Artxiboa laburpen hitzeka: virgen niña

Gasteizko San Viator Txapelketan igande arrakastatsua

(leer en castellano)

Pasa den igandean, apirilaren 19an, Ander Tafall eta Patxi Moreno gure jokalari gazteek goiz jaiki ziren Josu Manterola (Gros XT) eta bere aita Kandidorekin Gasteizera joateko, Arabako hiriburuko San Viator ikastetxean  goiz eta arratsaldez jokatu behar ziren bi txapelketetan parte hartzera .

Goizean XXVIII San Viator “Rafa Ruiz de Zárate oroigarria” Txapelketa jokatu zen,  partida azkarretako “Laguntasunaren Euskal Zirkuitoa” delakoaren frogetako bat, non 19 talde parte hartu zuten,  horietako batzuk euskadiko modalitate honetako talde onenetakoak, jokalari bakoitzak 5 minutu partidako erritmoan, 4 jokalarietako taldeetan. Txapelketa honetan ondorengo ordenean jokatzea erabaki zuten jokalariek: Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Josu Manterola (Gros XT), Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka) y Estibaliz Apellaniz (Gros XT) merituzko 14. postua lortuz. Lan txukuna!

la foto (420x314)
Estibaliz, Ander, Josu eta Patxi, Goizeko txapelketa gogorrean 14. postuan sailkatu ziren

XXVIII San Viator “Rafa Ruiz de Zárate Oroigarria” Txapelketako sailkapena

1.- Orvina (Nafarroa)
2.- Balmaseda (Bizkaia)
3.- Zornotza (Bizkaia)
4.- Gros (Gipuzkoa)
5.- Eguidazu (Alaba)
6.- San Viator A (Alaba)
7.- Zuri Baltza (Bizkaia)
8.- Piolin (Valladolid)
9.- San Viator B (Alaba)
10.- Toki Eder (Alaba)
11.- Bustinzuri (Alaba)
12.- Calasanz (Alaba)
13.- Martintxo (Alaba)
14.- Gipuzkoa
15.- Campillo A (Alaba)
16.- Enrok2 (Burgos)
17 .- Lakua A (Alaba)
18.- Campillo B (Alaba)
19.-Lakua B (Alaba)

Arratsaldean Taldekako Promesa Infantil Txapelketa burutu zen. 7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoez osatutako 4 jokalarien 22 taldeen parte hartzearekin, 5 txandetako Suitzar sisteman, partida bakoitzeko 20 minutu zituztela.  Arratsalderako Ivan Iturralde taldera gehitu zen eta jokalariek erabakitako ordenarekin:  Ivan Iturralde (Gros XT), Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka), Josu Manterola (Gros XT) eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), txapelketa oso txukuna egin zuten eta baita bigarren postua lortu ere. Zorionak!

DSC04223 (420x280)
Ivan, Patxi, Josu eta Ander arratsaldean, Taldekako Infantil Promesen Txapelketan lortutako bigarren postuko sariarekin

 

Taldekako Infantil Promesen Txapelketako sailkapena

Rank Taldea Part. + = Ptk. BUC
1 Burgos 5 5 0 0 18 50
2 Gipuzkoa 5 4 0 1 16 53
3 Virgen Niña 5 3 2 0 15 45½
4 C. Leon 5 3 0 2 13 56
5 Enrok2 5 3 1 1 13 43
6 FADA A 5 3 0 2 12½ 37
7 Marianistas 5 2 2 1 12 46½
8 S. Viator B 5 2 2 1 12 39½
9 Urkide 5 2 1 2 11 46½
10 Corazonistas 5 2 1 2 11 46½
11 S. Viator A 5 2 2 1 10 54
12 Calasanz 5 2 1 2 9 50½
13 Ikasbidea 5 2 1 2 9 45½
14 Lopez De Gereñu 5 2 1 2 9 41½
15 Lakua A 5 1 1 3 9 38½
16 San Prudencio 5 1 1 3 43
17 Arambizkarra 5 1 2 2 35
18 Abendaño 5 2 1 2 52
19 FADA B 5 1 2 2 50½
20 Mercedarias 5 1 1 3 39½
21 Lakua B 5 0 0 5 41½
22 Veracruz 5 0 0 5 ½ 37½

Argazkiak: Kandido Manterola eta Juan Cruz Iturralde

Sailkapenak: Nicola Lococoren “Txikixake” Bloga eta FVA-EXF webgunea.

0001-631x887