Artxiboa laburpen hitzeka: presidentea

Bazen behin Xake Elkarte bat, “La Salle de Irun” izenekoa… bi argazkien historia

(leer en castellano)

Federico Bergareche Irungo Alkateak Miguel Salas La Salle Klubeko presidenteari garaikurra ematen? ez ba, La Sallek lortutako balentriaren garaikurra Irungo Hiriari emate ekitaldia

Duela denbora bat, gure lagun eta argazkilaria den Matias Guilló Ruizek bere argazki artxiboetan topatutako bi argazki helarazi zizkigun, non,  1973ko ekainaren 25ean Irungo Udalean egindako sari banaketa bat zirudien. Argazki horretan Juan Ignacio “Pibe” Alonso zegoela ikusita, galdetu genion eta bi argazkiei buruz ondorengoa kontatu digu:

Ezkerretik eskuinera: Pibe, Miguel Salas, Federico Bergareche (garai hartan Irungo alkatea, “kanuto” izenez ezaguna), Manolo García, Julián Gómez.

1972 urtean, batetik gehienbat Leontxo García Olasagasti nekaezinaren gogoari esker, eta bestetik Miguel Salas Cortijo Club La Salle Elkarteburuaren lankidetza eskuzabalari esker, irunen xake elkarte bat loratu zen, eta berehala Euskadiko gainerako elkarteen begirunea jasotzen hasi zen. Oso oinarri gaztea zuen, 13-16 urte zituzten kideek (Pibe, Leontxo, JM Alonso, Manolo García, eta geroago Patxi Gallego, eta Jose Mari Lanz), eta Gipuzkoan txapelketa guztiak irabazten hasi zen, bai banakakoak eta bai taldekakoak.

ETA ORAIN ARGAZKIAK

1973 urtea zen, Beasaingo jaiak ziren (maiatz amaieran eta ekain hasieran dira, “Loinazeak”), eta Alfil elkarteak -CAFen laguntza handia jasotzen zuen-  nazioarteko txapelketa antolatzen zuen formatu honekin:

Lau talde (edizio honetan Beasaingo Alfil, Aviléseko Ensidesa, Baiona, eta Irungo La Salle) finalaurrekoan lehiatzen ziren, lau taularekin, ekainaren 2an .-larunbata- eta bi garaileak elkarren aurka jokatzekoak ziren igandean -ekainak 3-. Finalaurrekoa irabaziz gero han geratu behar zen lotan, eta Besaingo jaietan gozatu, antolatzaileek gonbidatuta, hurrengo egunean finala jokatzeko.

Garai hartan izen handiko txapelketa zen. Pasadizo gisa, kontatuko dut gure taldeari (Jose Mari Alonso, Juan Ignacio Alonso, Leontxo eta Manolo GarcíaEmilio Garcíaren semea, Mariano Oterorekin batera dituzuen argazkietan ageri da-) suertatu zitzaion Aviléseko Ensidesaren aurka jokatzea, hain zuzen ere aurreko urteko txapelduna eta Espainiako ipar aldeko talde onenetariko bat zen haren aurka. Asturiarrak ziur zeuden “mutil” talde hari irabazi egingo ziotela, eta Beasainera haien emazteekin eta lagunekin joan ziren asteburua pasatzeko eta txapelketa eskuratzeko asmoz. Baina “mutilak” errebelatu egin ziren eta etxera bidali zituzten, eta ondorioz finala Baionako taldearen aurka jokatu zuten. Beste talde hartatik bi jokalari ditut gogoan (Bocos eta Lafourcadde). Finala ere irabazi genuen, eta hura balentriatzat hartu zen Irunen, alde batetik Miguel Salasek emandako publizitateagatik eta beste batetik oso talde gaztea zelako, kadete adineko gazteek osatua. Horrek eragin zuen Udala interesatu eta alkateak harrera egitea, eta garai hartako prentsak goraipamenak egitea. Ez dut gogoratzen zergatik ez zen Leontxo harreran egon, baina gogoan dut txapelketa jokatu zuela.

Eta amaitzeko, hona hemen garai hartako prentsaren bi zati: bertan azaltzen da udalak taldeari egin zion harrera (1973ko ekainaren 10a)

eta argazkiaren argitalpena (1973ko ekainaren 30a),

laudorioz betetako argazki oin batekin.

Ikusiko duzuenez, ekainaren 10eko kronikan Alonso II eta Alonso III izenekin aipatzen gaituzte; arrazoia zera da, Irungo La Sallen bazegoela beste jokalari bat (Banco de Madrid banketxean egiten zuen lan) José María Alonso izena zuena, eta xake munduan erabaki zutela Alonso I, II eta III izenak ematea. Bestetik, kronika hartan bertan Leontxo aipatzen zen (ez dago argazkian), eta Ormazabal bat ere bai, baina azken hori ez zen bera, Julián Gómez zen, guk “Pototo” deitzen genion hura, eskolako maisua (Benidormera joan zen bizitzera duela 30 urte baino gehiago).

Gure ekerrik beroenak sorpresa iturri amaitezina den Matias Guillóri, eta Piberi, kronika txukun hau egiteko hartutako denbora eta lanagatik. Mila esker bioi!

Txingudionline.com webgunean Klubari buruzko erreportajea

(leer en castellano)

2014ko urtarrilaren 9an Bidasoaldeko gaurkotasun-albisteak modu atsegin batez ematen dituen Txingudionline.com webguneko arduraduna den Joseba Arozena kazetariaren bisita izan genuen gurean.

Aste bat beranduago, urtarrilaren 16an, bere webguneko Kirolan atalean, 12 minutuko erreportajea zintzilikatu zuen. Bertan elkartean hartutako irudiak eta Ander Tafall gazteari, Silvestre Moreiro eskarmentu handiko jokalariari eta Klubeko presidenteari egindako elkarrizketen tarteak agertzen dira.

Copyright © 2013 – txingudionline.com – Vive la actualidad de la comarca del Bidasoa – Contacta con nosotros
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!

Hitza-ko webgunean Klubari buruzko erreportaje polita atera dute gaur

(leer en castellano)

Pasa den asteko ostegunean Hitza Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko informazioa euskaraz ematen duen hedabideko kazetaria den Asier Perez-Karkamo gurera bisitan etorri zen.

Asieerek klubean zegoen giroa argazkietan jasotzeaz gain, gure klubaren nondik norakoak ezagutu asmoz eta hasi berri den 2014ko kirol denboraldiko asmoen berri izan nahian, gure taldeko presidentearekin solasalditxo bat izan zuen.

Hitzak gure klubak egiten duen berri ematen du maiz paperezko nahiz edizio digitalean. Horren adibide ditugu ostiralean paperezko edizioan agertutako informazio-oharra eta gaur edizio digitalean atera dute erreportaje zabala.

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 10ean paperezko edizioan agertutakoa:

_____________________________________

Marlaxkak Baionan hasiko du 2014ko Gipuzkoako Xake Liga

By on 2014/01/10 in
Marlaxkako jokalariak.
Marlaxkako jokalariak.

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko lehen taldeak Baionan hasiko du Gipuzkoako Liga, bihar. Aurten bost talderekin ariko da lurraldeko txapelketan Marlaxka —iaz lau izan ziren—, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan, eta beste bi talde Hirugarren Mailan. Donostiako Gros taldeak ditu talde gehien, zortzi, eta ondoren Marlaxka eta Zarauzko C. Iriondo taldeak daude, bostekin.

Oarsoaldeko taldeei dagokienez, bi izango dira, biak Errenteria-Oreretakoak. Mundarro-Oreretak hiru ordezkari izango ditu herrialdeko ligan, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan. Errenteriako beste ordezkaria, Beraun Bera Xake Taldea, Lehen Mailan ariko da 2014ko denboraldian.

[…]

_____________________________________

2014ko urtarrilaren 13an edizio digitalean agertu den erreportajea:

_____________________________________

Hondarribia-Marlaxkak ondo hasi du Lurraldeko Xake Liga

By on 2014/01/13 in Kirola
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak
Kasino Zaharrean elkartzen dira Marlaxka elkarteko jokalariak

Baionan irabaziz hasi du Gipuzkoako Xake Liga Hondarribia-Marlaxkako lehen taldeak, Ohorezko Mailan lehiatuko denak (1,5-2,5). Bost talderekin lehiatuko da aurten ligan Marlaxka eta estraineko jardunaldian hiru garaipen eta bi porrot izan zituzten. Baionan lortutako garaipenari esker sailkapeneko hirugarren postuan jarri da Marlaxka A taldea. Eibar eta Anaitasuna ditu aurretik, 3 punturekin —biek 3-1 irabazi zuten—. Lehen Mailako taldeak ezin izan zuen emaitza bera lortu eta Elgoibarren galdu zuen, (1,5-2,5). Aldiz, Bigarren Mailan ariko den Marlaxka Ck Añorgari gailendu zitzaion etxean (3-1). Azkenik, Hirugarren Mailan derbia izan zen Hondarribiko bi laukoteen artean. E taldeak irabazi zuen larunbatean Kasino Zaharrean (3-1).

Bost talderekin lehiatuko da aurten Marlaxka Lurraldeko Ligan, bana Ohorezko, Lehen eta Bigarren Mailan eta bi talde Hirugarren Mailan. Garai batean Euskal Ligan aritzen ziren, baina taldeak profesionalizatzen hasi zirenean atzera egin zuen, elkarte txikia delako, aurrekontu txikikoa. Hala ere, iaz bigarren geratu zen Ohorezko Mailako taldea, ozta-ozta ez zen Euskal Ligara igo —bertan dira, esaterako, Irungo Batalla eta Errenteria-Oreretako Sustapen taldeak—.

Aste Santua bitarte lehian izango dira Marlaxkako bost taldeak, bakoitzak bere helburuarekin. Goio Uriarte elkarteko presidentea da eta Ohorezko Mailako taldean lehiatzen da. Azaltzen duenez, Hondarribiko taldearentzat liga aukera ona da jokalariak trebatzeko. “Ohorezko Mailako taldea iaz bigarren geratu zen, eta aurten nahiko genuke errepikatzea baina zaila ikusten dugu. Lanpetuta gabiltza eta xakean oso garrantzitsua da asko entrenatzea. Lehen eta Bigarren Mailan helburua da mailari eustea. Lehen Mailan gaztetxo bat sartu dugu bera baino eskarmentu handiagoa duen taldekideekin trebatzeko aukera izan dezan”.

Taldeko kide gazte bat
Taldeko kide gazte bat

Eta Lurraldeko Hirugarren Mailan bi talde ditu Hondarribia-Marlaxkak. “Maila horretan ahalik eta jokalari gehien jokatzea nahi dugu, aukera eman denei”, azaldu du Uriartek: “Bi talde horietako batean Kasino Zaharreko adinduak eta gaztetxo batzuk aritzen dira, eta bestean gogoarekin datozen batzuk daude. Finean helburua da lehiatzea eta talderen batek maila galtzen badu ez da ezer gertatzen, igoko da beste urte batean”, gehitu du presidenteak.

Guztira 41 jokalari ditu taldeak eta horiekin jokatuko du ligan, tartean kadete mailako bi jokalari, adinagatik baimen berezia behar dutenak Hirugarren Mailan jokatu ahal izateko. Partida bakoitzean lau tablero daude eta, hortaz, lau jokalari joan behar dira talde bakoitzarekin. Hortaz, 20 jokalari lehiatzen dira astebururo Marlaxkarekin baina, 41 direnez, ez dute arazorik izaten kopuru horretara iristeko. Halaber, talde gehien dituen Gipuzkoako xake taldea da Hondarribikoa, Donostiako Gros handiaren atzetik —talde profesionala da, Lurraldeko Ligaz gain, Euskal Ligan, Espainiakoan aritzen da Gros eta Europako Txapelketa irabazi izan du munduko txapeldun ohiak fitxatuta—.

Haurretatik hasita
Hondarribia-Marlaxkarekin xakean ikas eta aritu nahi duena Kasino Zaharreko ganbaratik pasa daiteke astelehen eta ostegun arratsaldetan, bertan elkartzen baitira elkarteko kideak. Teknifikaziorako elkartzen dira, baina hasi nahi duenari zer egin behar duen esango diote bertan. Hastapenak Irungo Kateako (Landetxa) auzo elkartean egiten dituzte, bertan baitu Marlaxkak Xake Eskola. Hogeita hamar haur baino gehiago daude izena emanda eskolan aurten, gehienak irundarrak.

Kasino Zaharrean, esan bezala, teknifikazioa lantzen dute eta ligan aritzen diren jokalariak izaten dira bertan. Elkarteko ordenagailuan bost milioi partidako datu-basea dute eta, nahi duenak, jokalari zehatz baten kontrako partida prestatu dezake. “Baina elkartearen asmoa ez da hori” —dio Uriartek—, “jokalari bakoitzaren maila hobetzea baizik. Horregatik hasberriei teoria irakasten diegu, liburu batzuk ditugu ikasteko eta gure artean jokatzen dugu, maila hobetzeko. Elkarrekin entrenatzen gara eta, horrela, partidak denen artean komentatzen ditugu. Hori da helburua. Agian ez gara hain lehiakorrak, baina haurrak asko janzten ditugu, haurrak, gazteak eta gu”. Gainera, adin desberdinetako jokalariak elkarrekin aritzen dira “eta hori inportantea da xake jokalari bezala, baina baita pertsona bezala”.

© Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.Santa klara 22, 20100 – Errenteria-Orereta – Tel.: 943 34 03 30 – Faxa 943 34 11 02 – E-posta: oarsobidasoa@hitza.info
_____________________________________
Gure lanaren berri ematen duzuen guztioi mila esker!