Ekintzez betetako beste aste bat, gure ohiko klaseetaz eta ondorengo txapelketez gain, Gaztegi Kutxako 3. jardunaldia jokatu da arratsaldean, eta arratsalde-gau partean zehar HEZKUNTZA XAKEARI BURUZKO URUGUAiKO NAZIOARTEKO KONGRESU BIRTUALA burutu da, gure Xake Eskolako arduradunak, Goio Uriartek, XAKEA hausnarketa filosofikotik mahaian parte hartu duela. eta gogoratu, nahiz eta Euskaraldia 2020 amaitu, Gure Kluba eta gure Xake Eskola Ariguneak direla urte osoan. “Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aurten gure klubak 40 urte bete ditu eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta aurtengo Euskaraldian parte hartuko dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan gara kluba eta gure Xake Eskola.
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

Israelgo GM Arthur Kogan da gure Espiritu Marlaxkeroarekin zerikusi handia duen OLALACHESSen sortzailea. Berak dioenez, kontzentrazio-arazo askori aurre egin behar izan zion haurra zenean eta xakeak oso trebezia garrantzitsuak garatzen lagundu zion, bai eta haren kontzentrazioa eta arreta hobetzeko moduak aurkitzen ere. Horrela, xakea hobetzen lagundu zioten, eta, azkenik, txapelketa asko irabazi zituen eta Maisu Handi titulua lortu zuen. Aldi berean, besteei laguntzeko grinaren ondorioz, xakea ere erakutsi zuen oso gaztetatik. Era guztietako kiroletako txapeldunei buruz asko ikasiz, kirolaren psikologiari eta pentsamendu positiboaren botere magikoa aurkitu eta xakeari egokitzeari esker, Maila guztietako, adin eta nortasun desberdineko xake-jokalariei laguntzeko metodoak garatu zituen, haien trebetasunak hobetuz eta beren talentuak taulan ahalik eta hobekien erabiltzen irakatsiz. Ikasleei titulu eta txapelketa garrantzitsu asko irabazten lagundu die, nahiz eta askok aldez aurretik ezinezkotzat jo…

Eta jokalari onenei xakeko bururik onenak gainditzen laguntzen badie, emaitza harrigarriak lortu ditu 70 urtetik gorako jokalariekin, eta maitasun berezia du 15 urtez baino gehiagoz jokalari itsuekin egindako lan bereziari. Oso harro gaude duela urte asko Maisu Kogan gure laguna delako eta gure 40. Urteurrenagatik zorionak bidali dizkigulako.

OLALA-ESKERRIK ASKO MAISU!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso, Michael Rahal, Ernesto Fernández, Oscar de la Riva eta Juan Antonio Montero-k ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

XAKE HEZITZAILEARI BURUZKO NAZIOARTEKO KONGRESU BIRTUALA

HEZKUNTZA-XAKEARI BURUZKO IDEIEN FESTA 11 HERRIALDETAN! Larunbatean, abenduak 12, Hezkuntza Xakeko Biltzar Birtuala egin da Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak antolatuta eta Uruguaiko Xake Federazioak babestuta.

Ekitaldiaren zuzendaria Esteban Jaureguizar da, Bizikidetzarako Xake Programaren koordinatzaile nagusia. Hitzaldi guztietako bideoak laster piztuko dituzte. Ordura arte, ekitaldia nola antolatu zen gogorarazten dizuegu:

BLOKEAK ETA ORDUTEGIAK
Hemen duzue programa, blokeekin eta ordutegiekin:

1. blokea. 13:30 (Uruguai) – 17:30 (Espainia) 10:30 (Mexiko)

2. blokea. 14.40 (Uruguai) – 18.40 (Espainia) 11:40 (Mexiko)

3. blokea. 15.50 (Uruguai) – 19.50 (Espainia) 12:50 (Mexiko)

4. blokea. – 17:00etan (Uruguai) – 21:00etan (Espainia) 14:00etan (Mexiko)

5. blokea. 18.10 (Uruguai) – 22.10 (Espainia) 15.10 (Mexiko)

6. blokea. 19.20 (Uruguai) – 23.20 (Espainia) 16.20 (Mexiko)

Gure Xake Eskolako arduradunak esan digu esperientzia polita izan dela 1.2 mahaian egotea (Xakea Filosofiaren ikuspuntutik). José Antonio González Sorianorekin, beheko irudian moderatzaile gisa. Solaskide: Diego Rasskin, Fran Fernández eta gure taldekidea, Goio Uriarte. Halaber, esan digu Nicola Lococok gai pertsonalagatik azkenean ezin izan duela parte hartu eta, besarkada bat bidaltzen diola. Antolakunde osoari eta, nola ez, bertaratutako guztiei. ESKERRIK ASKO!

https://www.ajedrezparalaconvivencia.edu.uy/congreso-virtual-2020/

Ministerio de Educación y Cultura del UruguayAjedrez para la Convivencia

📧 ajedrez@mec.gub.uy
✉ 6to piso MEC. Reconquista 535 – CP 11100 – Montevideo, Uruguay
☎ 29150103 int. 1607


Ekintzez betetako astea

Gaur arratsaldean jokatu da GAZTEDI KUTXA ZONALEKO hirugarren jardunaldia. Gure Xake Eskolako lau taldek hartu dute parte, eta gure ikasle guztiek primeran pasatu dute eta oso lan txukuna egin ere bai.

Informazio guztia Anaitasuna Kakute Xake Taldeko lagunen web gunean aurkituko duzue.

Eta astean zehar

Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideei jarraitu diegu, eta errealitate berrira itzuli eta ahal izan genuenean, aurrez aurreko klaseetara itzuli ginen, neurri guztiak betez, denon poztasunerako. Baina, aste batzuetan eskola presentzialak eman ondoren, azkeneko datetan Covid19-aren zabaltzeak sortutako egoera berriaren aurrean onartutako neurrien aurrean, on line jarduerara itzuli gara: astelehenetan gure “neska nagusien” klaseak eman ditugu. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan. Hauek beti, ikasitakoa praktikan jartzeko asmotan Lichessen burututako txapelketa animatuekin amaitu ditugularik. Eta ostiralen IM Alejandro Francorekin teknifikazioko beste klase bat izan genuen.

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiuma:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 40 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen,bertan 14 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 41 Arena – Ikerren urtebetetzea Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 17 jokalarik parte hartu zuten (45 minutuko iraupeneko 3+5 minutu partidako erritmoko Arena):

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 42 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 8 lagunek parte hartu zutela (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Pasa den azaroan Jostaldin burututako aurrez aurreko azken klaseetako argazkiak:

Eskerrik asko Hondarribiko Udalari beti ematen digun laguntzagatik eta EuskoClean garbiketa enpresari, aurrez aurreko klaseak izan ditun bakoitzean material guztia (aulki, mahai, xake taula, piezak eta beste) modu oso txukunean desinfektatu duelako.

Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena

Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki du.

Unea iristen denean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko dira.

Jarraian urraren 24 eta 25ean jokatu zen azkeneko txandaren informazioa:

Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020-ko hirugarren jardunaldia  Donostian

Urriaren 24 eta 25ean, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu zen. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata  arratsaldez jokatu behar zirenurriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta Kadetea igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, baina, arestian informatu dugunaren arabera, momentuz bertan behera gelditu dira. Txapelketa honetan gure hurrengo jokalariek parte hartzen dute:

Bigarren mailan:

Hirugarren mailan:

Kadetean:

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazi zuen duela aste batzuk. Ikasturte berrirako izen ematea irekita mantentzen dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

7 erantzun “Ekintzez betetako beste aste bat, gure ohiko klaseetaz eta ondorengo txapelketez gain, Gaztegi Kutxako 3. jardunaldia jokatu da arratsaldean, eta arratsalde-gau partean zehar HEZKUNTZA XAKEARI BURUZKO URUGUAiKO NAZIOARTEKO KONGRESU BIRTUALA burutu da, gure Xake Eskolako arduradunak, Goio Uriartek, XAKEA hausnarketa filosofikotik mahaian parte hartu duela. eta gogoratu, nahiz eta Euskaraldia 2020 amaitu, Gure Kluba eta gure Xake Eskola Ariguneak direla urte osoan. “Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”” sarreran

Utzi iruzkina