Donostia Hiria Nazioarteko 44. Opena amaitu da. Katalunyako GM Daniel Alsina Leal Txapeldun. Daniel Garmendia gure taldekidea Gipuzkoako 3.a izan da! Gogoratu datorren astean Pazko Astean, ez dugula Xake Eskolako klaserik izango. Eta Euskadiko banakako Absolutu, Jubenil, Kadete eta Promesa txapelketetan parte hartuko duten gure taldekideei zorte on, eta gozatu! Marlaxkaxko Izpiritua guztioi 💪🏻💚👍🏻!

1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

https://marlaxkaxake.files.wordpress.com/2022/02/fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f.jpg

XLIV. Donostia Hiria Nazioarteko Irekia

IMG-20240330-WA0018

Gaur amaitu da Donostia Hiria Nazioarteko Openaren 44. edizioa. Donostiako Udaleko osoko bilkuren areto ikusgarrian egin da, 2023/03/23tik 2023/03/30era César Montolíok zuzenduta eta Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan dela, eta bertan gure klubeko  hamaika lagunek hartu dute parte.

Txapelketa iraundu duen 8 egunetako 9 txanda gogorren ondoren lehian aritutako 132 xake jokalarien artean  lehen postua lortu du Lituaniako GM Daniel Alsina Leal jokalariak lortutako 7,5 puntuei esker. Podiumean Paul Velten Maisu Handi Frantziarra bigarren izan da eta lortutako 7 puntuei esker, eta puntu berdinekin, hirugarren Lan Yao Britaina Handiko Emakumezko  Maistra Handia izan da.

Lehen hamar sailkatuen emaitzak:
Imagen de WhatsApp 2024-03-31 a las 00.23.06_1d0241c8
Rk. H.Z. Tit. Izena FIDE Ptk. BH-C1 BH PS
1 1 GM Alsina Leal, Daniel  2494 7,5 51.5 55.5 38.5
2 2 GM Velten, Paul  2475 7 52.0 57.0 38.0
3 10 WGM Yao, Lan  2370 7 48.0 51.5 35.5
4 5 IM Roshka, Yevgeniy  2468 6,5 52.0 56.5 36.5
5 6 IM Bilych, Olexiy  2441 6,5 50.5 55.0 37.5
6 8 GM Del Rio De Angelis, Salvador G.  2420 6,5 48.0 52.5 35.5
7 12 FM Becerra, Juan David  2309 6,5 48.0 52.0 34.0
8 13 WGM Priyanka Nutakki  2272 6,5 47.5 52.0 34.5
9 9 GM Pap, Misa  2382 6,5 46.5 51.0 35.5
10 4 IM Grieve, Harry  2470 6,5 45.0 49.5 33.5

Emakumezko onenaren saria WGM Yaniela Morenorentzat izan da eta eta Daniela Velte Gipuzkoar onenaren saria lortu du.

IMG-20240330-WA0026
Gure klubeko jokalariek txapelketa ona egin dute, ondoren lortutako emaitzak:
Rk. H.Z. Nombre FIDE Pts. BH-C1 BH PS
30 48 Garmendia Zubeldia, Daniel  1925 5,5 39.5 42.5 27.0
36 79 Tafall Villanueva, Gorka  1761 5,5 37.5 39.0 23.0
47 56 Tafall Villanueva, Iker  1889 5 39.0 42.0 25.0
53 58 Diaz Etxaide, Jurgi  1881 4,5 41.0 44.0 27.0
58 34 Tafall Villanueva, Ander  1986 4,5 39.0 41.5 25.5
60 41 Uriarte Prieto, Goio  1947 4,5 38.0 41.0 23.5
102 104 Garcia Tajada, Fernando  1650 3,5 35.0 37.5 17.0
104 123 Diaz Elzo, Patxi  1510 3,5 32.5 35.0 14.5
107 99 Lera Manterola, Gontzal Jokin  1664 3,5 30.5 32.5 14.5
108 109 Diaz Etxaide, Jon  1615 3,5 29.0 29.5 11.5
127 102 Barros Roca, Inaki  1655 2 31.5 34.0 11.5

Nabarmentzekoa da gure taldekide Daniel Garmendiak egindako lana, 5,5 punturekin amaitu baitu txapelketa, 30. postuan, eta Gipuzkoar onenaren zerrendan 3.a izan da. Gure talentudun gazteei dagokionez, Gorka Tafallek (2011koa) 36. postua lortu du egindako 5,5 puntuei esker . Iker Tafallek (2009koa) 47.a, Jurgi Diazek (2006koa) 53.a. Jon Diazek (2011koa) 108.a. Emaitza onak datorren astean jokatuko duten Euskadiko banakako txapelketari begira. Zorte on!

2020_Marlaxkito_bn

EUSKADIKO TXAPELKETAK: ABSOLUTUA – GAZTEAK – KADETEAK – PROMESAK

Euskadiko Absolutuen XXXIX Xake Txapelketa legazpiko Villa Aguirre Etxeberrin ospatuko da, Santikutz Xake Elkarteko lagunek EXF-FVA elkarlanean antolatuta apirilaren 3tik 7ra, bertan German Herrera eta Josu Tornay taldekideak parte hartuko dutelarik.

  • Euskadiko Absolutuko txapelketako ChessResultsera esteka: hemen

  • Josu Tornay gure taldekidearen artikulua Berria aldizkarian “Sekula baino faborito gehiago”: hemen

Eta apirilaren 3tik 6ra, guretaldekide Jurgi Diaz eta Aritz Tornay (jubenilean), Iker Tafall (Kadetean) eta Jon Diaz eta Gorka Tafall (promesetan) adinaren araberako Banakako Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute. Eibarren ospatuko da.

  • Euskadiko Jubenil txapelketako ChessResultsera esteka: hemen
  • Euskadiko Kadete txapelketako ChessResultsera esteka: hemen
  • Euskadiko Promesas txapelketako ChessResultsera esteka: hemen

Marlaxkako Izpirituađź’Şđź’šđź‘Ť!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasiđź‘Źđź‘Źđź‘Źđź‘Źđź‘Źđź‘Źđź‘Ź2020_Marlaxkito_bn

2024ko Pazko Asteetan kluba itxita egongo da

Itxita05

Arestian aipatu bezala, Kasino Zaharrean gure xake taldeak duen egoitza itxita egongo da Aste Santua eta Pazko Asteko oporrak direla eta. Eskoletako egutegiarekin bat eginez, Kasino zaharrean ez dira xake ikastarorik emango eta ez da bestelako xake saiorik izango martxoaren martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean.

GOGORATU:

Atseden hartu eta gozatu!

♟️💚👍

Kontuz, nahi duzuenok koadernoetako ariketak egiten jarrai dezakezue!

Ondo pasa!

astesantua2024

Hondarribiko Aste Santuaren historia. hemen

2024ko egitarauaren PDFa deskargatu: hemen

5 erantzun “Donostia Hiria Nazioarteko 44. Opena amaitu da. Katalunyako GM Daniel Alsina Leal Txapeldun. Daniel Garmendia gure taldekidea Gipuzkoako 3.a izan da! Gogoratu datorren astean Pazko Astean, ez dugula Xake Eskolako klaserik izango. Eta Euskadiko banakako Absolutu, Jubenil, Kadete eta Promesa txapelketetan parte hartuko duten gure taldekideei zorte on, eta gozatu! Marlaxkaxko Izpiritua guztioi 💪🏻💚👍🏻!” sarreran

Utzi iruzkina