1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
GIPUZKOAKO LIGAKO PLAY OFFAK 2023
Gaur martxoak 25, larunbata, Euskal Liga amaituta eta hirugarren mailako kategoria probintziala ere bai, Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketen sailkapeneko play off-eko azken jardunaldia burutu da. Preferentera igotzeko play offeko eta lehenengo mailan iraupen-play offeko azken jardunaldia jokatu dute gure bi taldee eta lortutakoa itzela izan da
👏👏👏👏👏👏👏
Hondarribia Marlaxka B taldeak Beasainen 0-4ko garraipena lortu ondoren, sailkapeneko hirugarren postua lortu du eta Preferente edo Gorengoen mailan jokatuko dugu datorren urtean. Azpimarragarria Aritz Tornay, Iker Tafall eta Jurgi Diaz, 2007an, 2009an eta 2006an jaiotakoak, izan baitira talde honetako ardatz, jokalari nagusien laguntzarekin (Mikel Tafall, Álvaro Minondo, Senen Bruña, Silvestre Moreiro) eta Daniel Garmendia eta Ander Tafall maisuen izar agerpen bakan batzuekin… esan dugun bezala, lortu dutenbalentria ikusgarria da.
ALFIL B |
0-4
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B | ||
---|---|---|---|---|
Fernandez Zubitur, Asier |
0- 1
|
Tornay Belategi, Aritz | ||
Insausti Gonzalez, Asier |
0-1
|
Tafall Villanueva, Iker | ||
Bellosillo Perez, Alberto |
0-1
|
Diaz Etxaide, Jurgi | ||
Bellosillo Perez, Sergio |
0-1
|
Bruña Peraita, Juan Senen |
Preferentera igotzeko play offaren azken sailkapena
RK. | TALDEA | PtK. | M.PtK. | BB.PtK. | Des |
---|---|---|---|---|---|
1 | DANOBAT ELGOIBAR | 19,5 | 0 | 19,5 | 63,1875 |
2 | FIANTETO 2019 XAKE A | 18,5 | 0 | 18,5 | 58,5625 |
3 | HONDARRIBIA MARLAXKA B | 16 | 0 | 16 | 48,8125 |
4 | ALFIL B | 14 | 0 | 14 | 48,6250 |
5 | GROS G | 13 | -1 | 12 | 46,8125 |
6 | GROS F | 11 | 0 | 11 | 35,1250 |
7 | DOMUSA AZPEITIA A | 10 | 0 | 10 | 33,6250 |
8 | GROS E | 10 | 0 | 10 | 33,1250 |
Eta Hondarribia Marlaxka C taldeak azken txanda honetan 2,5-1,5 Elgoibarren galdu badu ere, lehenego mailan mantentzea lortu du. Itzela talde gazteagoa lortu duena. Jon Diaz eta Gorka Tafall (2011) eta Nora Lera (2009) izan dira talde honetako ardatz, Patxi Diaz eta Gontzal Lera aitatxoen eta beren ekarpen xumea egin duten beste jokalari heldu batzuen laguntzarekin.
Mantentze play offeko azken txandako gure taldearen emaitza:
CREATECH MEDICAL |
2,5-1,5
|
HONDARRIBIA MARLAXKA C | ||
---|---|---|---|---|
Fidalgo Carrera, Mikel |
0-1
|
Lera Manterola, Gontzal Jokin | ||
Esnaola San Sebastian, Jon |
1-0
|
Diaz Etxaide, Jon | ||
Gomez Romero, Juan José |
0,5-0,5
|
Tafall Villanueva, Gorka | ||
Ruiz Iñurrieta, Iker |
1- 0
|
Lera Cuñado, Nora |
Lehenengo mailan mantentze play offeko azken sailkapena:
Rk. | taldea | Ptk. | M.Ptk. | bb.Ptk. | Des |
---|---|---|---|---|---|
1 | CREATECH MEDICAL | 17 | 0 | 17 | 60,7500 |
2 | ARRASATE ARLUTZ C | 17 | 0 | 17 | 53,0625 |
3 | SANTIKUTZ B | 15,5 | 0 | 15,5 | 47,8750 |
4 | BILLABONA C | 15 | 0 | 15 | 50,5000 |
5 | BILLABONA B | 14 | 0 | 14 | 45,5625 |
6 | HONDARRIBIA MARLAXKA C | 13,5 | 0 | 13,5 | 45,3750 |
7 | ZKE ZARAUTZ B | 13,5 | 0 | 13,5 | 44,7500 |
8 | GROS H | 6,5 | 0 | 6,5 | 24,6250 |
2023 LIGA biribila izan da:
- Hondarribia Marlaxka Ataldea Euskal Ligako Ohorezko Mailan mantendu da eta iazko . Espainiako bigarren mailako Txapelketanizandakoarrakastaberretsidu.
- Hondarribia MarlaxkaB-k Grengo mailara edo preferentera igotzea lortu du.
- Hondarribia MarlaxkaC-k lehen mailan irautea lortu du; eta
- Hondarribia Marlaxka D-k, oso gazte diren neska-mutilekin, jokalari beteranoekin eta beste heldu batzuekin, mutilekin eta neskekin, partida batzuk irabazi ditu, dena emanez, Marlaxkako Espiritu handiarekin.
Marlaxkera familia osatzen duten guztiei zorionak!
Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Zorionak lehiaketan agertutako Marlaxkako Izpirituarengatik!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
IRUÑEA HIRIA EMAKUMEEN TXAPELKETA 2023
Gaur goizean Nafarroako Xake Federazioak antolatuta Iruñea Hiria Emakumeen Xake Txapelketa burutu da eta emakumeen aldeko aldarria egitera eta xake egun animatua pasatzera hurbildu dira Josette Fontaine eta Christine Celaya. Bertan oso ondo pasatzeaz gain xake bikaina garatu dute. Gauzak horrela lortutako 4 puntuei esker Josettek beteranoaren lehenego saria lortu du. Christinek txapelketa bikaina egin du ere bai eta azkenean hiru punturekin amaitu du txapelketa eta beteranoen 2. postua lortu du. Zorionak eta eskerrik asko bioi egindako lan bikainagatik eta guretzako eredu izateagatik.
Gora Hondarribia Marlaxkako Neskak 


HONDARRIBIKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA ZONALA 2023 GIPUZKOAKO ESKOLARTEKORA SAILKATZEKO BALIOKO DUENA JOKATUKO DA DATORREN ASTEAN
Eskerrik asko Mark Livshitz argazkiarengatik!
TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finish
DATAK:
- Martxoaren 28an, asteartean. BENJAMINAK (2013an eta 2014an jaiotakoak) ETA XAKE FESTA (2014tik aurrera jaiotakoak)
- Martxoaren 29an, asteazkenean. ALEBINAK (2011n eta 2012an jaiotakoak) Martxoaren 30ean, ostegunean. INFANTILAK (2009an eta 2010ean jaiotakoak)
JOKALEKUA: Kasino Zaharra, Damarri Kalea, 1, 20280 Hondarribia
ORDUTEGIA: Txapelketa hasiera: 17:50ean. Amaiera 19:30ean.
MAILAK:
- INFANTILA: 2009 eta 2010 urtekoak
- ALEBINA: 2011 eta 2012 urtekoak
- BENJAMINA: 2013 eta 2014 urtekoak eta ondorengoak
IZEN EMATEA: – Doakoa – torneosxake@gmail.com– Martxoaren 27a arte, astelehena.
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.
TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak 24 jokalarietara mugatuta daude maila bakoitzean izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
- Buchholz Totala
- Batazbesteko Buchholz-a
- Sonneborn-Berger
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏