Gure taldekidea Josu Tornay eta Xakea EITBko Taula Ispilu izeneko Helmuga saioko protagonistak izan dira. Zorionak!

1980-2022. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Josu Tornay gure taldekidea eta xakea izan dira EITBren TAULA ISPILU titulodun Helmuga programako protagonistak. Bertan, Josuk xakean duen grina, Arrasateko klubean izandako urteak, Haizea eta Aritz seme-alabekin batera Hondarribia Marlaxka klubean sartu izana, hauekin entrenamendu-jarduera eta beste hainbat gauza interesgarri aipatu ditu, hala nola, xakea zabaltzen egindako lanak eta euskararekin duen harremana.

Josu, Aritz eta Haizea Xake oporretan Spilimbergon (2021eko abuztuan)

Bera katalana da, aspalditik Arrasaten bizi den arren, eta harrezkero urte asko daramatza xakea zabaltzeko euskarazko hedabideekin elkarlanean. Horren adibide gisa, Apirilean Getxon jokatu zen Euskadi Txapelketa Absolutua zela eta Bilbo Hiria Hirratiako KIROL ESKIROL irratsaioa, eta Mikel Huerga lagunaren GM titulua lortzeari buruzko artikulua, 2021eako urriaren Berrian argitaratutakoa.

  • HELMUGA: Josu Tornay, taula ispilu.

Josu Tornay, taula ispilu

HELMUGA: Josu Tornay, taula ispilu

Josu Tornay xake jokalaria ezagutu dugu. Kataluiniarra sortzez Arrasaten errotu da aspaldion. Seme alabak ere xake jokalariak ditu Josuk eta xakearen onurak ongi baino hobeto ezagutzen ditu. Lehiaz haratagoko kirola da xakea Josurentzat.

Esteka: https://www.eitb.eus/…/8840711/josu-tornay-taula-ispilu/
  • : KIROL ESKIROL: 64 koadro zuri-beltzetan zehar, Xakea.

Kirola aztergai Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan XAKEa izango dugu.

64 koadro zuri-beltzetan zehar ibili gara xake mate noiz egingo, eta, horretarako, Sestao Xake taldeko Dani Gómez ekarri dugu uhinetara eta ekialde urrunetik kazetari-jokalari-entrenatzaile-guraso ahotsaren bidez izan dugu ikasgai magistrala, Marlaxka xake taldeko Josu Tornayren bidez. Horiek nahikoak ez eta tertuliara GURE presidentea ekarri dugu: Asier Ibaibarriaga.

Esteka: KIROL ESKIROL: 64 koadro zuri-beltzetan zehar, Xakea.

  • Berria: Bidea, luzea bezain aberasgarria

Mikel Huerga xake jokalari iruindarra, txapelketa batean.
Mikel Huerga xake jokalari iruindarra, txapelketa batean

Mikel Huergak xakeko Maisu Handi titulua eskuratu berri du. Eskura zuen 19 urte zituela, baina hamabi urtez egon da hura ziurtatu ezinik. Harekin itsutu ez denean lortu du. Beste hiru euskal jokalarik baino ez dute.

Esteka: https://www.berria.eus/paperekoa/1901/020/001/2021-10-16/bidea-luzea-bezain-aberasgarria.htm

Bihotza05_eus

One thought on “Gure taldekidea Josu Tornay eta Xakea EITBko Taula Ispilu izeneko Helmuga saioko protagonistak izan dira. Zorionak!”

Utzi iruzkina