Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.
Gure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall, Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

Txanda guztietako parekatzeak
1. txanda 2015/06/06 10:00etan | |||||
Z. | Taldea | Taldea | Ema. | : | Ema. |
1 | Gros | Toki Alai | 2 | : | 2 |
2 | CEU Virgen Niña | San Viator | 3 | : | 1 |
3 | Altzaga | Sestao Naturgas | 3 | : | 1 |
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean | |||||
Z. | Taldea | Taldea | Ema. | : | Emas. |
1 | Toki Alai | Sestao Naturgas | 2 | : | 2 |
2 | San Viator | Altzaga | 0 | : | 4 |
3 | Gros | CEU Virgen Niña | 1 | : | 3 |
3. Txandal2015/06/06 11:20ean | |||||
Z. | Taldea | Taldea | Ema. | : | Ema. |
1 | CEU Virgen Niña | Toki Alai | ½ | : | 3½ |
2 | Altzaga | Gros | 4 | : | 0 |
3 | Sestao Naturgas | San Viator | 3 | : | 1 |
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan | |||||
Z. | Taldea | Taldea | Ema. | : | Ema. |
1 | Toki Alai | San Viator | 2½ | : | 1½ |
2 | Gros | Sestao Naturgas | 0 | : | 4 |
3 | CEU Virgen Niña | Altzaga | 2 | : | 2 |
5. Txanda 2015/06/06 12:40an | |||||
Z. | Taldea | Taldea | Ema. | : | Ema. |
1 | Altzaga | Toki Alai | 2½ | : | 1½ |
2 | Sestao Naturgas | CEU Virgen Niña | 2 | : | 2 |
3 | San Viator | Gros | 2 | : | 2 |
Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

Amaierako Sailkapena
Rk. | H.Z. | Taldea | Partidak | + | = | – | Des1 | Des2 | Des3 |
1 | 3 | Altzaga | 5 | 4 | 1 | 0 | 15.5 | 39.25 | 1394 |
2 | 4 | Sestao Naturgas | 5 | 2 | 2 | 1 | 12.0 | 21.50 | 1078 |
3 | 6 | Toki Alai | 5 | 2 | 2 | 1 | 11.5 | 24.50 | 1049 |
4 | 2 | CEU Virgen Niña | 5 | 2 | 2 | 1 | 10.5 | 24.25 | 945 |
5 | 5 | San Viator | 5 | 0 | 1 | 4 | 5.5 | 2.50 | 512 |
6 | 1 | Gros | 5 | 0 | 2 | 3 | 5.0 | 8.50 | 422 |
Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Sonneborn-Berger-Tie-Break (with real points)
Des3: The BSV-Board-Tie-Break
Jarraian gertatutakoa jasotzen duen erreportaje zabala (argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte):
Txapelketako informazio osatua (chess-results): hemen
Txapelketari buruzko Euskadiko Xake Federazioaren webgunera lotura : hemen.
Eskolarteko Kirol Jokoen informaziorako beste loturak: