Artxiboa laburpen hitzeka: BSABANC

2022 Andorrako Irekia. Berriro ere Zoragarri!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

ANDORRAKO 38. NAZIOARTEKO TXAPELKETA

Poster 2022

Atzo, igandea, uztailaren 31a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVIII. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldes-Engordany-seko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan antolaketan laguna onak izan genituen: zuzendari nagusia Josep Antoni Rivero izan zen, Joan Obregón eta Oscar de la Riva lagun izan zituela.  Uztailaren 24tik 31ra, 143 jokalariek, eta oso gogorra eta lehiakorra izan zen. Horren adierazgarri da azken txandan 7 jokalari egon zirela GMko norma bat eta IMko 6 norma lortzeko aukerarekin. Txapelketa amaitu ondoren, IMko 4 norma berri berretsi ziren: Yahli SOKOLOVSKY (FM, ISR, 2006), Aaron ALONSO GARCIA (FM, ESP, 2003),  Benjamin DEFROMONT (FM, FRA, 2003) eta Biswas ANUSTOOP (IND, 2000). Txapelketako bederatzi txanden ondoren sailkapen nagusiko lehen postua Indiako GM INIYAN P-ek lortu zuen, 9 partidatan 7 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Josep Manuel LOPEZ MARTINEZ-ek 2. postua lortu zuen eta IM RATHANVEL V S  Indiarrak  hirugarren postua lortu zuen, 6,5 putu lortu zuten jokalarien artean lehena izan zelako. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Andorra open 2022 – Ronda 09

Rk. H.Z.   Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 2 GM INIYAN P 2533 7 52,5 39,5 41,5
2 8 GM LOPEZ MARTINEZ Josep Manuel 2486 7 51,5 39,5 41
3 11 IM RATHANVEL V S 2478 7 55,5 38,8 45
4 9 IM ARONYAK Ghosh 2486 7 52,5 36,3 41,5
5 22 IM ALMAGRO LLAMAS Pablo 2394 7 52,5 36 40,5
6 3 IM NEUGEBAUER Martin 2528 7 52 36,3 41,5
7 7 GM SOLODOVNICHENKO Yuri 2497 7 51,5 36,3 40,5
8 1 GM KOBO Ori 2534 7 51 36 39
9 4 GM ASIS GARGATAGLI Hipolito 2514 7 50,5 35,3 39,5
10 15 GM ZOLER Dan 2449 7 50,5 34,3 40,5

Arbitroak

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, berriro ere arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal, Santiago Juberías eta Nerea Pastor arbitroen laguntza izan zuela. Luxusko taldea, zeintzuk lan txukuna egin zuten, bai Openean eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan.

Marlaxakako jokalariak

20220724_155135

Daniel Garmendia eta Goio Uriarte gure jokalariak 2013an  egin zuten antzera berriro elkarrekin Andorrako Openean parte hartu dute. Baina oraingoan Panorama hotelean jokatu da. egin da. Gure bi lagunek Andorraz berriro gozatu dute, han dituzten lagun onez eta egin dituzten lagun berriez. Xakeari dagokionez, biek txapelketa onak egin dituzte, partida gogor eta interesgarriekin, batzuk bost ordutik gorakoak izan dira, jokalari indartsuekin eta irabazteko aukerekin. Sentsazioak izugarriak izan diea, baita porrotetan ere, eta hori ikusi daiteke gure kideek txapelketa osoan zehar izan duten jarreran eta txapelketa amaieran izan dituen Elo igoera garrantzitsuetan. Azpimarratzekoa da Daniel Garmendiak saria lortu duela, eta Justo Ruiz, Andorrako Kirolerako Estatu Idazkariaren eskutik, <1849   jokalari hoberenaren garaikurra eta 100 €ko saria.

20220731_161802

52 92 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1837 5 43 22 33,5
74 82 URIARTE PRIETO Goio 1944 4,5 38,5 17 31

Eta xakeaz gain, beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera izan dute, hala nola lagun zaharrekin elkartzea, Cirque du Soleil-en MŪV ikuskizunaren bertsio berriaz gozatu dute, Thyseen Museoaren erakusketa berria bezalako bisita kulturalak egin dituzte. Erosketak egin dituzte hiriburuan eta beste gauza asko. Beraz, irrikiz daude datorren urteko datak zeintzuk izango diren ezagutzeko ea datorren urtean joaterik izango duten jakiteko.

Lotura interesagarriak

Beste lotura interesgarriak

Grand Prix d’Andorra 2022

Asteartean, uztailak 25ean, goizez Gran Prix d’Andorra 2022 burutu zen Centre de Congressos d’Andorra la Vella zentruan. Festa izan zen 86 lagun bildu zituen blitz xake txapelketa azkar hau, eta Daniel eta Goio taldekideek ere parte hartu zuten. Txapelketa honetako arbitroak Openeko berak izan ziren eta sari banaketan Andorrako Gazteria, Herritarren Partaidetza eta Kirol Departamentuko kontseilaria Alain Cabanesek parte hartu zuen sari-banaketan, BSABANC ordezkatuz Laura CanellaFrancesc Rechi FEVAeko lehendakaria, eta CEAko lehendakaria, Joan Moscoso lagun izan zituela. Jarraian, sailkapeneko lehen 10en eta gure taldekideen zenbakiak:

Gran Prix d’Andorra 2022
Rk. H.Z.   Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 7 GM INIYAN P 2450 8 45,25 48,5 52,5
2 6 IM BOYER Mahel 2458 7,5 42 49 51,5
3 5 IM RATHANVEL V S 2464 7 42,5 53,5 57,5
4 3 GM LOPEZ MARTINEZ Josep Manuel 2483 7 40,5 47,5 51,5
5 30 IM ARONYAK Ghosh 2093 7 36,75 45,5 48,5
6 11 IM CRUZ LLEDO Pablo 2360 7 35,5 47 50
7 21 FM BILYCH Olexiy 2189 7 33,5 44 47,5
8 13 GM HENDERSON DE LA FUENTE Lance 2330 6,5 36,25 49 53,5
9 14 FM PORRAS MATEO Felipe 2322 6,5 31 43,5 46,5
10     AARON Deepak 2221 6,5 28,75  41,5 43,5
52 38   URIARTE PRIETO Goio 1974 4 15 37 40
61 47   GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1811 3,5 13,75 38,5 42
 

FIDE Chess Olympiad 2022

ANDORRA OLIMPIADAN:

Gure Andorrako lagunek Chennaira joan ziren asteazkenean, Madras ere deitzen zaion hirira, gure lagun Vishy Anand, 5 aldiz munduko txapeldun izandakoaren jaioterria, bertan burutuzen ari den 44. Xake Olinpiadan parte hartzera, maila Openean (GM Lance Henderson de La Fuente,  IM Jordi Fluvia Poyatos, GM Oscar de la Riva Aguado, CM Josep Maria Ribera Veganzones eta CM Serni Ribera Veganzones) eta, aurten lehenego aldiz, emakumezkoenean Andorrak taldea izango du (Andrea Henderson de La Fuente, Ariadna de la Riva Real, Silvia Real Puigdollers, Maria Galera Serra eta Jana de la Riva Real).

ZORTE ON!💪💚👍

Bihotza05_eus