Artxiboa laburpen hitzeka: La Aventura de la Pieza Real Decapitada

Uda heldu da, txapelketez eta beste ekintzez lepo.

(leer en castellano)

Uda iritxi da eta eguraldi onarekin batera ohiko txapelketak. Horietan gure ordezkariek burutzen duten lana kontatuko dizuegu. Bestalde, klubeko aktibitatea uztailean normaltasunez mantenduko dugula jakinarazten dizuegu.kasino zaharraGuztu guztientzako txapelketak ditugu. asteburu honetan, Añorgako jaiak 2013 barnean, Asier Urretabizkaiak larunbaterako taldekako partida azkarretako txapelketa antolatu du goizez, eta igandean, goizez ere, gazte eta txikientzako banakako txapelketa antolatu du. bi egunetan gure taldeko ordezkaritza izango da. Egun bietan ondo pasatzea opa diegu!

iphone-fotos 022beste aldetik, atzo udan burutzen diren txapelketen artean famatuenetakoa denari hasiera eman zitzaion, izandako oholdeen kalteetatik suspertzen ari den Huescako Benasquen eta, bertan, Andoni Orube eta Ramon Nogues izena eman duten 428 lagunekin, lehian ariko dira, 10 egunetan,    Benasqueko XXXIII nazioarteko txapelketa irekian. Mendia eta xakea ustartzen duen eta Euskal herriko jokalari askoren parte hartzea duen txapelketa honetan gertetzen direnen berri emango dizuegu.

«Escribí mis primeros poemas pensando en hacer canciones»

Azkenik, gaurko Diario Vasco aldizkariko Bidasoako atalean  Joel Iglesiasek gure taldekide eta lagun den Ricardo Camposi egindako bere liburuaren aurkezpenaren inguruko alkarrizketa argitaratu da. Liburuaren aurkezpenaren bideoa ikusteko sakatu hemen.

Ricardo Campos gure taldekideak liburu bat argitaratu behar du

(leer en castellano)

Pasa den igandean Zornotzan Santiago González de la Torrek Euskadiko Xake Txapelketa Nagusia lortu bazuen, datorren larunbatean 2013. urteko Gipuzkoako maila ezberdinetako ligetako azken jardunaldia izango dugu.

Ligako azken txandako berriak eman artean gure taldekidea den Ricardo Camposek datorren apirilaren 27an,  goizeko 11:45ean, Irungo Ikust-Alaia Udal Liburutegian aurkeztuko duen liburuaren berri ematen dizuegu. Izenburua “La Aventura de la Pieza Real Decapitada” da. Bertan protagonista Fernando Robles XIX. mendeko ikertzailea da, eta abentura honetan militar espainiar batek, heriotza ekiditeko, kontratatu egiten du.

portada

Liburua (neurriak: 14,5 x 21; orriade kopurua: 80) egilearen eskutik lortu ahal izango da 8€tan, eta aurretik erreserba egin dutenek 6€tan.  Hartarako 629.845183 telefonora deitu, edo ricardo_campos72@hotmail.es helbide elektronikora idatzi.

DSC09002

Ricardo Campos Urbaneja (1972/03/10, Donostia) Bidasoako idazle eta olerkaria da. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko kidea.