Artxiboa laburpen hitzeka: Jon Ollo

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXI. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

santiago xake 2016Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.

Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

IMG-20160730-WA0065

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12

Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.

IMG-20160730-WA0068.jpg

ZORTE ON!

Gipuzkoako eskolarteko taldekako Infantil eta Alebin txapelketak: Gros XT txapeldun. Gure taldeek lan txukuna egin dute, Infantiletan 2. postua eta Alebinetan 5. postua lortu dutelarik

(leer en castellano)

Igande honetan, apirlaren 24an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan gure taldeko ordezkaritzarekin.

DSC_0612 (420x236)
Hondarribia-Marlaxka: Haritz Sein, Patxi Moreno, Pablo Zaporta, Nicolas Aparicio, Ander Tafall, Hodei Guerrero, Jokin Etxaniz, Jon Gomez, Jon Ollo y Eduardo Fleta

Infantilean hiru txanda jokatu dira eta Gros XTren aurka lehia gogorraren ondoren,  gure taldeak, Ander Tafall, Patxi Moreno, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein jokalariekin, bigarren postua lortu du, Zorionak!

Taldekako Infantil mailako sailkapena

DSC_0618 (420x236)1.- Gros XakeTaldea …………………………….11 puntu

DSC_0617 (420x236)2.- Hondarribia -Marlaxka ……………………9 puntu

DSC_0616 (420x236)3.- Axular………………………………………………….4 puntu

4.- San Benito ………………………………………… 0 puntu

Alebinean, Pablo Zaporta, Jon Gomez, Eduardo Fleta, Hodei Guerrero, Jon Olllo eta Nicolas Apariciorekin, gure taldeak txapelketa oso txukuna burutu du, gure hiru jokalarien lehenego txapelketa ofiziala iznabaita eta sentsazioak oso onak izateaz gain, gure jokalari gaztetxoek merituzko 5. postua lortu dute. Bejon dizueta eta zorionak!

Alebin Mailako sailkapenaDSC_0622 (420x236)

1.- Gros XakeTaldea ……………………………  23 puntu

DSC_0620 (420x236)2.- Zurriola A………………………………………… 20,5 puntu

DSC_0619 (420x236)3.- Zurriola B ………………………………………..   19 puntu

4.- Axular ………………………………………………   15 puntu

DSC_0611 (420x236)5.- Hondarribia-Marlaxka …………………..   13 puntu

6.- Zurriola E ………………………………………….  12 puntu

7.- San Ignacio ……………………………………….. 8,5 puntu

8.- San Benito …………………………………………….. 1 puntu

Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketako argazkiak (G. Uriarte):

 

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea: hemen

Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen