Gaur Txispum Aretoarekin elkarlanean udako bigarren ikastaroa egin dugu. Bertaratutako guztioi eskerrik asko xakearekin disfrutatzera etortzeagatik!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Txispum Aretoan uztaileko hastapen xake ikastaro animatua egin eta gero, gaurkoan bigarrena izan dugu, abuztukoa, eta bertaratutako guztiok, ikasle nahiz maisu, bapo pasa dugula ezin uka! 

Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko udako bigarren ikastaroa eman dugu gaur ostirla, abuztuaren 10a. Aurrekoa uztailaren 21ean burutu genuela gogoratzen dizuegu.

Gaurkoan  Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jon Diaz eta Jurgi Diaz promesa gazteak lagun izan dituela oso klase animatua antolatu du.

Beste urte batez esperientzarekin hain gustura geratu eta gero, urteetako lankidetza honekin jarraituko dugula ziur gaude.

Eskerrik asko guztioi xakearekin gozatzera etortzeagatik♟️💚🥳!

One thought on “Gaur Txispum Aretoarekin elkarlanean udako bigarren ikastaroa egin dugu. Bertaratutako guztioi eskerrik asko xakearekin disfrutatzera etortzeagatik!”

Utzi iruzkina