Artxiboa laburpen hitzeka: olasagasti

Gaur, hilak 11, Zientzian Emakumeen eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zorionak klubeko emakume guztiei, gazteei eta helduei. Eta atzo Patxi Moreno Estébanez gure taldekideak Leioako kanpusean burututako EHU-UPV-ko xake txapelketa irabazi Zuen Zorionak!!!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gaur, otsailak 11, Zientzian Emakumeen eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospatzen da👩‍⚕️Zorionak!

273672333_1638182673181004_1514272630981017351_n
Zorionak klubeko emakume guztiei, gazteei eta helduei. Bereziki astelehenetako neska “nagusien” taldekoei eta parte hartzen duten mutilei. Astelehenekoa ez da ohiko xakean hasteko ikastaroa; izan ere, xakea erabiliz (oinarrizko ezagutzetatik abiatuta, konplexuagoetara), bizitza osasungarria izateko gaitasun kognitiboen (arreta, memoria, trebetasun bisioespazialak, funtzio betearazleak…) entrenamendua sustatu nahi baita💡

Neskak, zoragarriak zarete, eta Marlaxkero Espiritu onenaren adibidea, kluba osatzen dugun guztion partez. Zorionak eta eskerrik asko!

💪💜👍

 

 

2020_Marlaxkito_bn

 
 

Patxi Moreno Estébanez EHU-UPV-ko xake txapelketako irabazlea

273605880_1637922853206986_8615315726095607156_n

 

Patxi Moreno Estébanez gure taldekideak atzo Leioako kanpusean burututako EHU-UPV-ko xake txapelketa irabazi berri du, jokatutako 5 partidetan 5 garaipena lortu ondoren eta Euskadiko Unibertsitate Txapelketa jokatuko du martxoaren 1ean, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko ordezkarien aurka.
Zorionak! 💪💚👍

Alex Rodríguez-en bideo laburpena. Eskerrik asko!

Gure YouTube kanalean “Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumeak” ekimenaren barnean burututako Rafa Núñezen Los reinos del ajedrez komikiaren aurkezpenaren laburpen-bideoa ikus daiteke.

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Youtubeko gure kanalean ikasugai duzue jarri dugu  “Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumeak” jardunaldietan, Rafael Núñezen “Los Reinos del Ajedrez” komikiaren proiektu oso interesgarriaren aurkezpenaren gure laburpen-bideoa.

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak, Hondarribiko Udal Liburutegiarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera, xakearen eta emakumearen inguruko jarduerak antolatu zituen azaroan Hondarribiko liburutegian. Ekimen horren barruan, 2021eko azaroaren 12an, Hondarribko liburutegian Pontevedrako Xadrez Marín klubeko jokalari Rafael Núñez Gonzálezek “Los reinos del ajedrez” komikiaren aurkezpen atsegina egin zigun.

💪💜👍

Eskerrik asko Rafa Núñez, Bideosare (Markos Sodupe) eta Hondarribiko Udala!

Gure YouTube kanalean “Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumeak” ekimenaren barnean burututako Leontxo García Olasagastiren “Ajedrez y Mujer” hitzaldiaren laburpen-bideoa ikus daiteke

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Leontxo García Olasagasti gure lagun onak «Azaroa Liburutegian: Xakea eta Emakumeak» jardunaldien barruan eman zigun “Ajedrez y Mujer” hitzaldi bikainaren laburpen-bideoa jarri dugu Youtubeko gure kanalean,



Hondarribia Marlaxka Xake Klubak, Hondarribiko Udal Liburutegiarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera, xakearen eta emakumearen inguruko jarduerak antolatu zituen azaroan Hondarribiko liburutegian. Ekimen horren barruan, 2021eko azaroaren 8an, Kultur Etxean, Leontxo García Olasastik, gure taldeko jokalariohiak eta munduko xake-kazetari ospetsuenetakoa denak, “Ajedrez y Mujer” hitzaldi ederra eman zuen.

💪💜👍

Eskerrik asko Leontxo García, Bideosare (Markos Sodupe) eta Hondarribiko Udala!

Leontxo García Olasagastik liburu berria argitaratu du

(leer en castellano)

Ekainaren 5ean Leonen gure lagun Lontxo García Olasagastik (taldeko jokalaria ohia) “Ajedrez y ciencia, pasiones mezcladas” bere liburu berria aukeztu zuen.

Fitxa teknikoa
Egilea: Leontxo Garcia Olasagasti
Argitaletxea: Crítica
Argitalpen data: 2013/05/28
Orriak: 268
Hizkuntza: Gaztelania
ISBN: 978-84-9892-552-4
Codea: 10016263
Formatoa: 15,5 x 23 cm.
Aurkespena: Azal-hegaldun Rustika
Bilduma: Drakontos
Prezioa: 21,90 €
_______
Sinopsia

Xakean aritzen diren gaztetxoek adimena gehiago garatzen dute eta emaitza akademiko hobeagoak lortzen dituzte. Bereziki, matematiketan eta irakurketa ulermenean. Xakean aritzeak garunaren zahartzea atzeratzen du eta Alzheimerraren agertzea saihesteko erabilgarri izan liteke. Historikoki emakumezkoek gizonezkoek baino maila gutxiago agertu dute, zergatik? Informatikariek munduko txapeldunaren mailako programa bat sortzeko 50 urte behar izan ituzte eta, hala ere, programek hauek perfektu jokatzetik (Damak, Backgammon eta beste askorekin lortu da jada) urrun daude, xakean egon daitezkeen partida posibleak, unibertso ezagunean dauden atomoen kopurua baino handiagoa baita. Nola jokatzen dute xakelariak? Beste pertsonek baino gehiago erabiltzen dituzten garuneko zein atal dira? Mundoko aldibereko xake partida itsuen kopurua 52 da, 24 ordutik gorako saioan, ahalegin ikaragarria egin behar da lan hori bukatzeko. Zein dopin mota handitzen du xake jokalarien gaitasuna?

Egundaino, ez dira gai interesgarri hauek liburu batean jaso. Ajedrez y Ciencia, pasiones mezcladas liburuan Leontxo García-k  40 urtetan jokalari, kazetari eta hizlari moduan zintzia eta xakearen arteko loturari buruz bildu duen ezagutza islatzen du.

_______

Leontxo García Olasagasti (Irun, Gipuzkoa, 1956ko otsailak 12)

80ko hamarkadako amieran eta 90ko hamarkadako hasierako gure Euskadiko ligako talde ospetsuko jokalaria, xakean aritu zen kazetaritzleontxoara dedikatzea erabaki zuen arte eta bertan mundu mailako xake kazetari ospetsuenetakoa bilakatu da.

Jokalari moduan 1981ean Nazioarteko Federakuntzak (FIDE) Nazioarteko Maixu titulua eman zion. 1985ean Eusko Jaurlaritzako monitore titulua lortu zuen. garai hartan haurren monitore entrenatzailea izan zen. Xake klaseak eman ditu, irakasleentzt post-gradukoak ere. azken urteetan munduan zehar konferentzia anitz eman ditu: Espainian, Portugalen, Argentinan, Uruguayn eta Mexiko.

1983 eta 1985 bitartean kazetari lan ezberdinak burutu zituen: Deia egunkarian, La Gaceta del Norten eta Gaur-en, Efe eta France Presse agentzietan, SER, Moscú eta  BBC Irratietan. 1985etik aurrera El País eta Radio Nacional de Españako korrespontsala. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkariaren zuzendaria izan zen.Munduko hainbat hedabideekin kolaboratu du. 1990-1991 bitartean TVE eman zen  eta sari anitz jaso zuen En Jaque seriearen zuzendari, gidoilari eta aurkezlea dugu. 1996an Sevillan jokatu zen munduko txapelketaren TVE-k egindako hedapenaz arduratu zen. bere ibilbide oparoan telebista 100 programen ekoizpenan lan egin du eta 23 urtetan herrialde ezberdinetako irrati, egunkari, telebista eta aldizkari ezberdinetan 10.000 kronika sinatu ditu. Radomir Ántic, Jaque a la Liga liburua argitaratu zuen 1996an. 1998-99 urteetan La Pasión del Ajedrez bilduma mitikoa zuzendu zuen. 1999 FIDE nazioarteko Federazioa delakoaren urrezko liburuan inskribatu zuten xakearen hedapenarako egindako lanagatik. 75 herrialdetan egona da non azken 30 urteetako xake jokalari onenak ezagutzeko parada izan duen. irolkazetaritzan, sSidneyko Olimpiadetan egon zen eta lan hau hitzaldiekin uztartzen du. Egun eliteko xakea berritzeko lanean dabil eta xakeak gizarteratzean eta hezkuntzan dituen onurak aztertzen dituzten hainbat proiektuetan kolaboratzen du.