Gorka eta Iker Salobreñan daude dagoeneko astelehenean hasiko den SUB14 Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Igande honetan, Bittorrek London ChessFest-en parte hartu du. Eta gogoratu datorren ostegunean, hilak 20, Txispum Aretoarekin elkarlanean udako ikastaroa egingo dugula eta larunbatean, hilak 22, Madalena auzoko jaietan xakea izango dugula. Animatu!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Espainiako Sub14 Txapelketa Salobreñan

Gure talentu gazteak Iker Tafall Villanueva eta Gorka Tafall Villanueva Zumaiako Oier Sarasketa Irastorza Kabitarrarekin batera Salobreñan (Granadna) daude jada 14 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Marlaxkako Izpiritua 💪💚👍

1️⃣Gozatu xakean jolasten
2️⃣Jokatu ahal duzuen xake onena, bakoitzak zuen maila onena emanez
3️⃣Esperientziatik ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
 

CE Sub 14 – 2023-ko Euskadiko Jokalariak:

Rk. Izena FIDE FEDA FIDE ID Fed.
41 Sarasketa Irastorza, Oier  1781 1858 54728207 EUS
82 Tafall Villanueva, Iker  1635 1661 54726433 EUS
91 Castillo Lopez, Jon  1586 1620 54597951 EUS
100 Tafall Villanueva, Gorka  1565 1591 54726212 EUS
105 Menoyo Garcia, Leire  1521 1545 94726914 EUS
172 Arrupe Alkorta, Mikel  1101 1116 54542758 EUS
180 Bilbao Goyoaga Gutierrez, Ander  0 0 94787000 EUS
189 Valor Munoz, Lucia  0 0 54781248 EUS
 

Zorionak Dani Odriozola Coscolin!

Hondarribiko Marlaxka Xake Klubetik gure lagun Dani Odriozola Coscolin, Gros XT-ko jokalariari, zorionak ematen diogu larunbatean eta igandean Salobreñan jokatu duen Espainiako xake azkarreko Sub12 txapelketa irabazteagatik. Zorionak Dani!

ChessFest de Londres

Bittor Ibañez gure taldekidea, munduan zehar marlaxkako enbaxadorea denakk, Londresko Trafalgar Squareko ChessFest jaildian parte hartu du eta argazki bikainak bidali dizkigu. Eskerrik asko Maisu💪💚👍!

Bihotza02_eus

Txispum Aretoa: Xake ikastaroa udan

Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko ikastaro bat emango du uztailaren 20an, ostegunean  Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jurgi Diaz promesa gaztea lagun izango duela.

Xakea izango da Santa Maria Madalenako jaietan

66f52092-981d-4568-81cd-a32c80ab6748

Datorren larunbatean, uztailak 22, Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dira Santiago kalean eta, pandemia aurreko urteetan bezala, Hondarribia Marlaxkak, 17:00etatik aurrera, xakea kalera aterako du, txikien eta handien gozamenerako.

Pasa den urteko argazkiak:

ANIMATU♟️💚🥳!

 

7 erantzun “Gorka eta Iker Salobreñan daude dagoeneko astelehenean hasiko den SUB14 Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Igande honetan, Bittorrek London ChessFest-en parte hartu du. Eta gogoratu datorren ostegunean, hilak 20, Txispum Aretoarekin elkarlanean udako ikastaroa egingo dugula eta larunbatean, hilak 22, Madalena auzoko jaietan xakea izango dugula. Animatu!” sarreran

Utzi iruzkina