1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Euskal Liga eta Gipuzkoako Liga2023kohasiera
Atzo urtarrilaren 14a, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
Euskal Ligako Ohorezko Mailara itzulera
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen hirugarren urtea izango da, baina aurten Ohorezko Mailan jokatzeak duen balio erantsiarekin, iaz igoera play-offeko txapeldun gisa igo ostean. 2023ko aurtengo lehiaketak Ohorezko Mailan eta Lehen Mailan hamar taldeko beti izan zuen formatu historikoa berreskuratzen du. Gure Hondarribia Marlaxka A taldeak parte hartzen duen ohorezko maila honetan, atzo Gasteizera joan zen Martintxoko lagunen aurka jokatzera. Borroka gogorra eta oholetan txandakatze askoren ostean, partidaren erdian garaipen estua ekarriko zigunak, azkenean porrotarekin amaitu zen. Irabazleak zoriondu eta egindako joko onari eustea geratzen zaizu. Zorionak Martintxo!
martintxo a |
3,5-0,5
|
HONDARRIBIA MARLAXKA A | ||
---|---|---|---|---|
Jose Maria Palomo |
1 – 0
|
Josu Tornay | ||
Alberto García |
1 – 0
|
German Herrera | ||
Jorge Tapia |
0,5-0,5
|
Goio Uriarte | ||
Yaroslav Khoroshykh |
1 – 0
|
Aritz Tornay |
Gipuzkoako Ligak
Gogorarazten dizuegu aurten gure klubak bi talde dituela Gipuzkoako lehen mailan. Atzoko lehen jardunaldian, marlaxkako derbi bizia izan genuen: Hondarribia Marlaxka B eta Hondarribia Marlaxka C taldeare arteko lehia. B taldea etxekoa izan zen eta C taldea bisitari. etxeko taldeak, B taldeak 3-1 irabazita amaitu zen partida.
HONDARRIBIA MARLAXKA B |
3 – 1
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B | ||
---|---|---|---|---|
Ander Tafall |
1 – 0
|
Gontzal Lera | ||
Iker Tafall |
1 – 0
|
Jon Diaz | ||
Silvestre Moreiro |
0 – 1
|
Gorka Tafall | ||
Mikel Tafall |
1 – 0
|
Patxi Diaz |
Oso pozik gaude. Garrantzitsua da bi urteren buruan, klubak Kasino Zaharran jarduerari ekin diola, pandemia arrakastaz gainditu ostean indartuta. Kasino Zaharreko ganbaran jokatu zen partida honekin, ofizialki bertan jarduerari hasiera eman diogu.
Azkenik komentatu probintziako hirugarren mailako kategoriako talde bat izango dugula, non jokalari talde handi bat daukagula, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. Hirugarren mailako lehen jardunaldian, Hondarribia Marlaxka D-k probintzia mailako lehiaketa batean lehen aldiz jokatu zuten etorkizun handiko bi gazte taulartu zituen, eskarmentu handiko beste jokalari batzuekin batera.
FIANTXETO 2019 E |
1 – 0
|
HONDARRIBIA MARLAXKA d | ||
---|---|---|---|---|
Juanan Pereira |
1 – 0
|
Fernando Hoyos | ||
Carlo Odriozola |
1 – 0
|
Oihan Perez | ||
Alai Tebar |
1 – 0
|
Karina Lucaniuc | ||
Adur Muñoz |
1 – 0
|
Jon Irigaray |
Gure klubak egindako egutegia:
Gipuzkoako Banakako Jubenil Txapelketaren hasiera gaur Donostian
Gaurtik hasi eta otsailaren 26a bitarte igande gozietan Gros XT-ko egoitzan, erritmo klasikoan, 7 txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 19 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila. Gure Klubeko Aritz Tornay, Jurgi Diaz eta Gorka Tafall, urrenez urren zerrendako 3., 5. eta 10.ak bertan izango ditugu lehian. Zorte on!!!
Txapelketako jokalarien zerrenda:
Z. | Izena | FIDE-ID | FIDE Eloa |
1 | Odriozola Coscolin Alex | 54550343 | 2074 |
2 | Larranaga Juaristi Alexander | 54542650 | 1963 |
3 | Tornay Aritz | 16205740 | 1872 |
4 | Gimenez Lopez Zuhaitz | 54548942 | 1872 |
5 | Diaz Etxaide Jurgi | 54765404 | 1511 |
6 | Mijole Arizcuren Inigo | 54598613 | 1483 |
7 | Munoz Ferreira Ibon | 54732158 | 1453 |
8 | Corral Gutierrez Asier | 54548888 | 1428 |
9 | Maiz Crespo Urko | 54732093 | 1306 |
10 | Tafall Villanueva Gorka | 54726212 | 1268 |
11 | Gimenez Lopez Iker | 54779111 | 1261 |
12 | Parellada Elizalde Jon | 54732107 | 1236 |
13 | Moreno Lazarev Haritz | 54791804 | 1166 |
14 | Zubiria Mohedano Aner | 54792312 | 1014 |
15 | Artola Castillo Daniel | 94739714 | 0 |
16 | Blasco Diago Mikel | 0 | |
17 | Iturbe Tejedor Joseba | 94717575 | 0 |
18 | Odriozola Coscolin Carlo | 94740828 | 0 |
19 | Pagola de Miguel Ander | 54732174 | 0 |
Gaurko gure jokalarien emaitzak:
M. | Z. | Izena | Elo | Emai. | Izena | Elo | Z. |
1 | 10 | Tafall Villanueva Gorka | 1268 | 0 – 1 | Odriozola Coscolin Alex | 2074 | 1 |
3 | 12 | Parellada Elizalde Jon | 1236 | 0 – 1 | Tornay Aritz | 1872 | 3 |
5 | 14 | Zubiria Mohedano Aner | 1014 | 0 – 1 | Diaz Etxaide Jurgi | 1511 | 5 |