Artxiboa laburpen hitzeka: Andorrako 39. Nazioarteko Open

Aparteko Andorrako 39. Nazioarteko Opena. Oso ondo pasatu dugu beste behin!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

2023_OpenAndorra_posterweb

Danik, Goiok eta Enriquek primeran pasa dute Andorrako 39. Nazioarteko Openean, Enrike Txapelketako epaile nagusia izan da eta Danik eta Goiok bertako txapelketa ezberdinetan parte hartu dute. Marlaxkako Izpirituaz herrialde eta ekitaldi ikusgarriaz gozatuz, Zorionak antolatzaileei! Uztailaren 22tik 30era Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIX. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutu da Escaldeseko Panorama Hotele bikainan.  Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan jokatu dute Daniel Garmendia eta Goio Uriarte.

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure taldekidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten. Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan oso txukuna egin dute.

Eskertzekoa Zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva egindako lana, ez da arritzekoa Zsuzsa Polgar (1986ko Gizonezkoen Munduko Txapelketan lehiatu zen lehen emakumea izateagatik, emakumezkoen lau munduko titulu eta 10 urrezko domina lortu zituen xake Olinpiadetan. Gaur egun entrenatzaile, idazle eta hizlaria da, xakearen eta emakumearen gaian erreferentea) munduko xakean ikonoa denaren bixita, zein ikasle bat izan du bertan. Zorionak berriro ere ekitaldi itzela antolatzeagatik!

Gure bi jokalariek lan txukuna egin dute, bertan jokatu dituzten hiru txapelketetan, baina, aurten ez dute saririk lortu. Jarraian jokatu diren hiri txapelketen loturak:

Eta xakeaz eta hotelaz gain (hotela oso ondo dago, logelak handiak eta erosoak dira, kateringa goxoa, bertan dagoen xakean aritzeko joko aretoa ere oso erosoa izan da berriro ere, gimnasioa du, jakuzzia, sauna, igerilekua, joko errekreatibo gela eta taberna); beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera izan dute, hala nola lagun zaharrekin elkartzea, Cirque du Soleil-Festa ikuskizunaren bertsio berriaz gozatu dute, erosketak egin dituzte hiriburuan, Caldean egon dira, jatetxe berriak probatu,  Canilloko zubi Tibetarrera igo dira, Oppenheimer filma ikustera joan dira eta beste gauza asko. Beraz, irrikiz daude datorren urteko datak zeintzuk izango diren ezagutzeko ea datorren urtean joaterik izango duten jakiteko.

 
Imagen de WhatsApp 2023-08-29 a las 23.02.30

Xake arratsalde ederra Madalena auzoko jaietan, eskerrik asko bertaratutako guztioi! Eta Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Marlaxkako Izpiritua!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

 

Santa Maria Madalenako jaietan xakea, dibertsia eta irriak!

66f52092-981d-4568-81cd-a32c80ab6748

Klubaren eskutik berriro xakea kalera atera da, txikien eta handien gozamenerako. Gaur arratsaldean, uztailaren 22, Hondarribiko Santa Maria Magdalena auzoko festetara itzuli da xakea. Gure klubeko neska eta mutil gazte eta helduek, bertara hurbildu diren pertsona guztien aurka jokatu dute arratsalde animatuan, espero baino denbora gehiagoz, antolatutako ekitaldietara jende asko etorri delako.

Eskerrik asko hurbildutako guztoi!

♟️💚🥳

2020_Marlaxkito_bn

Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Enrike Txapelketako epiale naguisa izango da eta Danik eta Goiok bertako txapelketa ezberdinetan parte hartuko dute. Marlaxkako Izpiritua!

2023_OpenAndorra_posterweb

Gaurtik hasi, uztailaren 22tik 30era Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIX. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutuko da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan parte hartuko dute Daniel Garmendia eta Goio Uriarte, ziur ahal duten onena ematen saiatuko direla.

Imagen de WhatsApp 2023-07-22 a las 20.18.55 - copia

Zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira. Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!

53063806300_0da141f2f9_w