Juan Antonio Montero, munduko klub onenetako bateko lehendakaria, gizarte-xakean ere erreferentea, zorionak eman dizkigu klubari, gure 40. urteurrenagatik. Eskerrik asko Maisu! Eta gogoratu, abenduaren 4a arte, Euskaraldia 2020. Gure Kluba eta gure Xake Eskola Ariguneak dira. “Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Aurten gure klubak 40 urte bete ditu eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta aurtengo Euskaraldian parte hartuko dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izango gara kluba eta gure Xake Eskola.
 
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

 

Meridatik Juan Antonio Montero, Club Magic Extremadurako lehendakaria. “Xakearen bidezko entrenamendu Kognitiboa” (ECAM) metodoaren sortzailea. Xake sozial eta terapeutikoko programa ezberdinen zuzendaria eta koordinatzailea, horietako batzuk sari garrantzitsuekin. 2013. urtean sortu zenetik, “Ajedrez Social y Terapéutico” aldizkari digitalaren zuzendaria da, munduan genero horretan bakarra. Harro egoteko modukoa da, izan ere, xakearen alderdi sozial eta terapeutikoan mundu osoan ezaguna den lagun batek, eta, gainera, munduko klub onenetako bateko presidenteak, ez bakarrik kirol-lehia mailan, zorionak ematen baitizkigu klubari, gure 40. urteurrenagatik.

Eskerrik asko Maisu!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal, Ernesto Fernández eta Oscar de la Riva-k ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Udalak esan arte 2020-2021 ikasturteko klaseak onlinera pasa ditugu

Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideak jarraitu ditugu, eta ostegunean, aste batzuetan aurrez aurreko gure eskolaletan neurri guztiak bete ondoren, on line klaseetara itzuli gara eta txapelketa bat jokatu dugu Lichess-en elkarrekin solasaldian Skype bidez aritu garan bitartean.

Astearteko klasearen ondorengo Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan da, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena:

Astezkeneko klasearen ondorengo Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan da (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Osteguenko klasearen ondorengo Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan da (45 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Jostaldin burututako aurrez aurreko azkenn klaseetako argazkiak:

Eskerrik asko Hondarribiko Udalari beti ematen digun laguntzagatik eta EuskoClean garbiketa enpresari, aurrez aurreko klaseak izan ditun bakoitzean material guztia (aulki, mahai, xake taula, piezak eta beste) modu oso txukunean desinfektatu duelako.

Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena

Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki du.

Unea iristen denean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko dira.

Jarraian urraren 24 eta 25ean jokatu zen azkeneko txandaren informazioa:

Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020-ko hirugarren jardunaldia  Donostian

Urriaren 24 eta 25ean, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu zen. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata  arratsaldez jokatu behar zirenurriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta Kadetea igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, baina, arestian informatu dugunaren arabera, momentuz bertan behera gelditu dira. Txapelketa honetan gure hurrengo jokalariek parte hartzen dute:

Bigarren mailan:

Hirugarren mailan:

Kadetean:

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazi zuen duela aste batzuk. Ikasturte berrirako izen ematea irekita mantentzen dugu.

 
XAKE IKASTAROA 2020-2021
 
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

28 erantzun “Juan Antonio Montero, munduko klub onenetako bateko lehendakaria, gizarte-xakean ere erreferentea, zorionak eman dizkigu klubari, gure 40. urteurrenagatik. Eskerrik asko Maisu! Eta gogoratu, abenduaren 4a arte, Euskaraldia 2020. Gure Kluba eta gure Xake Eskola Ariguneak dira. “Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”” sarreran

Utzi iruzkina