1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
Andorratik, GM Óscar de la Riva Aguado, klubaren lagun handia eta pertsona jatorra, 2000. urteaz geroztik egin diren Xakeko Olinpiada guztietan Andorrako lehen taulan jokatu duena, 1999. urtetik Federació d’Escacs d’Andorra federazioaren formazio arduradun eta irakaslea dena eta Andorrako Open Internazionalaren antolatzaileak zorionak eman dizkigu gure 40. urteurrenagatik.
Moltes gràcies Óscar i a tota la família ajedrecística d’Andorra
Vishy Anand, Julio Granda, Miguel Illescas, David Antón, Pepe Cuenca y El Divis, Mónica Calzetta, Jaime Santos, El Fo, Alejandro Hoffman, Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Anaitasuna Kakute, Manuel Pérez Candelario,Sestao Xake Taldea, Sabrina Vega, Mihail Marin, Feliz Izeta, María Eizaguerri, Carlos Martínez, Jesús de la Villa, Marc Narciso eta Michael Rahal eta Ernesto Fernández-ek ere bai bideo hauen bitartez zoriondu gaituzte (bideoak ikusteko izenetan sakatu), GXF-GFA emandako zorionak, Viktor Moskalenkok oparitutako aldibereko partidak, Zenón Francok oparitutako liburua, Wadalupek egindako marrazkia eta Antonio Guderen FB bidez bidalitako zorionak ahaztu gabe. Bihotz bihotzez guztioi eskerrik asko!!!
Udalak esan arte 2020-2021 ikasturteko klaseak onlinera pasako ditugu
Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideak jarraitu ditugu, eta gaur, aste batzuetan aurrez aurreko gure eskolaletan neurri guztiak bete ondoren, on line klaseetara itzuli gara eta txapelketa bat jokatu dugu Lichess-en elkarrekin solasaldian Skype bidez aritu garan bitartean.
Gaurko Lichesseko txapelketako podiuma ondorengoa izan da:
Astearte eta astezken honetako aurrez aurreko klaseetako argazkiak:
Eskerrik asko Hondarribiko Udalari beti ematen digun laguntzagatik eta EuskoClean garbiketa enpresari, aurrez aurreko klaseak izan ditun bakoitzean material guztia (aulki, mahai, xake taula, piezak eta beste) modu oso txukunean desinfektatu duelako.
Gipuzkoako banakako txapelketen atzerapena
Eusko Jaurlaritzak Covid 19ren aurka borrokatzeko dekretuaren aurrean, FGAko Zuzendaritza Batzordeak Gipuzkoako lau txapelketetatik (absolutua, bigarrena, hirugarrena eta kadetea) falta diren txandak atzeratzea erabaki du.
Unea iristen denean, berriz hastearen datak FGAren web orrian argitaratuko dira.
Jarraian urraren 24 eta 25ean jokatu zen azkeneko txandaren informazioa:
Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2020-ko hirugarren jardunaldia Donostian
Urriaren 24 eta 25ean, Gros XT-ren lokalean, banakako Gipuzkoako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutu zen. Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren Maila, Hirugarren maila, larunbata arratsaldez jokatu behar zirenurriaren 10ean, 17an, 24an, 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, eta Kadetea igande goizetan, urriaren 11n, 18an, 25ean, eta azaroaren 1, 8, 15 eta 22an, baina, arestian informatu dugunaren arabera, momentuz bertan behera gelditu dira. Txapelketa honetan gure hurrengo jokalariek parte hartzen dute:
Bigarren mailan:
- Jokin Etxaniz Mendietak 11. mahaian garipena lortu du Eneko Alberdi Jauregiren aurka
Hirugarren mailan:
- Fernando García Tajadak 22. mahaian galdu egin du Pablo Ursua Sanchez-en aurka
Kadetean:
- Hodei Herrera Hernandez-ek 1. mahaian Alex Odriozola Coscolin-en aurka galdu egin du
- Jurigi Diaz Etxaide-k 6. mahaian Zuhaitz Gimenez Lopez-en aurka
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba Udalarekin lanean klubaren zuzeneko jarduera berme guztiekin abiarazi zuen duela aste batzuk. Ikasturte berrirako izen ematea irekita mantentzen dugu.
XAKE IKASTAROA 2020-2021
Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)
Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.
Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)
Gogoratzen dizuegu ez dela jai ekitaldirik egon aurtengo 2020ko Hondarribiko Jaietan
Hondarribia Marlaxka xake kluba osatzen dugun familiak bat egiten zuen Udalarekin, gainerako elkarte eta klubekin eta egun berezi horietan, Covid19ari xake mate emateko ez genuen ekitaldirik antolatu.
Partida honetan, arduratsua izatea da estrategiarik onena.
Horregatik,…
AURTEN HONDARRIBIA ARDURATSUA
3 erantzun “Pandemia hasi zenetik, Udalaren irizpideak jarraitu ditugu, eta gaur, aste batzuetan aurrez aurreko gure eskolaletan neurri guztiak bete ondoren, on line klaseetara itzuli gara eta txapelketa bat jokatu dugu Lichess-en. Gogoratu 2020-2021 xake-ikastaroEk, orain, on line klaseekin, martxan jarraitzen dutela, eta izena emateko epea zabalik dugula oraindik. Animo asko guztioi!” sarreran