1980-2022. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Atzo larunbatean Gros XTn jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketan gure txikimaisuek MARLAXKAKO IZPIRITU handiarekin gure kirol gogokoenaz bete-betean gozatzen aritu ziren.
Guztion oso txukuna aritu ziren. Guztion artean emaitzarik aipagarrienak Iker Tafallen txapeldunordetza haurren kategorian eta Gorka Tafallen hirugarren postua jubeniletan. Emaitza ona gure gainerako ordezkarienak: Nora Lera, Jon Piedrola, Ekhi Larra, Jon de Liras, Jon Diaz eta Oihan Pérez.
- Gipuzkoako Eskolar Mailako Infantilak (ChessResult): hemen
- Gipuzkoako Eskolar Mailako Alebinak (ChessResult): hemen
Eskerrik asko asko gurasoei egun osoan zehar gure maisuen bidelagun izan zinetelako!
Zorionak denak zoragarriak zarete!!!
Eta atzo gure ikasleek ondo pasa bazuten, bakoitzak bere xakerik onena jokatuz eta esperientziatik ikasiz, banakako bi podiumetan Marlaxkeraren ordezkaritza egon zelarik, gaur gure Xake Eskolako txikimaisuek oso ondo egin dute berriz ere eta bi podio gehiago lortu dituzte, zilarra eta brontzea. Zorionak!
Jokalari garrantxitsu batzuen falta nabarmenak izan baditugu ere, Iker Tafall, Nora Lera, Ekhi Larra eta Jon Piedrolak osatutako taldeak txapeldunordea lortu du infantil mailan eta alebin taldeak Gorka Tafall, Jon Diaz, Oihan Perez eta Alex Angulorekin, hirugarren postua lortu dute. Emaitza izugarria!!!
Marlaxkako Izpiritu handia erakutsi duzue denok asteburuan. Zorionak!!! 



Legazpiko Santikutz Xake Elkarteak antolatuta, 30 taulako aldibereko xake saioa egin zuen larunbatean GM Eduardo Iturrizagak, eta gure bi jokalarik parte hartu zuten: Artiz Tornay eta Josu Tornay. Josuk galdu zuen baina Aritzek merituzko parra lortu zuen partida gogor batean, non Maisuak ez galtzeko kontinuoa bilatu behar izan zuen. Eduardo Iturrizaga GMk lana 26 garaipen eta 4 berdinketa lortuz amaitu zuen
👏👏👏
Zorionak Santikutz Xake Elkarteari eta Alberto Vesgari ekitaldi bikainagatik!
-
Daniel Garmendia gure taldekidea Malakoffeko Irekian parte hartu du eta 9 partidetan 4,5 puntu lortu eta gero, 117. postuan amaitu du txapeleketa. Zorionak maisu!!!
Pl Nom Elo Ligue Pts Tr. Perf 1 g SOCHACKI Christophe 2484 F IDF 7½ 45 2468 2 VAN CAPPELLEN Jonas 2215 F 7½ 43½ 2373 3 f MACON Arthur 2293 F IDF 7 45½ 2363 4 f LAMORELLE Julien 2270 F IDF 7 43½ 2319 5 f BOUGET Alexandre 2248 F BRE 7 43 2452 6 f YOUSSOUPOV Moisse 2309 F IDF 7 43 2366 7 m TRAVADON Loic 2446 F IDF 6½ 47 2444 8 f POZDNJAKOV Viatcheslav 2300 F IDF 6½ 47 2342 9 f VALUET Bertrand 2266 F IDF 6½ 44 2260 10 f DUDOGNON Thibault 2305 F PAC 6½ 43 2222 117 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1874 F IDF 4½ 35½ 1678 - Txapelketara lotura: hemen
2 erantzun “Asteburu honetan Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa jokatu da infantil eta jubenil kategorietan talde zein bakarka eta marlaxkako presentzia podium guztietan izan dugu, Zorionak! Aritz Tornayren merezitako parrak GM Eduardo Iturrizaga GM atzo Legazpin eman zituen aldiberekoetan. Eta gaun Malakoffeko nazioarteko irekia amaitu da.” sarreran