1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
HONDARRIBIKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA ZONALA 2023 GIPUZKOAKO ESKOLARTEKORA SAILKATZEKO BALIOKO DUENA JOKATUKO DA DATORREN ASTEAN
Eskerrik asko Mark Livshitz argazkiarengatik!
TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finish
DATAK:
- Martxoaren 28an, asteartean. BENJAMINAK (2013an eta 2014an jaiotakoak eta 2014tik aurrera)
- Martxoaren 29an, asteazkenean. ALEBINAK (2011n eta 2012an jaiotakoak) Martxoaren 30ean, ostegunean. INFANTILAK (2009an eta 2010ean jaiotakoak)
JOKALEKUA: Kasino Zaharra, Damarri Kalea, 1, 20280 Hondarribia
ORDUTEGIA: Txapelketa hasiera: 17:50ean. Amaiera 19:30ean.
MAILAK:
- INFANTILA: 2009 eta 2010 urtekoak
- ALEBINA: 2011 eta 2012 urtekoak
- BENJAMINA: 2013 eta 2014 urtekoak eta ondorengoak.
IZEN EMATEA: – Doakoa – torneosxake@gmail.com – Martxoaren 27a arte, astelehena.
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.
TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak 24 jokalarietara mugatuta daude maila bakoitzean izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
- Buchholz Totala
- Batazbesteko Buchholz-a
- Sonneborn-Berger
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏