Gaur Txispum Aretoarekin elkarlanean udako ikastaroa egin dugu (abuztuan beste bat izango da) eta bihar, hilak 22, Madalena auzoko jaietan xakea izango dugula gogoratu. Animatu!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Txispum Aretoan uztaileko hastapen xake ikastaro animatua izan dugu gaur. Eta abuztuan gehiago!

Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko ikastaroa eman dugu gaur, uztailaren 21ean, ostirala  Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jurgi Diaz promesa gaztea lagun izan duela. Esperientzarekin hain gustura geratu eta gero, abuztuan errepikatuko dugu. Informazioa Txispum Aretoan eskatu.

Eta bihar xakea izango da Santa Maria Madalenako jaietan

66f52092-981d-4568-81cd-a32c80ab6748

Bihar, uztailak 22, larunbata, Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dira Santiago kalean eta, pandemia aurreko urteetan bezala, Hondarribia Marlaxkak, 17:00etatik aurrera, xakea kalera aterako du, txikien eta handien gozamenerako.

Pasa den urteko argazkiak:

ANIMATU♟️💚🥳!