Urte bizia izan dugu. Klubak sasoian 40 urte bete ditu eta gainera, pandemiari aurre egin dio. Lagun on baten zorionekin amaiera emango diogu 2020ari. Leontxo Garcia Olasagasti adiskide, komunikatzaile eta xakearen dibulgatzaile handiak zorionak bidali dizkigu. Mila esker Leontxo eta guztiontzat urte berri on!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Eguberri Jai Zoriontsuak eta 2021 Urte Berri On opa dizkizuegu

Leontxo García Olasagasti, Irundar kazetari eta komunikatzaile handia, Hondarribia Marlaxka gure klubeko kide izan zen 80ko hamarkadan, kazetari eta dibulgatzaile izateko bokazioa aurkitu zuen arte, eta blehiakketetan parte hartzeari utzi zionetik, harrezkero, etengabe xakea zabaldu du eta horretan mundu mailako erreferentzia da.

Liburuak idatzi ditu, irrati-saioetan eta idatzizko hainbat komunikabidetan parte hartzen du, eta urteak dira joko horren irakaskuntza sustatzen duela, bai haurrentzat bai helduentzat; izan ere, xakean aritzeak garunaren zahartzea hobetzen du, eta, gainera, baliagarria izan daiteke Alzheimerra eta beste dementzia senil batzuk prebenitzeko. Bideo polit honekin bat egin du Klub honen urteurrenarekin, gure 40. urteurrenean. Egiteke dugu ospakizuneko bazkaria, ahal denean egingo duguna.

Mila esker Lagun!!!

Eta guztioi Urte berri on!!!

Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro HoffmanMartintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez,   Jesús de la Villa, Marc Narciso, Michael Rahal, Ernesto Fernández, Oscar de la Riva, Juan Antonio Montero, Arthur Kogane, Jordi de la Riva eta Esteban Jauregizarrek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!

Kaixo guztioi.

Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

Orotara 651.269 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 94.450 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 556.819 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela bederatzi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure eskualdetik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

Gure 40. urteurreneko ospakizunekin jarraituz, gure klubeko ordezkaritza zabalak larunbatean chess24n parte hartuko dute David Antón Guijarroren aurka partida azkarrak jokatuz, Norma Blanco xakelariaren omenezko 100 orduen barruan. Opari Mundiala!! !

Gaur, gure klubaren 40. urteurrena ospakizuna dela eta,18:00etatik 21:00etara, gure Xake Eskolako Hodei Herrera, Jokin Etzaniz, Aritz Tornay, Jurgi Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall, Danel Laporte, Goretti Laporte, Danel Granado eta Ekhi Larra jokalariek eta Richad Polaczek, Patxi Moreno, Martín Krug, Ander Tafall, Goio Uriarte, Daniel Garmendia, Alvaro Minondo, Louis del Río eta Mikel Tafall, jokalari helduek osatutako klubaren ordezkaritza zabalak Chess24ko Norma Blanco xake jokalariaren omenezko 100 orduetan parte hartuko du eta gure taldeko kideek GM David Antón Guijarroren aurka 3’+0″-ko partida azkarrak jokatuko dituzte, bera eta El Divis elkarrekin partidei buruz hitz egiten zuten bitartean. Gelditu gabe jolasten eta gure partidei buruz hitz egiten ia hiru ordu eman ondoren, El Niñok taula utzi dio WIM Lili Fuentesi, eta honek partida batzuk gehiago jokatu ditu gure jokalarien aurka.

Oso gogor jokatu du El Niño Antónek, eta partida batean edo bestean estualdiak izan dituen arren, partida guztietan, bitan izan ezik, bikain gainditu ditu gure joklariak. Patxi Morenok lortu ditu Hondarribia Marlaxkaren bi garaipen horiek, eta, ondoren, umeretsu, esan du: “Nik ez dut xakean gehiago jokatuko, une egokia da nire karrera uzteko, Kasparov bezala”.  Mila esker, berriro ere, Chess24ri, hain garrantzitsua den ekitaldi solidario batean parte hartzen uzteagatik. Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu GM David (“El Niño”) Antóni, IM David (“El Divis”) Martínezi eta WIM Lili Fuentesi, hiru ordu zoragarri hauetan, gure taldekide guztietan (bai jolastu duten pertsonak, bai zuzenean segitu dutenak) sortutako bozkarioa. Ziur gaude gaurko arratsaldea nekez ahaztuko dutela.

Mila Esker!!!!


Ekintzez betetako astea

Gaur arratsaldean, 16:00etan hasita jokatu da GAZTEDI KUTXA ZONALEKO laugarren jardunaldia. Gure Xake Eskolako lau taldek hartu dute parte, eta gure ikasle guztiek primeran pasatu dute eta oso lan txukuna egin ere bai.

Lau jardunadi horien ondoren, gure lau taldeetatik bi sailkatu dira data erabakitze duen txapelketa honen finala Azkoitian jokatzeko.

Handiak mailan, Hondarribia Marlaxka A Gaztedi Kutxa

  • Hodei Herrera Hernandez,
  • Jokin Etxaniz Mendieta,
  • Aritz Tornay Belategi,
  • Jurgi Diaz Etxaide,
  • Tomax Kanpandegi Arretxe,
  • Imanol Kanpandegi Arretxe
  • Eihartze Lopez Zestau.

Txikiak mailan, Hondarribia Marlaxka B Gaztedi Kutxa

  • Iker Tafall Villanueva
  • Gorka Tafall Villanueva
  • Danel Laporte Alzola
  • Ametz Azkue Iza
  • Goretti Laporte Alzola
  • Danel Granado Zabala

Informazio guztia Anaitasuna Kakute Xake Taldeko lagunen web gunean aurkituko duzue.

Eta astean zehar

Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideei jarraitu diegu, eta errealitate berrira itzuli eta ahal izan genuenean, aurrez aurreko klaseetara itzuli ginen, neurri guztiak betez, denon poztasunerako. Baina, aste batzuetan eskola presentzialak eman ondoren, azkeneko datetan Covid19-aren zabaltzeak sortutako egoera berriaren aurrean onartutako neurrien aurrean, on line jarduerara itzuli gara: astelehenetan gure “neska nagusien” klaseak eman ditugu. Xake Eskolako eskolak astearte, asteazken eta ostegunetan. Hauek beti, ikasitakoa praktikan jartzeko asmotan Lichessen burututako txapelketa animatuekin amaitu ditugularik. Eta ostiralen IM Alejandro Francorekin teknifikazioko beste klase bat izan genuen, urteko azkena.

Jarraian, astearte, asteazken eta ostegunetako eskolen ondoren jokatutako txapelketen podiumak:

Astearteko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 43 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 18 jokalarik parte hartu zuten, 60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena txapelketan:

Astezkeneko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 44 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen. Txapelketan 15 jokalarik parte hartu zuten (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Osteguenko klasearen ondorengo Hondarribia Marlaxka 45 Arena Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan zen, bertan 8 lagunek parte hartu zutela (60 minutuko iraupeneko 5+0 minutu partidako erritmoko Arena):

Aurten gure klubak 40 urte bete ditu eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta aurtengo Euskaraldian parte hartuko dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan gara kluba eta gure Xake Eskola.
💚👄💚👂🏻💚

“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”

Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean dago klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarteko. Ikasturtea hasia bada ere izen ematea irekita mantentzen dugu.

XAKE IKASTAROA 2020-2021
Iraupena: 2020ko urritik 2021ko ekainaren 17ra.

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan

Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.

Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.

Horregatik,…

AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Lotura interesgarriak COVID-19 (Koronabirusa):

2 erantzun “Urte bizia izan dugu. Klubak sasoian 40 urte bete ditu eta gainera, pandemiari aurre egin dio. Lagun on baten zorionekin amaiera emango diogu 2020ari. Leontxo Garcia Olasagasti adiskide, komunikatzaile eta xakearen dibulgatzaile handiak zorionak bidali dizkigu. Mila esker Leontxo eta guztiontzat urte berri on!!!” sarreran

Utzi iruzkina