Xake arratsalde ederra Madalena auzoko jaietan, eskerrik asko bertaratutako guztioi! Eta Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Marlaxkako Izpiritua!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

 

Santa Maria Madalenako jaietan xakea, dibertsia eta irriak!

66f52092-981d-4568-81cd-a32c80ab6748

Klubaren eskutik berriro xakea kalera atera da, txikien eta handien gozamenerako. Gaur arratsaldean, uztailaren 22, Hondarribiko Santa Maria Magdalena auzoko festetara itzuli da xakea. Gure klubeko neska eta mutil gazte eta helduek, bertara hurbildu diren pertsona guztien aurka jokatu dute arratsalde animatuan, espero baino denbora gehiagoz, antolatutako ekitaldietara jende asko etorri delako.

Eskerrik asko hurbildutako guztoi!

♟️💚🥳

2020_Marlaxkito_bn

Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Enrike Txapelketako epiale naguisa izango da eta Danik eta Goiok bertako txapelketa ezberdinetan parte hartuko dute. Marlaxkako Izpiritua!

2023_OpenAndorra_posterweb

Gaurtik hasi, uztailaren 22tik 30era Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIX. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutuko da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan parte hartuko dute Daniel Garmendia eta Goio Uriarte, ziur ahal duten onena ematen saiatuko direla.

Imagen de WhatsApp 2023-07-22 a las 20.18.55 - copia

Zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira. Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!

53063806300_0da141f2f9_w

 

 

One thought on “Xake arratsalde ederra Madalena auzoko jaietan, eskerrik asko bertaratutako guztioi! Eta Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Marlaxkako Izpiritua!”

Utzi iruzkina