Artxiboa laburpen hitzeka: Iker Esteban

Beraungo txapelketa: Patxi Moreno 1. eta Ander Tafall 3.

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, apirilaren 12an, Gaztetxoen Beraungo Xake Txapelketa burutu zen Errenterian, gure lagun ona den eta Gipuzkoako oinarrizko xakearen alde lanean darrain, Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean.

CIMG1115 (640x427)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako 16 gazte parte hartu zuten eta A Multzoan, Beraungo taldekoen onenen kontra jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

7 txanden ondoren Patxi Morenok 6 puntu lortu zituen eta sailkapeneko lehen postua. Ez zuen partidarik galdu, Cecilia eta Anderrekin parra egin eta beste guztien kontra garaipena lortu zuelako. Ader Tafallek  5 puntu lortu zituen, Cecilia Pérezek eta  Josu Manterolak lortutako puntu berdinak, baina berdinketa hauste sistemagatik txapelketako hirugarren postuan amaitu zuen.

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Argazkiak: Juan Manuel Riesco

Sailkapen nagusia ondorengoa izan zen:

A – TALDEA

1. Patxi Moreno 6 puntu
2. Cecilia Pérez 5 puntu  (14,5)
3. Ander Tafall   5 puntu  (12,5)
4. Josu Manterola 5 puntu  (12)
5. Urtzi Urdanpilleta  3 puntu
6. Eneko Mateos  2 puntu
7. Estibaliz Apellinaiz  1 puntu
8. Mario Martin  1 puntu
_______
_______
B –  TALDEA
1. Ander Almagro  6 puntu
2. Iker Esteban  5,5 puntu
3. Telmo Zabala   5 puntu
4. Arkaitz Labandibar 4,5 puntu
5. Anartz kalegain 3 puntu
6. Ainhoa Artola  1,5 puntu
7. Miriam Apellinaiz  1,5 puntu
8. Iban Gomez  1 puntu