2020ko FISU World University Championship Mind Sports Online munduko txapelketa Unibertsitarioa Txinaren garaipenarekin amaitu da gaur. Gogoratu Gipuzkoako banakako txapelketak atzeratu egin direla. Eta 2020-2021 xake-ikastaroa hasi dugula, baina oraindik zabalik dugula izena emateko epea.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Asturiatik GM Alfonso Romero Holmes cataluniarrak, palmares inbidiagarria duen jokalariak, bai bakarka bai taldeka, xake-liburuen idazle oparoa eta xake-liburu klasikoen (zaharrak eta modernoak) gaztelaniazko edizioan espezializatua den Chessy argitaletxearen alma materrak, zorionak eman dizkigu 40. urteurrenagatik eta 2020 honetan berraztertu eta zabaldu duen “90 Ejercicio de estrategia” bere liburu sinatua bidali digu oparitan.

Mila esker Maisu!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal eta Ernesto Fernández-ek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

2020 FISU World University Championship Mind Sports Online unibertsitateen arteko munduko txapelketa amaitu da gaur Txinaren garaipenarekin

Patxi Moreno gure taldekideak Esti Apellaniz, Rodrigo de las Heras, Aritz Morante eta Imanol Toledorekin batera parte hartu du 2020 FISU World University Championship Mind Sports Online Unibertsitateen arteko Munduko Xake Txapelketan, UPV/EHUko taldearekin. Orain, berriz ere ikasketetan jarri behar da arreta. Zorte on!

UPV-EHU Taldea

UPV/EHUko taldeak 26. postuan hasi zuen txapelketa eta azkenean 46. postuan amitu du. Hauek izan dira gure lagunen emaitzak taulaka (info ChessResult hemen)

Bo. Name Rtg 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Pts. Games
1 Moreno Estebanez Patxi 2226 0 ½ 1 1 1 4 5
2 Toledo Sanz Imanol 2177 0 1 0 0 1 6
3 Morante Rafael Aritz 2161 1 1 ½ 1 1 ½ 1 0 1 7 9
4 De Las Heras Figueroa Rodrigo 1999 1 1 0 1 0 0 1 4 7
5 Apellaniz Perez Estibaliz 1363 0 0 1 0 0 0 + 0 0 2 9

Azken sailkapena (ChessResults hemen):

Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei.

Espero dugu 2020an Bydgoszcz World University Mind Sports Championship lehiaketan parte hartu duten gure lagunak egingo diren unibertsitateko hurrengo jokoetan Anberesen, Belgikan 2022an eta Kampalan, Ugandan 2024an ikusiko ditugula.

Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena

Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki du.

Unea iristen denean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko dira.

GXF-k zuzendaritza-organo berria duela gogoratzen dizuegu

Lagun agurgarriak, 2020ko urriaren 9an hauteskunde prozesua bukatu ostean, César Montolío Benedicto da Gipuzkoako Xake Federazioko presidente.

César Montolío Benedicto Gipuzkoako Xake Federazioko presidente berria

202ko urriaren 26tik aurrera Gipuzkoako Xake Federazioak zuzendaritza-organo berria du :

  • Presidentea:     César Montolío Benedicto
  • Presidente ordea: Dª María Luisa Sarriá Ferradas
  • Idazkaria: Dª María del Rosario Pérez Junquera
  • Diruzaina: Luis Hernández Mateute
  • Batzordekidea: Fernando Markina Amutxastegi
  • Batzordekidea: Eliseo Argandoña Izpura
  • Batzordekidea: Juan Ezpeleta Pradera
  • Batzordekidea: Elisabeth Aguirre Kaufmann
  • Batzordekidea: Miriam Muñoz Pérez

Zorte on!

Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020-ko hirugarren jardunaldia  Donostian

Asteburu honetan, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu da. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata  arratsaldez jokatuko dira, urriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, gure hurrengo jokalariek parte hartuko dutelarik:

Bigarren mailan:

Hirugarren mailan:

Kadetean:

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean ari da klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazteko. Bitartean Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

4 erantzun “2020ko FISU World University Championship Mind Sports Online munduko txapelketa Unibertsitarioa Txinaren garaipenarekin amaitu da gaur. Gogoratu Gipuzkoako banakako txapelketak atzeratu egin direla. Eta 2020-2021 xake-ikastaroa hasi dugula, baina oraindik zabalik dugula izena emateko epea.” sarreran

Utzi iruzkina