Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena. Eta gogoratu, 2020-2021 XAKE IKASTurte BERRIa hasi dugula eta bertan parte hartu ahal izateko IZen ematea irekita dugula.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Asturiatik GM Alfonso Romero Holmes cataluniarrak, palmares inbidiagarria duen jokalariak, bai bakarka bai taldeka, xake-liburuen idazle oparoa eta xake-liburu klasikoen (zaharrak eta modernoak) gaztelaniazko edizioan espezializatua den Chessy argitaletxearen alma materrak, zorionak eman dizkigu 40. urteurrenagatik eta 2020 honetan berraztertu eta zabaldu duen “90 Ejercicio de estrategia” bere liburu sinatua bidali digu oparitan.

Mila esker Maisu!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal eta Ernesto Fernández-ek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena

Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki du.

Unea iristen denean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko dira.

GXF-k zuzendaritza-organo berria duela gogoratzen dizuegu

Lagun agurgarriak, 2020ko urriaren 9an hauteskunde prozesua bukatu ostean, César Montolío Benedicto da Gipuzkoako Xake Federazioko presidente.

César Montolío Benedicto Gipuzkoako Xake Federazioko presidente berria

202ko urriaren 26tik aurrera Gipuzkoako Xake Federazioak zuzendaritza-organo berria du :

  • Presidentea:     César Montolío Benedicto
  • Presidente ordea: Dª María Luisa Sarriá Ferradas
  • Idazkaria: Dª María del Rosario Pérez Junquera
  • Diruzaina: Luis Hernández Mateute
  • Batzordekidea: Fernando Markina Amutxastegi
  • Batzordekidea: Eliseo Argandoña Izpura
  • Batzordekidea: Juan Ezpeleta Pradera
  • Batzordekidea: Elisabeth Aguirre Kaufmann
  • Batzordekidea: Miriam Muñoz Pérez

Zorte on!

2020 FISU World University Championship Mind Sports Online unibertsitateen arteko munduko txapelketa

Patxi Moreno gure taldekideak gaur hasiko du parte hartzen 2020 FISU World University Championship Mind Sports Online Unibertsitateen arteko Munduko Xake Txapelketan, UPV/EHUko taldearekin, Esti Apellaniz, Rodrigo de las Heras, Aritz Morante eta Imanol Toledorekin batera. Zorte on!

UPV-EHU Taldea

  26. Spain 3 (RtgAvg:2141 / TB1: 1 / TB2: 0) Captain: De Las Heras Figuerola, Rodrigo
Bo. Name Rtg FED FideID
1 Moreno Estebanez Patxi 2226 ESP 24538663
2 Toledo Sanz Imanol 2177 ESP 24557927
3 Morante Rafael Aritz 2161 ESP 32081405
4 De Las Heras Figueroa Rodrigo 1999 ESP 24508314
5 Apellaniz Perez Estibaliz 1363 ESP 24562254

UPV/EHUko taldea inskribatutako 78 taldeetatik 26. postuan dago. Egia esan, taldeen ordezkarien indarra izugarria da, oso maila altua dago:

Rankingeko lehen 5 taldeak:

  1. Armenia (RtgAvg:2599 / TB1: 1 / TB2: 0) Captain: Petrosyan, Manuel
Bo. Name Rtg FED FideID
1 GM Petrosyan Manuel 2628 ARM 13300857
2 GM Martirosyan Haik M. 2622 ARM 13306553
3 GM Sargsyan Shant 2596 ARM 13306766
4 GM Harutyunian Tigran K. 2549 ARM 13303635
5 WGM Sargsyan Anna M. 2402 ARM 13308130
6 WIM Ghukasyan Siranush 2222 ARM 13300946
  2. China 1 (RtgAvg:2534 / TB1: 2 / TB2: 0) Captain: Lei, Tingjie
Bo. Name Rtg FED FideID
1 GM Lu Shanglei 2615 CHN 8603332
2 GM Liu Yan 2524 CHN 8608962
3 GM Lei Tingjie 2505 CHN 8605114
4 IM Chen Qi B 2493 CHN 8614733
5 Xu Minghui 2407 CHN 8606790
6 WIM Gu Tianlu 2267 CHN 8603995
  3. Serbia (RtgAvg:2450 / TB1: 2 / TB2: 0) Captain: Velikic, Adela
Bo. Name Rtg FED FideID
1 IM Nenezic Marko 2528 SRB 912123
2 GM Zajic Milan 2467 SRB 912336
3 IM Radovanovic Mihajlo 2457 SRB 940313
4 IM Djordjevic Vuk 2347 SRB 902098
5 WIM Velikic Adela 2259 SRB 913553
6 WIM Blagojevic Tijana 2194 SRB 16500270
  4. Ukraine 1 (RtgAvg:2446 / TB1: 1 / TB2: 0) Captain: Peng, Li Min
Bo. Name Rtg FED FideID
1 IM Roshka Yevgeniy 2476 UKR 14129558
2 IM Bakhmatsky Vladislav 2438 UKR 14124890
3 IM Osmak Iulija 2438 UKR 14101602
4 IM Peng Li Min 2431 UKR 14112620
5 WIM Martynkova Olena 2222 UKR 14134039
  5. Cuba 1 (RtgAvg:2433 / TB1: 2 / TB2: 0) Captain: Lopez Gonzalez, Abel Fabian
Bo. Name Rtg FED FideID
1 GM Albornoz Cabrera Carlos Daniel 2573 CUB 3518736
2 IM Campos Jimenez Augusto Cesar 2353 CUB 3517160
3 FM Elias Reyes Jorge Roberto 2428 CUB 3517470
4 IM Lopez Gonzalez Abel Fabian 2379 CUB 3512673
5 WFM Palmero Martinez Rachel 2099 CUB 3516466
6 WFM Alfonso Ruisanchez Laritza 2108 CUB 3521044

Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020-ko hirugarren jardunaldia  Donostian

Asteburu honetan, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu da. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata  arratsaldez jokatuko dira, urriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, gure hurrengo jokalariek parte hartuko dutelarik:

Bigarren mailan:

Hirugarren mailan:

Kadetean:

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

One thought on “Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena. Eta gogoratu, 2020-2021 XAKE IKASTurte BERRIa hasi dugula eta bertan parte hartu ahal izateko IZen ematea irekita dugula.”

Utzi iruzkina