak jaso ondoren, absolutukoarenak jaso dituzte, eta preferentera igo dira.

DSC_0012_11 (236x420)
Lehenengo mailako txapelketako podiuma, absolutoaren berdina: Joselu Muñoz (3), Aitor Gonzáles (1) eta Erik Juez (2)

Jarraian, Gipuzkoako txapelketetako azken jardunaldiko eta sari banaketaren argazkiak:

Argazkiak tamaina handian Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko facebooken: hemen

Gipuzkoako Banakako Txapelketetako informazio guztia:

Antolatzailearen Webgunear: FGA-GXF

Txapelketa ezberdinen informazioa (Chess-Results):

OHARRA

 

Datorren asteburuetan burutuko diren txapelketen berri ematen dizuegu:

GIPUZKOAKO BANAKAKO BLITZ TXAPELKETA

  • Antolatzaile: BILLABONAKO X. E.
  • Data: azaroak 21.
  • Ordua: 16:00
  • Tokia: Kultur Etxea. Kale Nagusia 58, Villabona
  • Izen emateak: ernestofuente@hotmail.com – 677320522 (Ernesto Fuente – WhatsAppen bidez ere)
  • Informazio gehiago: http://villabonaxakejokuelkartea.blogspot.com.es/

Sariak

  1. Garaikurra + oparia
  2. Garaikurra + oparia
  3. Garaikurra + oparia

Sari bereziak

  • 1.  Beteranoa (+55): Garaikurra + oparia
  • 1. Emakumea: Garaikurra + oparia
  • 1. Jubenila(-18): Garaikurra + oparia
Parte hartzaile artean, urdaiazpiko bat zozketatuko da.

GIPUZKOAKO TALDEKAKO BLITZ TXAPELKETA

  • Antolatzailea: IBARRAKO X. E.
  • Eguna: Azaroak 28.
  • Tokia: Belabieta Kiroldegia. Ibarra
  • Ordua: 16:00
  • Izen emateak: Tel.: 652 704 993 (Iñigo Mujika) eta emaila: imuxika@hotmail.com