Artxiboa laburpen hitzeka: Juan Ignacio “Pibe” Alonso

Lelys Stanley Martinez Duany Nazioarteko XLI. Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren,  Lelys Stanley Martinez Duany GM Kubatarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 41. Txapelketan garaipena lortu du.

Irabazlea: GM Lelys Stanley Martinez Duany

8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan Christof Sielecki IM Alemaniarra eta hirugarrenen postua Sestaoko jokalaria den Jesus Iruzubieta Villaluenga FMarentzako izan da.

Lehenengo hiru sailkatuen podiuma

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Javier Corral Sierrak (9. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, IM Alejandro Franco Alonso (12. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Patxi Moreno Estebanez (13. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa sariko podiuma

2100tik azpiko onenei saria.  Lehena Javier Cinza Lopez izan da (14. sailkapenean 6/9 punturekin),  Jose Luis Munoz Avila bigarren  (19. sailkapenean 6/9 punturekin) eta Michael Gorny (23. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren izan da.

Gure lagun Pedro Pastor Irundarrari sari bat eman diote 41 edizioetako 40etan parte hartu duelako. Zorionak Pedro, hori duk marka hori!

Pedro Pastor eta Fernando Markina
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 GM Martinez Duany Lelys Stanley CUB 2499 7,5 49,5 54,0 40,5
2 8 IM Sielecki Christof GER 2435 7,5 49,5 54,0 38,5
3 9 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus M ESP 2426 7,0 50,5 55,0 37,5
4 1 GM Vazquez Igarza Renier ESP 2559 7,0 48,5 52,5 36,0
5 2 GM Del Rio De Angelis Salvador G. ESP 2535 7,0 47,5 51,5 35,5
6 11 FM Hernandez Sanchez Elvis De La C DOM 2261 7,0 44,5 48,5 34,0
7 4 GM Venkatesh M.R. IND 2487 6,5 51,0 55,5 38,0
8 6 IM Pulvett Marin Daniel VEN 2459 6,5 48,5 53,0 36,5
9 29 Corral Sierra Javier ESP 2040 6,5 42,5 46,0 33,0
10 18 Pena Duarte Fabian Dario COL 2207 6,0 47,5 50,0 33,0
13 19 Moreno Estebanez Patxi ESP 2190 6,0 44,5 47,0 32,0
21 10 Alonso Arburu Juan Ignacio ESP 2397 6,0 38,5 42,5 25,0
28 62 Garmendia Zubeldia Daniel ESP 1798 5,5 38,5 42,0 24,0
30 25 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2082 5,5 37,5 40,5 25,0
51 22 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2103 4,5 39,0 42,5 27,5
52 77 Sanmateu Juan Sergio ESP 1687 4,5 38,5 42,5 22,5
70 47 Fernandez Garcia Francisco Jose ESP 1890 4,0 36,5 37,5 23,0
78 100 Fernandez Checa Manuel ESP 1468 3,5 35,0 38,0 18,0
86 72 Perez Sodupe Cecilia ESP 1713 3,0 38,0 42,0 20,5

 

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Goio Uriartek , Juan Cruz Iturrartek eta Pepelu Muñozek eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Aitor Herrán epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

FGAko presidentea eta txapelketako zuzendaria Fernando Markina eta txapelketako arbitro nagusia Cesar Montolio

LOTURA INTERESGARRIAK:

Bazen behin Xake Elkarte bat, “La Salle de Irun” izenekoa… bi argazkien historia

(leer en castellano)

Federico Bergareche Irungo Alkateak Miguel Salas La Salle Klubeko presidenteari garaikurra ematen? ez ba, La Sallek lortutako balentriaren garaikurra Irungo Hiriari emate ekitaldia

Duela denbora bat, gure lagun eta argazkilaria den Matias Guilló Ruizek bere argazki artxiboetan topatutako bi argazki helarazi zizkigun, non,  1973ko ekainaren 25ean Irungo Udalean egindako sari banaketa bat zirudien. Argazki horretan Juan Ignacio “Pibe” Alonso zegoela ikusita, galdetu genion eta bi argazkiei buruz ondorengoa kontatu digu:

Ezkerretik eskuinera: Pibe, Miguel Salas, Federico Bergareche (garai hartan Irungo alkatea, “kanuto” izenez ezaguna), Manolo García, Julián Gómez.

1972 urtean, batetik gehienbat Leontxo García Olasagasti nekaezinaren gogoari esker, eta bestetik Miguel Salas Cortijo Club La Salle Elkarteburuaren lankidetza eskuzabalari esker, irunen xake elkarte bat loratu zen, eta berehala Euskadiko gainerako elkarteen begirunea jasotzen hasi zen. Oso oinarri gaztea zuen, 13-16 urte zituzten kideek (Pibe, Leontxo, JM Alonso, Manolo García, eta geroago Patxi Gallego, eta Jose Mari Lanz), eta Gipuzkoan txapelketa guztiak irabazten hasi zen, bai banakakoak eta bai taldekakoak.

ETA ORAIN ARGAZKIAK

1973 urtea zen, Beasaingo jaiak ziren (maiatz amaieran eta ekain hasieran dira, “Loinazeak”), eta Alfil elkarteak -CAFen laguntza handia jasotzen zuen-  nazioarteko txapelketa antolatzen zuen formatu honekin:

Lau talde (edizio honetan Beasaingo Alfil, Aviléseko Ensidesa, Baiona, eta Irungo La Salle) finalaurrekoan lehiatzen ziren, lau taularekin, ekainaren 2an .-larunbata- eta bi garaileak elkarren aurka jokatzekoak ziren igandean -ekainak 3-. Finalaurrekoa irabaziz gero han geratu behar zen lotan, eta Besaingo jaietan gozatu, antolatzaileek gonbidatuta, hurrengo egunean finala jokatzeko.

Garai hartan izen handiko txapelketa zen. Pasadizo gisa, kontatuko dut gure taldeari (Jose Mari Alonso, Juan Ignacio Alonso, Leontxo eta Manolo GarcíaEmilio Garcíaren semea, Mariano Oterorekin batera dituzuen argazkietan ageri da-) suertatu zitzaion Aviléseko Ensidesaren aurka jokatzea, hain zuzen ere aurreko urteko txapelduna eta Espainiako ipar aldeko talde onenetariko bat zen haren aurka. Asturiarrak ziur zeuden “mutil” talde hari irabazi egingo ziotela, eta Beasainera haien emazteekin eta lagunekin joan ziren asteburua pasatzeko eta txapelketa eskuratzeko asmoz. Baina “mutilak” errebelatu egin ziren eta etxera bidali zituzten, eta ondorioz finala Baionako taldearen aurka jokatu zuten. Beste talde hartatik bi jokalari ditut gogoan (Bocos eta Lafourcadde). Finala ere irabazi genuen, eta hura balentriatzat hartu zen Irunen, alde batetik Miguel Salasek emandako publizitateagatik eta beste batetik oso talde gaztea zelako, kadete adineko gazteek osatua. Horrek eragin zuen Udala interesatu eta alkateak harrera egitea, eta garai hartako prentsak goraipamenak egitea. Ez dut gogoratzen zergatik ez zen Leontxo harreran egon, baina gogoan dut txapelketa jokatu zuela.

Eta amaitzeko, hona hemen garai hartako prentsaren bi zati: bertan azaltzen da udalak taldeari egin zion harrera (1973ko ekainaren 10a)

eta argazkiaren argitalpena (1973ko ekainaren 30a),

laudorioz betetako argazki oin batekin.

Ikusiko duzuenez, ekainaren 10eko kronikan Alonso II eta Alonso III izenekin aipatzen gaituzte; arrazoia zera da, Irungo La Sallen bazegoela beste jokalari bat (Banco de Madrid banketxean egiten zuen lan) José María Alonso izena zuena, eta xake munduan erabaki zutela Alonso I, II eta III izenak ematea. Bestetik, kronika hartan bertan Leontxo aipatzen zen (ez dago argazkian), eta Ormazabal bat ere bai, baina azken hori ez zen bera, Julián Gómez zen, guk “Pototo” deitzen genion hura, eskolako maisua (Benidormera joan zen bizitzera duela 30 urte baino gehiago).

Gure ekerrik beroenak sorpresa iturri amaitezina den Matias Guillóri, eta Piberi, kronika txukun hau egiteko hartutako denbora eta lanagatik. Mila esker bioi!