2018ko Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal
Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!
Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero,Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM EvgenyPostny israeldarrak hirugarren postua, 7 punturekin ere. Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
36. Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal
Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.
Txapelketako lotura interesgarriak
Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:
Atzo, igandea, uztailaren 30a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXV. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Uztailaren 22tik 30era, 153 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua IM Manuel Pena Gomezek lortu zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Daniel Forcen Esteban2. postua lortu zuen eta IM Alexander Kaspi Israeldarrakhirugarren postua. Jarraian lehen 16 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
IM Manuel Pena txapelketako irabazlea garaikurra jasotzen
Sub10 hoberena: Xuqian Ben Han (HKG)
Sub12 hoberana: Krisnha S. Rohith (IND)
Sub14 hoberena: Ajay Karthikeyan (IND)
Beterano hoberena: Juan Planas (ESP)
1849 arteko bigarrena: K. Krithigga (IND)
1849 arteko lehenengoa: Yaakov Sokolinsky (ISR)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Dario Elguezabal (ESP)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Adi Federovski (IND)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Pablo Palacios (ESP)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Das Soham (IND)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Paul Srijit (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)
Normak
Maisu norma lortu duten jokalariak gure taldekidea den Enrique Oiartzabalekin, txapelketako arbitro nagusiarekin
Sarien kontua amaitzeko, Txapelketa gogor honetan bost jokalarik maisu normak lortu dituzte: 2 GMrenak: Manuel Pena eta Evgeny Zanan eta 2 IMrenak: Julio Suarez eta Das Sohan.
Arbitroak
Arbitroak gure taldekidearekin
Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panoramatxapelketetan.
Gipuzkoarrak
Goio Uriarte
Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 8 partidetan 3 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 84. bazen, 113. postuan amaitu zuen. Orokorrrean oso emaitza kaxkarra izan bazen ere, egoera honetatik ikasi eta hurrengoetan hobetzeko parada badagoela agertu digu. Horretaz gain, oso ondo pasa duela esan digu, xakeaz gain, gauza asko egiteko parada izan zuelako eta baita aprobetxatu ere: Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako anaitasun afarian parte hartu, hoteleko igerilekuan igeri egin, Caldea-ko gune termoludikora joan, Cirque du Soleilen“Scalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi, Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako Erdi Aroko La Marginedako aztarnategi arkeologikoa, Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa du. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko. Gure taldekideaz gain, Gipuzkoar bi txapelketan parte hartu zuten: Juan Antonio Aizpurua eta Eneko Alberdi. Ondorengo taulan lortutako postuak:
Atzo, osteguna, abuztuaren 11n, Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIV. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Abuztuaren 3tik 11ra, 130 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Jorge Corik bakarka irabazi zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, Peruko GMJulio Grandak 2. postua lortu zuen, lortutako 7 puntuei esker desenpate hobeagoa izan zuelako. Maxime LagardeGM Frantziarrak hirugarren postua lortu zuen 7 puntu egin eta gero. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
Sub10 hoberena: Jaume Alcón Llosada (AND)
Sub12 hoberana: Maria Eizaguerri Floris (ESP)
Sub14 hoberena: Victor Àlvarez Albiol (ESP)
Beterano hoberena: Mark A. Berkovich (ISR)
1849 arteko bigarrena: Vojtech Trochta (CZE)
1849 arteko lehenengoa: Louis Perche (FRA)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Paul Chamber Ezra (BDI)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Chaouro Cai (CHN)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Thomas Caloone (FRA)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Miguel Bas Mas (ESP)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Iván Martínez López (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías gure klubeko presidentearekin 2016ko Andorrako Gran Prix Blitz txapelektan
Aurtengo edizio honetan gure klubak jokalaririk izan ez badu ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza zina dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix txapelketan.
Pasa den larunbatean Centre d’Escacs d’Andorra la Vellak antolatutak eta Comú d’Andorra la Vellaren eta Banc Sabadell d’Andorraren laguntzarekin Gran Prix d’Escacs de partides ràpides txapelketaren edizio berri bat burutu da, zein, Andorrako Nazioarteko Txapelketaren egutegi aldaketa dela medio, aurten, Andorra la Vellako Jai nagusietako egitarau barnean jokatu da. Zuzendari lanak Joan Obregón egin ditu. 34 Open Internacionalean daudelako, arbitroen talde bikaina dago bertan Enrique Oiarzabal, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías.
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte
Txapelketa azkenean panorama Hotelean burutu zen eta bertan 92 jokalarik izena eman zuten, txapelketako errekorra. 13 herrialde ezberdinetako 12 Maisu Handi, Nazioarteko maisu bat eta 10 FIDE maisu parte hartu zuten. Jokalari zerrenda ikaragarria benetan. Gure taldeko Goio Uriartek parte hartu du, Openenan parte hartzerik izan ez bazuen ere, asteburuan, Gran Prixa jokatzera animatu zelako. Txapelketa txukuna egin zuen, puntuen erdia lortuz eta txapelketa zerrendako 45. postua lortu zuen. Txapelketa GM Julio Grandak irabazi zuen, 7,5 puntu lortu eta bigarren sailkatutako desenpate hobeagoa lortu zuelako.
Pasa den igandean, uztailaren 26an, Sant Gothard hotela XXXIII. Andorrako Irekiabukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Jose Rivero eta Oscar de la Riva izan dira eta bertaratu diren guztiei egiten duten antzera, oso tratu ona eman dio gure taldeko ordezkaritzari.
Uztailaren 18tik 26ra, 166 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Julio Grandakbakarka irabazi du, 9 partidatan 8 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, xake munduan dagoen anaia bikote indartsuenetakoa geratu da: Ukraniako GM Vovk anaiak. Andrey Vovkek 7,5 punturekin bigarren postua lortu zuen eta Yuri Vovkek hirugarrenpostua lortu zuen, 7 puntu egin eta desenpate hobeagoa izan zuelako. jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 9 partidetan 5 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 86. bazen, 56. postuan amaitu zuen 2008ko performancea lortuz. Sailkapen nagusiko bigarren eta seigarren jokalarien aurka jokatu zuen eta partida onak izan bazituen ere, jokalari handi hauekin puntuatzea ez zuen lortu. Hala ere, egindako lanarekin kontent agertu da, ze, nahiz eta txapelketarako entrenamendu espezifikorik ez egin, lan txukuna egin baitu. Jarraian txanda bakoitzean burututako lanen berri ematen dizuegu:
Aurtengo edizioan Euskal jokalarien parte hartzea ez da oso zabal izan, baina gure lagun biren emaitzen berri eman nahi dizuegu: Sestao Xake Taldeko jokalaria den Sergio Trigok txapelketa oso ona burutu du etapasa den urtean egindako puntu berdinak lortu ditu, 6 puntu. Horrela, 31. postuan hasi eta 24. postuan amaitu du txapelketa. Bestetik, nafarroako Alfonso Cemborainek93. postutik abiatuta, 4,5 puntu egin ondoren (8 partidetan, lehenengoan bye eskatua baituzen) 80. postuan amaitzea lortu zuen. Eta Gipuzkoako beste ordezkariak, Juan Marco Elizondok,116. postuan hasi bazuen ere, 4 puntu egin eta gero, 6 postu irabazi zituen sailkapen nagusian.
Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías epaile laguntzaile izan direla.
Txapelketa Andorrako en Erts – Arinsal La Massanan kokatutakoSant Gothard Hoteleanjokatu zen, eta gure taldekideek instalazio egokiak zituela esan digute (logela erosoak, igerilekua, kirol pista, minigolf, sauna, jacuzzia, e.a.) pasa den urtearekin alderatuz, hobekuntza lanak egin dituztelarik, baina, gauza guzien gainetik bertako langileen jokaera atsegin eta prestua nabarmentzekoa iruditu zaie. Era berean jokatzeko gela ere bikaina zela aldarrikatu digute.
Elisabet Sein, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren (Txapalketak webgunetik hartutakoak) argazkiak:
Igande honetan Sant Gothard hotela XXXII. Andorrako Irekiabukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusia gure lagun ona den Oscar de la Riva izan da eta antolatzaileek bertaratu diren guztiei egiten duten antzera, oso tratu ona eman dio Goio Uriarte eta familia osatzen zuen gure taldeko ordezkaritzari. Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías epaile laguntzaile izan direla.
Uztailaren 19tik 27ra, 169 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Julio Grandak bakarka irabazi du, txapelketako azken partidan, aurreko edizioko irabazlea izan zen Ukrainako GM Andrey Vovk garaitu ondoren. Podiuma frantziako bi jokalarik osatu dute, biak 7a puntu egin dutelarik, IM Adrien Demuth eta GM Yannick Gozzoli.
Gure ordezkariak, Goio Uriartek, 9 partidetan puntu erdiak lortu ditu, 4,5, berak zuen hasierako rankigeko postua, 92. alegia, 7 mailatan hobetuz, Horrela txapelketako 85. postuan amaitu du txapelketa. Gogorra egin zaiola esan digu eta tamainako txapelketarako entrenamendu espezifikoaren falta asko nabaritu duela jakinarazi. Hala ere oso ondo pasa duela gaineratu digu.
Aurtengo edizioan Euskal jokalarien parte hartzea ez da oso zabal izan, baina gure lagun biren emaitzen berri eman nahi dizuegu: Sestao Xake Taldeko jokalaria den Sergio Trigok txapelketa oso ona burutu du eta 6 puntu lortu eta gero, txapelketako 21. postua lortu zuen, azkeneko partida, Kataluniako GM Marc Narcisorekin parra egin eta gero. n la última ronda eta bere ELO tarteko 2. saria lortu zuen.
Bere aldetik, Goyo Sola laguna, Runa Xake Taldekoa, nahiz eta hasiera ikusgarria izan eta 4 partidetan 3 garaipen lortu, azkenean 9 partidetan 4,5 puntu lortu zituen eta txapelketa 97 postuan amaitu zuen.
Txapelketa Andorrako en Erts – Arinsal La Massanan kokatutakoSant Gothard Hoteleanjokatu zen, eta gure taldekideek instalazio egokiak zituela esan digute (logela erosoak, igerilekua, kirol pista, minigolf, sauna, jacuzzia, e.a.) pasa den urtearekin alderatuz, hobekuntza lanak egin dituztelarik, baina, gauza guzien gainetik bertako langileen jokaera atsegin eta prestua nabarmentzekoa iruditu zaie. Era berean jokatzeko gela ere bikaina zela aldarrikatu digute. Antolatzaileen esanetan, hotelaren babesa aurreko bi edizioak ahalbideratu ditu eta hurrengo urterako ere babesa eman du hotelak eta 2015ko txapelketaren jarraipena ziurtatu da.
Elisabet Sein, Manex Barral, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren argazkiak:
Xakeaz gain, gure taldekideek gauza asko egiteko parada izan dute eta baita aprobetxatu ere: nahiz eta urte honetan ez duten Gran Prix d’Andorra partida azkarretako txapelketan parte hartu, ez Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako Argentinar parrilladan parte hartu ez eta, hoteleko futbito txapelketan parte hartu. Hala ere gure taldekideek gauza anitz egin zituzten: Valnorden Mushing egin zuten (zakurren leran ibili), Caldea-ko gune termoludikora joan, Hoteleko igerilekuko eremmuan antolatutako barbakoara joan, Cirque du Soleil-en “Escalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi, Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako museo ezberdinak ikusi (Museo Nacional del Automóvil y el Centro de Arte de Escaldes-Engordany), Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa dute. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko.
Ondorengo loturetan txapelketako informazio guzia topatuko duzue:
Igande honetan Sant Gothard hotela XXXI. Andorrako Irekia bukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusia Josep Antoni Rivero Gómez bada ere, gure lagun ona den Oscar de la Riva-k, beste jokalariekin egiten duen antzera, oso tratu ona eman dio Daniel garmendia eta Goio Uriarte osatzen zuen gure taldeko ordezkaritzari. Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal eta Enrique Oiarzabal epaile laguntzaile izan direla.
Uztailaren 20tik 28ra, 150 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Ukrainako GM Andrey Vovk-ek lortu du 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean Maxim Rodshtein eta Renier Vazquez Igarza GM-ak, biak zazpina punturekin, lagun izan zituen.
Gure taldekideek txukun aritu ziren eta bakoitzak bere hasierako rankingeko postua hobetu zuen. Hala ere, txapelketa oso gogorra izan zen eta entrenamendu espezifikoaren falta asko nabaritu zutela esan digute. Daniel Garmendiak 20 postu hobetu zituen eta 119. postuan amaitu zuen txapelketa 4,0 puntu lortu eta gero. Goio Uriartek 4,5 puntu egin eta gero, 99. postua lortu zuen, hasierako rankinga 3 postuetan hobetuz. Gure bi jokalarien emaitza duten Eloarekin bat datorrenez ez dute aldaketa nabarmenik izango.