Larunbateko Gipuzkoako Blitzeko Banakako Txapelketan izan genuen ordezkaritza zabalak emaitza ona izan zuen. Bertan Joselu Muñoz (Gros XT) izan zen irabazlea. Tafalldarrak berriz ere Burgosera itzuli dira, oraingoan Sotopalazoen VI. Cidiano Txapelketan parte hartzeko, Burgoseko Xake Zirkuituo azkena. Eta gaur, igande goizean, Bergarako Eemakumeen III. Txapelketa burutu da. Gogoratu datorren larunbatean Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa jokatuko dela eta ostegunerako taldeak prestatu behar ditugula. Eta astebete eskolak hasteko, jakin ezazue gure Xake Eskolako 2021-2022 xake ikastaro berrian izena emateko epea zabalik dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

GIPUZKOAKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETA, JOSELU MUÑOZ TXAPELDUN!

Larunbatean burutu zen Gipuzkoako Xake Azkarreko Banako Txapelketa eta bertan gure klubetik bederatzi jokalari hurbildu ziren, horietako bi emakumeak.  Gure ordezkariek oso lan txukuna egin zuten, taldeko Patxi Moreno eta Josu Tornay txanda gehienetan lidergoan izan genituela. Baina, xakeak horrelako gauzak izaten ditu eta azken bi txanden emaitzen ondoren gure lagunek ez zuten podiumean amitzea lortu eta laugarren eta seigarren postuetan amaitu zuten txapelketa. Gros xake taldeko Joselu Muñozek garipena lortu zuen, Billabonako Jose Luis Guijarro (2.) eta Aimar Alvarez (3.) podiumenan lagun izan zituela. Josette Fontain gure taldekideak parte hartu zutenen arteko lehenengo emakumea izan zen. Zorionak parte hartu duten guztioi. Jarraian Podiuma eta gure taldekideen lana: 

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. D1 D2 D3
1 3 MUÑOZ AVILA Jose Luis 2180 8 44,5 47,5 41,5
2 2 GUIJARRO GALAN Jose Luis 2184 7,5 47 51,5 41,8
3 10 ALVAREZ ETXARRI Aimar 1936 7 39,5 42,5 33,5
4 1 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2201 6,5 48,5 53 36,5
6 7 TORNAY GOMEZ Josu 2005 6 49,5 52 31
25 27 TORNAY Aritz 1596 4,5 37 38,5 15,3
28 37 DIAZ ETXAIDE Jurgi 0 4 37,5 40,5 16,5
29 31 GUERRERO MANSO Juan Antonio 1245 4 37,5 40 16
31 39 FONTAINE Josette 0 4 34,5 37 14
35 41 IRIGARAY FERREIRA Ion 0 4 28,5 30 7,5
37 32 GUERRERO ESCUDERO Hodei 1053 3 35,5 37 8,5
39 33 CELAYA Christine 1038 3 33,5 35 11


GIPUZKOAKO XAKE AZKARREAN TALDEKAKO TXAPELKETA

  • Data: 2021ko Urriak 2an
  • Non: Centro Cívico Palmera Montero, Uranzu Kalea 912, Irun
  • Hasierako ordua: 16:30tan
  • Sariak: Kopak izango dira sailkapeneko lehengo hiru klubentzako
  • Joku erritmoa: 3’ + 2 segundu egindako jokaldi bakoitzagatik
  • Izen ematea: xake@fgajedrez.org helbidera bidalitako email baten bidez. Korreoak jasotzeko epea: Irailaren 30a, osteguna.

OHARRA: Parte hartzeko bai klubek bai jokalariek eduki behar dute Gipuzkoako Xake Federazioaren litzentzia indarrean. Eta gainera jokalariaren litzentzia klub horrek lortu behar izan du Federazioan.

TORNEO CIDIANO DE SOTOPALACIOS

 

Larunbatean 6º Circuito Burgalés de Ajadrez 2021, azken txapelketa burutu zen eta bertan jokatzera hurbildu ziren Tafall familia. Goizean Torneo Infantil Cidiano de Sotopalacios 2021  jokatu zen eta bertan Iker Tafallek eta Gorka Tafallek emaitza oso txukuna izan zuten. Hemen txapelketa honetako sailkapeneko lehen hamarrak: 

Haurren Txapelketako lehen 10 sailkatuak    
Rk. Izena Ptk. Jatorria
1 Bermudez Salmon, Mateo Tomas 6,0 Cantabria
2 Revuelta Blanco, Daniel 5,5 Valladolid
3 Tafall Villanueva, Iker 5,0 Gipuzkoa
4 Garcia Amelibia, Emilio 5,0 Cantabria
5 Dominguez Tapia, Javier 5,0 Burgos
6 Tafall Villanueva, Gorka 5,0 Gipuzkoa
7 Esparza Toni, Angel 4,5 Navarra
8 Pampliega Ureta, Luis 4,5 Burgos
9 Gomez Falagan, Hugo 4,0 Cantabria
10 Quintana Romero, Lucas 4,0 Burgos

2021-09-29_082921

Lortutako emaitza hauei esker, Ikerrek eta Gorkak zirkuituko 2. eta 3. postuak lortu dituzte. ZORIONAK!

Cartel-circuito-web

Eta arratsaldean VI Torneo Cidiano de Sotopalacios txapelketaren txanda izan zen, udako txapelketen  6º Circuito Burgalés de Ajadrez 2021 zirkuitoari amaiera eman ziona.  Azken garaipena IM Enrique Tajedor Fuentesentzat izan zen, Andrés Iglesias Ferreira (2) eta Gabriel Rodriguez Sanz (3) lagun zituela podiumean. Gure ordezkaritzak emaitza onak izan zituen: hala, Ander Tafallek, 4,5 punturekin, txapelketa honetako 18. postua lortu zuen, Iker Tafalek 4 punturekin, 34. postua lortu zuen, Mikel Tafallek 3 punturekin, 52. postua lortu zuen eta Gorka Tafalek 2,5 punturekin, 59. postua lortu zuen.

2021-09-29_083728

Txapelketa absolutuaren sailkapena    
Rk. Izena Ptk. Jatorria
1 Tejedor Fuente, Enrique 7,0 Cantabria
2 Iglesias Ferreira, Andres 6,0 Cantabria
3 Rodriguez Sanz, Gabriel 6,0 Burgos
4 Fernandez Garcia, Gumersindo 5,5 Burgos
5 Del Carmen Hernandez, Aimer 5,5 Navarra
6 Juarros Ruiz, Victor 5,5 Burgos
7 Tabuenca Mendataurigoitia, Dani 5,0 Cantabria
8 Ruperez Benito, Antonio 5,0 Soria
9 Gonzalez Manrique, Mario 5,0 Burgos
10 Abrisqueta Zudaire, Leyre 5,0 Navarra

Ondoren, Burgosko Zirkuituko (2021) azken sailkapena emango dizuegu. Bertan, Anderren 4. postua nabarmendu nahi dugu.

2021-09-29_082951

Zorionak!!! 👏👏👏

BERGARAKO EMAKUMEEN III. TXAPELKETA

Gaur goizean klubeko ordezkaritza txikia Bergarara hurbildu behar zen Emakumeen txapelketan parte hartera baina garraio arazoengatik azkeenean ezin izan dute bertan parte hartu. Hala ere ekimen polit honen berri ematen dizuegu eta baita antolatzaileek pasatako bideo laburpena jari ere bai:

Rk. H.Z. Izena FIDE FEDA Fed. Ptk.  D1 D2 D3
1 1 Magarino Carralero Daylin 1936 1891 Rio 7 30 26,5 21,5
2 3 Larrakoetxea Gorostidi Jiashang 1382 1373 Vas 5 30,5 28,5 21,5
3 5 Gomez Alonso Monica 1196 1470 Cnt 4,5 29,5 26,5 19,5
4 4 Zubizarreta Landera Maddi 1202 1296 Vas 4,5 29 26,5 19,5
5 7 Vega Bilbao Leire 1115 1159 Vas 4,5 27,5 25 18
6 8 Unzueta Martin Katixa 1092 1096 Vas 4,5 25 24,5 17,5
7 2 Gaviria Valencia Gisela 1417 1496 Vas 4 29 26 19
8 12 Torres Camacho Sayoa 0 1041 Nav 4 27 24,5 20
9 11 Landa Mendizabal Maitane 0 1253 Vas 4 24,5 22,5 15,5
10 20 Rodriguez Pinar Maria 0 0 Nav 4 23 21 16,5
11 15 Jorrin Herrero Iraide 0 560 Vas 3 26,5 23,5 19
12 14 Murias Aparicio Xian Ting 0 583 Vas 3 25,5 23,5 19
13 19 Mira Gonzalez Claudia 0 0 Vas 3 22,5 20 15,5
14 17 Arrastia Urroz June 0 0 Nav 3 19,5 19 14,5
15 6 Miguel Ruiz Irene 1146 1106 Nav 3 19 18,5 14
16 10 Suescun Ocariz Lucia 1008 0 Nav 3 18,5 18 14,5
17 16 Eguia Larrinaga Itxasne 0 484 Vas 3 17,5 17 12,5
18 13 Rodriguez Lima Sofia 0 1005 Cnt 2 19,5 19 14
19 18 Herrero Pascual Maria Pilar 0 0   1 18,5 17 12,5
20 9 Urroz Eva 0 0   0 17,5 16,5 12,5

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

 
XAKE IKASTAROA 2021-2022
 
Iraupena: 2021Eko urritik 2022ko ekainaren 16ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

 

4 erantzun “Larunbateko Gipuzkoako Blitzeko Banakako Txapelketan izan genuen ordezkaritza zabalak emaitza ona izan zuen. Bertan Joselu Muñoz (Gros XT) izan zen irabazlea. Tafalldarrak berriz ere Burgosera itzuli dira, oraingoan Sotopalazoen VI. Cidiano Txapelketan parte hartzeko, Burgoseko Xake Zirkuituo azkena. Eta gaur, igande goizean, Bergarako Eemakumeen III. Txapelketa burutu da. Gogoratu datorren larunbatean Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa jokatuko dela eta ostegunerako taldeak prestatu behar ditugula. Eta astebete eskolak hasteko, jakin ezazue gure Xake Eskolako 2021-2022 xake ikastaro berrian izena emateko epea zabalik dugula. Animatu!” sarreran

Utzi iruzkina