Artxiboa laburpen hitzeka: SUB 8

I. Hondarribiko Jaietako Sub-16 Xake Jaialdiaren argazki gehiago eta laburpen bideoa

(leer en castellano)

img_1490e2016ko irailaren 2an, arratsaldean, Hondarribiko Jai nagusietako egitarauaren barnean, Kasino Zaharreko lorategian burutu zen, gure klubak Hondarribiko udalaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Jaialdia  oso txukuna irten zitzaigun eta antolatzaile moduan oso kontent geratu ginen.

Gertatuakoaren argazkiak eta bideo txukun bat izateko klubeko bi lagun onei enkargua egin genien: Bideosareko Marcos Soduperi bideoa eta Floren Portu argazkilariari argazkiak. Post honetan ikusgai dituzue.

Mila esker!

 

 

I. Hondarribiko Jaietako Sub-16 Xake Jaialdia giro apartan ospatu da gaur

(leer en castellano)

16402592

Gaur arratsaldean, Kasino Zaharreko lorategian burutu da, gure klubak Hondarribiko udalaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Carlos Pascualen zuzendaritzapean, Mikel Tafall, Ander Tafall, Óscar Holgado, Asier Cuesta, Ramon Nogues, Silvestre Moreiro eta Goio Uriarte taldekideen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak ziren 40 gaztetxo izan ditugu. Txapelketa 5 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Parte hartzaileak (Hondarribia eta Irungo haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako herri ezberdinetatik eta Madrildik etorritakoak) oso gustura ibili dira eta, partiden ondoren, parte hartu duten guztiek, Juan Luis “Kalixa” Silanesek (Kirola, Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia), Goio Uriartek (Klubeko presidentea), Carlos Pascualek (txapelketako zuzendaria eta arbitroa) eta Óscar Díezek (Landetxako monitorea) banatutako sariak jaso eta gero, meriendari goxoa izan dute, xake arratsalde ederrari amaiera emanez.

Jarraian Asier Cuestak egindako argazkiak:

Jaialdian gertatutakoaren berri, parekatzeak, txandak emaitzak, e.a.: Sub. 08 + Sub. 10 + Sub. 16

IMG-20160902-WA0048
Parte hartzaile, guraso eta antolatzaileen famili argazkia

Ostiralean honetan I. Hondarribiko Jaietako Sub-16 Xake Jaialdia ospatuko da. Izen ematea asteazkenean itxiko dugu

(leer en castellano)

Klubak irailaren 2an gure herriko Jai Nagusietan burutuko duen  I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIAren Izen ematea asteazkenera arte irikita izango da. Txapelketa berri hau, Federatutako joklariei zuzendutako “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango da eta 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako zuzendua da. Bertan, parte hartzaileek 10 minuto finish partida azkarretara jokatuko dute eta xake jaialdiak Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko ditu:

Dagoeneko jaialdian parte hartzeko lehenengo 32 izen emandakoak ditugu:

Sub. 08 + Sub. 10 + Sub. 16

Abuztuaren 31n, azteaskenean izen ematea itxiko dugu, anima zaitez!

xake

OINARRIAK

Tokia: Kasino Zaharreko lorategia – Damarri kalea 1, Hondarribia*
Data: 2016ko irailaren 2an, ostirala
Hasiera Ordua: 16:30ean
Mailak: sub-16, sub-10, sub-8 (guztira gehienez 100 jokalari aurreikusi ditugu)
Joko Erritmoa: 10 minuto finish partidetako 5 txandetako Suitzarra
Izen-ematea: Doan. Abuztuaren 31a arte. Posta elektronikoz: torneosxake@gmail.com edo, telefonoz 635 702 745 (Carlos),  ondorengoa jarriz:

  • Izena,
  • Abizenak,
  • Herria eta
  • Jaiotze data.

cartel ajedrez-9

Maila bakoitzeko lehengoak saria jasoko du eta parte hartzaile guztientzako merendaria egongo da.

16402592

*Udalak lekua baieztatzen digun zain gaude. Jaietako egitarauaren baitan, toki aldaketa gerta daiteke.

I. Hondarribiko Jai Nagusietako Sub-16 Xake Jaialdia

(leer en castellano)

Klubak aurten gure herriko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako, 10 minuto finish partida azkarretako xake jaialdia antolatzea proposatu dio Udalari, Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko duena:

I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA

Gaur izen ematea irekitzen dugu, anima zaitez!

xake

Tokia: Kasino Zaharreko lorategia – Damarri kalea 1, Hondarribia*
Data: 2016ko irailaren 2an, ostirala
Hasiera Ordua: 16:30ean
Mailak: sub-16, sub-10, sub-8 (guztira gehienez 100 jokalari aurreikusi ditugu)
Joko Erritmoa: 10 minuto finish partidetako 5 txandetako Suitzarra
Izen-ematea: Doan. Abuztuaren 31a arte. Posta elektronikoz: torneosxake@gmail.com edo, telefonoz 635 702 745 (Carlos),  ondorengoa jarriz:

  • Izena,
  • Abizenak,
  • Herria eta
  • Jaiotze data.

cartel ajedrez-9

Maila bakoitzeko lehengoak saria jasoko du eta parte hartzaile guztientzako merendaria egongo da.

16402592

*Udalak lekua baieztatzen digun zain gaude. Jaietako egitarauaren baitan, toki aldaketa gerta daiteke.

Burlata: Mikel Gurea XV. txapelketan gure jokalarien emaitza onak, Ander Tafallek 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, igande goizean,Hilarión Eslava kiroldegian, Mikel Gurearen XV eskolarteko xake txapelketa jokatu da Burlatan, Ibai Dorronsoro, Patxi Moreno, Ander Uranga eta Ander Tafall gure jokalarien parte hartzearekin. Gros XT-ko Ivan Iturralde eta Josu Manterola Gipuzkoako espedizioa osatu dute.

Argazkiak: Mikel Tafall, Juan Cruz Iturralde eta Goio Uriarte

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarra den horretako hamaseitako bat den honetan 214 jokalarik parte hartu dute dauden maila ezberdinetan: Sub 8: 2006an edo ondoren jaiotakoena, Sub 10: 2004 eta 2005ean jaitakoena, Sub 12: 2002 eta 2003an jaiotakoena. Sub 14: 2000 eta 2001ean jaiotakoak eta Sub 16: 1998 eta 1999an jaiotakoak.

Gure ordezkariek Sub-16, Sub-14 eta Sub12 jokalariak lehiatu diren txapelketa elkartuan parte hartu dute eta bertan podiuma ondorengo aizan da: 1.- Odei Lerendegui (Mikel Gurea) 6 puntu. 2.- Alberto Gutiérrez (Peralta) 5 puntu eta 3.- Oier Lacruz (Mikel Deuna) 5 puntu.

Gure jokalarietatik hoberena Ander Tafall izan da, bigarren eta hirugarren postua lortu dutenekin berdinduta geratu baita bost punturekin, merituzko 4. postua lortuz, bere mailako Sub-12an hirugarren postua lortu duelarik.

Gure espedizioaren beste ordezkariei dagokionez, Ibai Dorronsorok bosgarren postua lortu du 4,5 puntu egin dituelako eta Sub-16an, bigarren postua lortu du.  Patxi Morenok, 4,5 puntu egin ditu eta 7. postua lortu du. Ander Urangak, bere egunik onena izan ez badu ere, 3 punturekin amaitu du txapelketa 31. postuan.

Bestalde Gipuzkoarrei dagokionez, Gros XT-ko gure lagunek ere txukun aritu dira eta Ivan Iturraldek lau puntu lortu ondoren 8. postua lortu badu, Josu Manterolak, 3,5 punturekin amaitu du txapelketa 19. postuan.

Sari banaketa amaitu ondoren, Gipuzkoako bi taldeetako ordezkariak elkarrekin jatera joan gara, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

Antolatzailea izan den Mikel Gurea Xake Klubari antolatutako txapelketa bikainagatik zoriondu nahi genuke eta bertan parte hartu duten jokalari guztiei egindako lan txukunagatik ere zorionak mena nahi dizkiegu.

Zorionak!

Emaitzak (Chess-Results) webgunean: hemen

Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.

Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.

Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Vioño de Piélagos-ko XVII. Eskolarteko Xake Txaleketa Jaialdi ikusgarria, gure teldekideen emaitza onekin

(leer es castellano)

Atzo larunbata Kantabriako Vioño de Piélagos herrian XVII. Eskolarteko Xake txapelketa ikusgarria burutu zen, iparraldeko eta penintsula erdiko Erkidego Autonomikoetatik etorritako 736 haurren parte hartzearekin.

Txapelketa 8 txanda zituen eta jokalari bakoitzak partidako 15 minutu. Adinen baitan banatu zituzten jokalariak: Sub 8, Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 16 eta Sub 20.

Gure taldeko bi partaide izan ziren bertan eta Ander Tafall-ek eta Ibai Dorronsoro-k lan txukuna egin zuten azpimarratu behar dugu. Anderrek SUB-12 mailan, 162 jokalarien artean 7. postua lortu zuen, 6,5 puntu egin eta gero, irabazlea gertatu zenaren puntu erdira geratu zelarik. Ibaik ere lan txukuna burutu zuen eta SUB-16an, 83 jokalarien taldean, 22. postua lortu zuen, 5 puntu egin eta gero.

Jarraian Mikel Tafall-ek egindako argazkiak:

 

Maila bakoitzean egon ziren podiumak ondorengoak dira:

SUB-8 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 36 FUERTES CIRAUQUI PABLO ESP 0 PERALTA – NAVARRA 7.5 37.5 31.0 35.75
2 106 RUBIO RAUL ESP 0 CLUB AJEDREZ ZUMBAN – TERUEL 7.0 38.0 32.0 35.50
3 48 GUTIERREZ GUILLEN ALFONSO ESP 0 CAP DE VALLADOLID – VALLADOLID 7.0 33.5 27.0 28.50

SUB-10 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 57 FELIPO MARTINEZ MARCOS ESP 0 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 8.0 40.5 34.0 44.00
2 37 CASTRO QUIJANO EDUARDO ESP 0 ALFIL – ASTURIAS 7.0 40.5 34.5 38.50
3 145 TABUENCA MENDATAURIGOITIA PEDRO ESP 0 TORRES BLANCAS SARDINERO 7.0 40.0 33.5 38.00

SUB-12 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 CARBAJAL MENDEZ ABEL ESP 1433 ALFIL – ASTURIAS 7.0 41.0 34.0 37.50
2 6 BERNARDO SANZ ALBERTO ESP 1469 UNED SEGOVIA – SEGOVIA 7.0 40.5 33.5 40.00
3 4 MALON INSAUSTI ANDRES ESP 1509 MIKEL DEUNA – NAVARRA 7.0 40.5 33.5 37.50

SUB-14 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 RODRIGUEZ SANZ ISMAEL ESP 1585 CLUB JUVENTUD BURGOS – BURGOS 7.0 38.0 31.0 35.00
2 1 FERNANDEZ NIETO JAVIER ESP 1690 ENSIDESA – ASTURIAS 7.0 37.5 30.5 34.50
3 2 RADOSTINOV YORDAN ESP 1665 MARCOS FRECHIN – ZARAGOZA 7.0 37.0 31.0 33.50

SUB-16 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 RUPEREZ BENITO ANTONIO ESP 2042 SORIA – SORIA 7.5 37.0 30.5 40.75
2 7 SANTAMARIA FERNANDEZ GUILLERMO ESP 1718 KOSTKA 7.0 35.5 29.5 31.00
3 9 ALIANE DIEZ AARON ESP 1684 CLUB AJEDREZ ALFARO – LA RIOJA 7.0 33.0 27.5 30.50

SUB-20 mailako sailkapena

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Kluba/Hiria Ptu.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 TEJEDOR FUENTE ENRIQUE ESP 2315 EDM PIELAGOS 7.5 38.5 32.5 39.25
2 2 GARCIA PEREZ JAVIER ESP 2092 SOLVAY 6.0 38.5 31.0 29.00
3 4 BUIZA PRIETO AIZBELTZ ESP 2010 ENDROKE – VIZCAYA 6.0 35.0 27.5 25.00

Jaialdian luxuko beste gonbidatu bat izan zuen, Leontxo García, Hondarribia-Marlaxka klubeko jokalari ohia den gure lagun zaharra. Bertaratutako gurasoentzat hitzaldi bat eman zuen eta gero, xakeak hezkuntzan dituen onurak aztertzeko mahai inguruan parte hartu zuen. Bertan Kantabriako Gobernukoak egon ziren,aurrera eramaten ari diren “Xakea Ikasgeletara” esperientzia pilotuaren emaitza onak azaltzen.

 

Azkenik antolatzaileak, ekintza bideratu duten instituzio eta pertsonak eskertu nahi ditugu eta parte hartu duten jokalari guztiak zoriondu benetako txapeldunak izan direlako. GUZTIOI ZORIONAK!

Informazio gehiago::