Artxiboa laburpen hitzeka: torneo

2016ko Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta Infantil txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Gaur, ostirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.

IMG-20160219-WA0054
Bertaratutako jokalari guztiak beren garaikurrekin

Txapelketako zuzendaria eta arbitro nagusia Carlos Pascual izan da eta Asier Cuesta, arbitro laguntzaile lanak burutu ditu. hauek intendentzian Ander Uranga taldekidea eta Landetzako kideak lagun izan dituzte.

IMG-20160219-WA0048

Txapelketan sari ezberdinak banatu dira, horien artean Silvestre Moreiro gure taldeko jokalari eta zurgina egindakoak azpimarratu nahi ditugu, politak benetan.

IMG-20160219-WA0046

Giroa ederra izan da eta oso animatua eta jokalariek gogor aritu dira lehian. Partidak amaitu ondoren, sari banaketa izan da eta bertan bertaratutako guztiek saria jaso dute. Zorionak guztiei burututako lan txukunagatik!

Benjamin Maila

Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 10 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Hodei Herrera (1), Kerman Solana (2) eta David López-Carrasco (3).

IMG-20160219-WA0061
Benjamin mailako irabazlea Hodei Herrera, txapelketako zuzendariarekin Carlos Pascual

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk BUC
1 6 HERRERA HERNANDEZ HODEI 4
2 9 SOLANA SUTIL KERMAN 3 8
3 8 LOPEZ-CARRASCO GOÑI DAVID
4 5 GOMEZ BRUNO 2 10½
5 4 ELDUAYEN ENEKO 2
6 10 ZABALO GARCIA ASIER 2 8
7 3 COUTO SANCHEZ KENNETH 2 6
8 7 IBARRA WHITTECAR NATHANIEL
9 1 BEHOBIDE GUERRERO MARKEL 1 8
10 2 CABELLO VIÑA SUHAR 0

Alebin Maila

Alebin mailako Bidasoaldeko txapelketan 6 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Jon Gómez (2) eta Eduardo Fleta (3).

IMG-20160219-WA0055
Alebinetan garaile, Pablo Zaporta, Carlos Pascualen eskutik bere saria jasotzen.

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk. BUC
1 6 ZAPORTA GOÑI PABLO 4
2 3 GOMEZ OYARZUN JON
3 2 FLETA RODRIGUEZ EDUARDO
4 4 GUERRERO ESCUDERO HODEI 9
5 OLLO USABARRENA JON 9
6 1 APARICIO ETXANIZ NICOLAS 0

Infantil Maila

Infantil mailako Bidasoaldeko txapelketan 5 gaztetxo lehian aritu dira. Buelta bakarreko liga jokatu dute, eta guztiek guztien kontra aritu eta gero, 10 minutu partidako erritmoan, podiuma ondorengoa izan da: Ander Tafall (1), Patxi Moreno (2) eta Jokin Etxaniz (3).

IMG-20160219-WA0069
Ander Tafallek gaixorik egon arren, lan txukuna egin ondoren txapelketa lortu du. Argazkian Carlos Pascualekin.

Sailkapena:

Rank H.Z. Izena Ptk. SB
1 5 TAFALL VILLANUEVA ANDER 4 6,00
2 3 MORENO ESTEBANEZ PATXI 3 3,00
3 1 ETXANIZ MENDIETA JOKIN 1 1,00
2 SEIN SANCHEZ HARITZ 1 1,00
4 LOPEZ-CARRASCO GOÑI TELMO 1 1,00

Txapelketako maila ezberdinetan lehengo postua lortu dutenek, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena dute.

IMG-20160219-WA0068
Pablok, Anderrek eta Hodeik Gipuzkoako Eskolarteko Banakako txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena lortu dute. Zorionak!

Maila ezberdinetako sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu direnak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketara joaterik izango duten Gipuzkoako Xake Federazioak esango digute, Gipuzkoako sailkatze txapelketa guztiak amaitzen direnean. Berria ematen digutenean jakinaraziko dizuegu.

Jarraian txapelketako argazki erreportaje zabala:

ChessResult loturak:

Benjamin maila: hemen

Alebin maila: hemen

Infantil maila: hemen

Bidasoaldeko Zonaldeko Alebin mailako txapelketa jokatu da eta Txapelketa Errepublikazalerako izen emate epea iriki da

(leer en castellano)

Larunbata honetan, martxoaren 28an, goizez, Irungo Elitxuko auzo-lagunen elkartean Alebin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketarako sailkapenerako txapelketa jokatu da Landetxako Xake eskolak antolatuta, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Elitxuko Auzo-elkartearen laguntzaz. Bertaratu diren zortzi jokalariak gazteak:

Pablo Zaporta Goñi
Jokin Etxaniz Mendieta
Haritz Sein Sanchez
Eneko Garrote Sanchez
Oier Manzano De la Cuesta
Jon Gomez Oyarzun
Rafa Olaso Diaz

Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Jokin Etxaniz (2) y Haritz Sein (3) hiruna puntura berdindu zutelako. Zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik.

Horrela 2015eko Eskolarteko Txapelketara txapelketa honetatik sailkatu diren jokalari alebinez gain, infantilera aurkeztutako bi jokalarik ere parte hartuk dute (Ander Tafall eta Patxi Moreno) eta Bidasoladeko ondorengo bi taldeak:

Alebin Taldea: Txingudi Ikastola (Irun)

Pablo Zaporta Goñi, Haritz Sein Sanchez, Jokin Etxaniz Mendieta, Hugo Recio Villarejo, Eneko Garrote Sanchez, Eduardo Fleta Rodriguez, Jon Gomez Oyarzun

Infantil Taldea: Toki Alai (Irun)

Patxi Moreno Estevanez, Ander Tafall Villanueva,Aitor Regatos García, Raúl SIlva Alonso, Odei Lete Aguinaga

torneo-ajedrez-casBestetik gogoratzen dizuegu:

“Ricardo Sanchez Urolategui” Bidasoako 5. Xake Txapelketa Errepublikarrera izen emateko epea iriki da.

Txapelketa irungo Urdanibia plazan jokatuko da maiatzaren 16an, 16:00etatik aurrera,

Maiatzaren 16an Urdanibia plazan 16:00 ordutik aurrera, Nicolas guerendiain errepublikar elkartea antolatzen duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean 1.931. urteko apirilaren 14ean II. Errepublikaren aldarrikapenaren urtemuga dela eta.

Izena emateko muga-eguna: maiatzak 4.
Txapelketan parte hartzeko, formularioa bete: hemen.

Gure promesa gaztetxoen emaitza bikainak asteburuan

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari heldu batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Javier Azkue) Groseko Nazioarteko XXIII. txapelketan parte hartzen ari diren bitartean (txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue), gure etorkizuneko txapeldunek 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak, asteburu honetan Donostian, irailaren 20 eta 21ean,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako” bi txapelketetan parte hartu dute eta Gipuzkoatik etorritako beste gaztetxoekin lehiatu eta gero, baita garaipena lortu ere:  Ander Tafallek ostiralean eta Patxi Morenok larunbatean. Gure taldeko beste ordezkarien, Jon Irigarayren eta Iñaki Morenoren, lan txukuna ere aipatzekoa izan da.

Irailaren 20an, 17:30ea, Aieteko Jauregian dagoen Kultur Etxean burututako bost txandetako txapelketan Ander Tafallek txapelketa irabazi zuen partida guztiak irabazi eta gero.

Gure beste jokalarien lana polita izan zen: Patxi Morenok lau puntu lortu zituen, Jon Irigarayk eta Iñaki Morenok hiruna puntu egin zituzten.

Irailaren 21ean, igandean 10:30ean, Gros Xake Taldeko Donostiako egoitzan, sei txandetara jokatutako txapelketan 5,5 puntu lortu eta gero Patxi Morenok garaipena lortu zuen.

Txapelketa honetara bertaratutako gure beste ordezkariek, berriro ere, lan txukuna egin zuten eta Ander Tafallek eta Jon Irigarayk 3,5 punturekin amaitu zuten txapelketa.

Bertaratutako gutiei burututako lanarengatik zorionak ematen dizkiegu!
Azkenik, Mikel tafalli bidalitako argazkiengatik eskerrak ematen dizkiogu.

Añorgako jaietako txapelketan Urnieta txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.

Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:

1-4 postuetarako: Urnieta (22 puntu), Orereta (21 puntu), Gros (19,5 puntu) eta  Billabona (16,5 puntu)

5-8 postuetarako: Easo (12,5 puntu), Hondarribia-Marlaxka (12 puntu), Mundarro (5 puntu) y Añorga 3,5 (puntu).

Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:

1.- Urnieta (9,5 puntu)

2.- Orereta (5,5 puntu)

3.- Gros (5,5 puntu)

4.- Billabona (3 puntu)

5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)

6.- Easo (7,5 puntu)

7.- Añorga (4,5 puntu)

8.- Mundarro (3 puntu)

Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.

Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.

Uda heldu da, txapelketez eta beste ekintzez lepo.

(leer en castellano)

Uda iritxi da eta eguraldi onarekin batera ohiko txapelketak. Horietan gure ordezkariek burutzen duten lana kontatuko dizuegu. Bestalde, klubeko aktibitatea uztailean normaltasunez mantenduko dugula jakinarazten dizuegu.kasino zaharraGuztu guztientzako txapelketak ditugu. asteburu honetan, Añorgako jaiak 2013 barnean, Asier Urretabizkaiak larunbaterako taldekako partida azkarretako txapelketa antolatu du goizez, eta igandean, goizez ere, gazte eta txikientzako banakako txapelketa antolatu du. bi egunetan gure taldeko ordezkaritza izango da. Egun bietan ondo pasatzea opa diegu!

iphone-fotos 022beste aldetik, atzo udan burutzen diren txapelketen artean famatuenetakoa denari hasiera eman zitzaion, izandako oholdeen kalteetatik suspertzen ari den Huescako Benasquen eta, bertan, Andoni Orube eta Ramon Nogues izena eman duten 428 lagunekin, lehian ariko dira, 10 egunetan,    Benasqueko XXXIII nazioarteko txapelketa irekian. Mendia eta xakea ustartzen duen eta Euskal herriko jokalari askoren parte hartzea duen txapelketa honetan gertetzen direnen berri emango dizuegu.

«Escribí mis primeros poemas pensando en hacer canciones»

Azkenik, gaurko Diario Vasco aldizkariko Bidasoako atalean  Joel Iglesiasek gure taldekide eta lagun den Ricardo Camposi egindako bere liburuaren aurkezpenaren inguruko alkarrizketa argitaratu da. Liburuaren aurkezpenaren bideoa ikusteko sakatu hemen.

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!

Jaietako txapelketako argaki gehiago

(leer en español)

2012 Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketako irabazleak.
Ezkerretik eskuinera: Jose Luis Alustiza (60urte gorako lehena), Daniel Garmendia (16 urte azpiko onena), Goio Uriarte (Txapelketako antolatzailea), Carlos Cruz-Lopez (TXAPELDUNA), Luis Olaizola (Azpi-txapelduna), Pablo Zuñiga (1700 ELO azpiko onena), Jose Ramon Ros (3. sailkatua) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia)

Arestian aipatu  genuen bezala, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko hainbat lagunek txapelketan argazkiak atera zituzten. Gaurkoan Julian Lazkanotegirenak jartzen ditugu.

This slideshow requires JavaScript.

JL Fotografía

Gure jokalarien emaitza onak XXII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian

(leer en español)

Gaur 2012ko irailaren 28an XXII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen eta Oscar Holgadoren parte hartzearekin amaitu berri da. Alejandro Franco MI-ak garaipena lortu du, nahiz eta, Iñigo Argandoña MI-arekin 8 partidatik 7na puntura berdindu duen,  desenpate hobeagoa zuelako.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chess-Results)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak oso onak izan dira. Oscar (Oscarren emaitza: +1=3-4) bere bizitzan jokatu duen bigarren Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 8 partidatan 2,5 puntu lortu ditu, bera baino ELO handiagoa duten jokalarien aurka. Andonik sasoi onean dagoela ongi erakutsi du eta igandean Berlingo Maratoian lasterka egitera joan delako,  gaurko partidara jokatzerik izan ez badu ere, txapelketako 7 partidatan 4,5 puntu lortu ditu, irabazita zuen partida bat bakarra galdu duela (Andoniewn emaitza: +3=3-1).

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!

This slideshow requires JavaScript.

Ezin uko egin xakeari ezta udan ere!

Mendia, hondartza, txirringa, pilotalekua, gau izartsuak,… Xake partidak ahaztu gabe, noski!

(leer en español)

Hau da Ander Tafallen kasua, gure benjaminarena; Frandovinezeko Txapelketan (Burgos) parte hartu  eta lehen postua lortu zuen 14 urtetik beherakoen artean; maila handiko Txapelketa, kontuan hartzen badugu ELO 2000ko aurkarien aurka aritu zela eta 8 txandatan 4 puntu lortu zituela.