Artxiboa laburpen hitzeka: gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkartea

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 2. TXAPELKETA SOLIDARIOA. Helburu on batengatik xake arratsalde animatua

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 2. TXAPELKETA SOLIDARIOA burutu da, gure klubak ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa.

Gipuzkoa plazan 16:30etik aurrera jokatu da txapelketa. Bigarren edizio honetara 28 jokalari heldu eta 15 gaztetxo hurbildu dira. Guztiek izen emate moduan 5 € jarri dituzte. Jasotako dirua, lagundu nahi izan duten beste lagunek emandako laguntza gehigarriari esker (Tafal Villanueva familia, Conde Esteban familia, Apellaniz Perez familia, Muñoz Avila familia, Iturralde Echeverria familia, Goio Uriarte, Txelu Fernandez, Daniel Oñate, Javier Burgos eta beste batzuk) 260 € izan dira eta hori izan da gure presidenteak Fernando Markinari, ARNASAko ordezkariari pasa dion dirua.

Txapelketa 6 txandetako suitzarra izan da. Jokalari bakoitzak partidako 10 minutuko finish izan dituela. Hirugarren txandaren ondoren, gazte eta helduentzako merienda egon da. Txapelketa ondoren sari banaketa egin dugu, bertan Carlos Pascual txapelketako zuzendariarekin eta Goio Uriarte arbitro nagusiarekin, ARNASAKO ordezkari Fernando Markina izan dugu. Jarraian gaurko argazkiak eta sailkapenak:

SUB 16 Sailkapena

Rk. H.Z. Izena Kluba/Hiria Ptk. D1 D2 D3
1 14 TAFALL VILLANUEVA Gorka Marlaxka – Hondarribia 5,5 20,5 14,5 19
2 13 MUÑOZ FERREIRA Ibon Marlaxka – Hondarribia 4,5 22,5 14,5 14,75
3 4 ALONSO ODRIOZOLA Aner Xaputarrak – Azpeitia 4,5 20,5 13 12,75
4 8 GONZALEZ CARMONA Jon Anaitasuna-Kakute – Azkoitia 4 16,5 10,5 9
5 6 CONDE ESTEBAN Telmo Marlaxka – Hondarribia 4 16 10 8,5
6 15 TAFALL VILLANUEVA Iker Marlaxka – hondarribia 3,5 22 14,5 10,75
7 11 MATEOS CARMONA Alain Xaputarrak – Azpeitia 3 19,5 13,5 7,5
8 5 ARRETXE AMIANO Aimar Marlaxka – Hondarribia 3 18 11 5,5
9 9 IBARBURU GOMES Iker Txingudi Ikastola – Irun 3 16 11,5 6
10 10 KEREXETA ZABALA Hodei Zubi Ondo X. E. – Elgoibar – 3 15,5 10,5 5
11 12 MUÑOZ FERREIRA Adur Marlaxka – Hondarribia 3 15 10,5 4,5
12 1 LAPORTE ALZOLA Danel Marxka – Hondarribia 2 21 14 7
13 7 FOGUE ANGELINA Lucia Jaque Mate – Madrid 2 18,5 11,5 3
14 2 ECENARRO CARRETERO Aitor Marlaxka – Hondarribia 2 11,5 8 2
15 3 ECENARRO CARRETERO Ander Hondarribia – Talaia 1 15 10 0,5

Handien Sailkapena

Rk. H.Z. Izena FIDE Kluba/Hiria Ptk. D1 D2 D3
1 1 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2139 Marlaxka – Hondarribia 6 22,5 15,5 22,5
2 3 TAFALL VILLANUEVA Ander 1924 Marlaxka – Hondarribia 5 22,5 14 16,5
3 4 ITURRALDE ECHEVERRIA Ivan 1900 Gros Xake Taldea – Donostia 5 21,5 13,5 15,5
4 2 MANTEROLA UBILLOS Josu 1972 Gros Xake Taldea – Donostia 4 25 16 14
5 5 GONZALEZ BARRIGON Cesar 1705 Torres Blancas – Santander 4 20 13,5 11
6 23 PEREZ Jose Andres 0 Xaputarrak – Azpeitia 4 19,5 12,5 12,5
7 15 APELLANIZ PEREZ Estibaliz 1336 Eus 4 13,5 9 6,5
8 6 MARKINA AMUTXASTEGI Fernando 1664 Gros Xake Taldea – Donostia 3,5 22,5 14 9,75
9 27 TAFALL SOREASU Mikel 0 Marlaxka – Hondarribia 3,5 20 13,5 8,75
10 9 CUESTA SENOSIAIN Asier 1596 Marlaxka – Hondarribia 3,5 19 12,5 9,75
11 8 PASCUAL CUADRADO Carlos 1607 Marlaxka – Hondarribia 3,5 15,5 10,5 8,25
12 10 FOGUE ANGELINA Hugo 1591 Jaque Mate – Madrid 3 22,5 15 8,5
13 11 KEREXETA ZABALA Markel 1584 Zubi Ondo X. E. – Elgoibar 3 20,5 14,5 7,5
14 17 ONATE DEL MORAL Daniel 1230 Gros Xake Taldea – Donostia 3 17,5 11 5
15 28 URDAMPILLETA GARCIA Urtzi 0 Beraun Bera – Errenteria 3 17 11,5 7,5
16 12 URANGA ODRIOZOLA Ander 1503 Marlaxka – Hondarribia 3 16,5 11 5
17 19 CONDE Pablo 0 Marlaxka – Hondarribia 3 14,5 10 4
18 22 MUÑOZ MOARES Ibon 0 Marlaxka – Hondarribia 2,5 18 12,5 6,25
19 7 ITURRALDE PRIETO Juan Cruz 1651 Gros Xake Taldea – Donostia 2,5 17 12 6,75
20 16 AZCUE MAILLO Javier 1288 Marlaxka – Hondarribia 2,5 16,5 10 4,25
21 21 GARCIA TAJADA Fernando 0 Marlaxka – Hondarribia 2 18,5 12,5 3,5
22 14 ETXANIZ MENDIETA Jokin 1365 Eus 2 17 10,5 2
23 24 RAMOS HERNANDEZ Alvaro 0 Irun – Irun 2 13,5 9,5 2,5
24 13 BURGOS ARRATIBEL Javier 1430 Gros Xake Taldea – Donostia 2 11,5 7,5 2
25 18 FERREIRO MANTXOLA Joseba 1192 Marlaxka – Hondarribia 1,5 16 10,5 2,75
26 26 SPOREA Razvan Alexandru 0 Marlaxka – Hondarribia 1 15,5 10 0,5
27 25 RINCON BENGOECHEA David 0 Irun – Irun 1 14 8,5 1
28 20 FERNANDEZ GUTIERREZ Jose Luis 0 Anaitasuna – Kakute -Azkoitia 0 13,5 9 0

Berriz irekitza izan duen Medievo tabernari  arratsalde bero honetan ura hornitzeagatik. Mila Esker!!!

logoarnasa

orrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa ARNASA elkartearen kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5064 83 1072728675

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

 

* Gogoratu Hondarribia Blues Festival musika jaialdia purian egongo dela, hortaz, baduzue beste aitzakia bertaratzeko, hala ere, aparkatzea zaila izan daitekeela eta, goiz etortzea gomendatzen dizuegu.

cartel-2018

Aste bete barru XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 2. TXAPELKETA SOLIDARIOA izango dugu. ANIMATU!

(leer en castellano)

1. edizioko parte hartzaileak

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 2. TXAPELKETA SOLIDARIOAn izen emateko epea irekita dagoela gogoratzen dizuegu. Gure klubak datorren uztailaren 14an ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa arratsaldeko 16:30etik aurrera jokatuko da Gipuzkoa plazan. Bigarren edizio honetararako 60 jokalarira mugatzen dugu partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK.PDF

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko uztailaren 14ean, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoako Plaza,  (Hondarribia)

ORDUTEGIA:  16:30ean *.  

MAILA:  Absolutua eta Sub-16

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 14n, 16:00 ordu arte, larunbata. 

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri bahrako da.

 PREZIOA: 5 € partaide bakoitza.

BILDUTAKO DIRUA BERE OSOTASUNEAN ARNASA GIPUZKOAKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEARI EMANGO ZAIO

Lehen sailkatuentzako garaikurra eta bertaratutako guztiontzat merienda

logoarnasa

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa ARNASA elkartearen kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5064 83 1072728675

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

 

* Gogoratu Hondarribia Blues Festival musika jaialdia purian egongo dela, hortaz, baduzue beste aitzakia bertaratzeko, hala ere, aparkatzea zaila izan daitekeela eta, goiz etortzea gomendatzen dizuegu.

cartel-2018

KLINK ANTOLATUTAKO BAZKARI SOLIDARIOAN ETA KLUBEKO XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOAN 3.471,00 € BILDU DIRA ARNASAREN ALDE. GUZTIOI MILA ESKER!

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 22an, gure Klubak bultzatutako  ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde Hondarribian antolatuko ekintza ezberdinak burutu ziren. Alde batetik, dirua biltzeko,  Klink elkartearen eskutik bazakari solidarioa eta ondoren, gaixotasunaren berri emateko Hondarribiko Gipuzkoa plazan, XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA. Eta horrela, Hondarribira bertaratutako lagun solidario guziten laguntzaz eta beste lagun askok 0 Hilaran egindako emariekin, guztira, 3.741 € lortu ziren.

Guztioi mila esker!

Bazkariari Solidarioari dagokionez, bertan izan genuen gure klubeko ordezkaritza, Klineko lagunekin batera, Arnasakoei laguntzen. Ondo bazkaltzeaz gain, jai giro aparta izan zen eta Zamora eta Lejarreta bertaratzerik izan ez bazuten ere, Kirmen Uriberen olerkiak eta Porrotxen emanaldi txikiaz gain, Bi Aldetakoak musika taldearen parte hartzea izan zen eta bertaratutako guzitek oso ondo pasa zuten. Jarraian bertan gertatukoaren argazki sorta:

Ondoren,  XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA burutu zen eta bertan 30 jokalarik parte hartu zuten bi taldeetan banatuta. Handietan, 12 lagun parte hartu zuten, maila handiko 3 gaztetxo parte hartu zutela. Bestean Elorik gabeko 16 urte azpiko 18 jokalari parte hartu zuten. Gure klubeko kideez gain, besteak beste, Donostiako Gros Xake Taldeko, Zaragozako Marcos Frechín eskolako, Bizkaiko Conteneo taldeko, Getariako Getariako KETA taldeko eta Zarauzko Salvatore Mitxelena ikastetxeko jokalariak izan genituen parte hartzen. Bertaratutako gaztetxoei merendaria eman zitzaien, opari batzuk eta talde bakoitzeko lehenarentzako garaikurra. Sari banaketan Fernando Markina ARNASAko ordezkari moduan izan genuen. Jarraian txapelketako argazkiak eta ondoren sailkapena:

SUB 16ko sailkapena

Rk. H.Z. Izena Kluba/Herria Ptk. Des1
1 18 TAFALL VILLANUEVA Iker Marlaxka -Hondarribia- 4,0 18,0
2 4 ETXANIZ MENDIETA Jokin Marlaxka -Hondarribia- 4,0 15,0
3 7 GIMENEZ LOPEZ Zuhaitz Gros Xake Taldea -Donostia- 4,0 14,5
4 11 HERRERA HERNANDEZ Hodei Marlaxka -Hondarribia- 4,0 12,5
5 1 APARICIO ETXANIZ Nicolás Marlaxka -Hondarribia- 3,0 14,0
6 12 INORIZA AGUDELO Iñigo Conteneo -Bizkaia- 3,0 12,0
7 9 HERNANDEZ ESPINOSA Mario Marcos Frechín -Zaragoza- 3,0 11,5
8 6 GIMENEZ LOPEZ Irati Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
9 8 HERNANDEZ ESPINOSA David Marcos Frechín -Zaragoza- 2,5 13,0
10 14 OLLO USABARRENA Mikel Marlaxka -Hondarribia- 2,5 10,5
11 13 OLLO USABARRENA Jon Marlaxka -Hondarribia- 2,0 16,5
12 17 TAFALL VILLANUEVA Gorka Marlaxka -Hondarribia- 2,0 14,0
13 15 PAGOLA DE MIGUEL Ander Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 13,5
14 2 AZCARATE FERNANDEZ Telmo Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 11,5
15 5 GIMENEZ LOPEZ Iker Gros Xake taldea -Donostia- 1,5 9,0
16 16 SENOSIAIN NORIEGA Unax Marlaxka -Hondarribia- 1,0 13,0
17 3 CONDE ESTEBAN Telmo Marlaxka -Hondarribia- 1,0 9,5
18 10 HERRERA HERNANDEZ Aimar Marlaxka -Hondarribia- 0,5 8,5

Handien Sailkapena

Rk. H.Z. Izena Elo Kluba/Herria Ptk. Des1
1 1 NOGUES FERNANDEZ Ramon 1948 Marlaxka – Hondarribia- 4,5 10,5
2 2 TAFALL VILLANUEVA Ander 1639 Marlaxka – Hondarribia- 3,5 15,5
3 5 CUESTA SENOSIAIN Asier 1520 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 16,0
4 10 LARRAÑAGA JUARISTI, Alex 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 12,5
5 12 TAFALL SOREASU Mikel 0 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 11,0
6 11 LARRAÑAGA LETURIA Josu 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
7 8 TELLECHEA CASTELLO Eduardo 1391 Marlaxka – Hondarribia- 2,5 12,5
8 3 PALENCIA DOMINGUEZ Fco. Julian 1587 Getariako KETA -Getaria- 2,5 11,5
9 4 ETXABE URIA Andoni 1528 Salbatore Mitxelena -Zarautz- 2,0 13,5
10 9 CONDE KURTH Pablo 0 Marlaxka – Hondarribia- 2,0 8,5
11 6 MOREIRO SANCHEZ Silvestre 1464 Marlaxka – Hondarribia- 1,0 15,0
12 7 BURGOS ARRATIBEL Javier 1436 Gros Xake Taldea -Donostia- 0,0 15,0

 

 

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Aste bete barru XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA izango dugu. uztailaren 22an izango da, Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren. ANIMATU!

(leer en castellano)

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOAn izen emateko epea irekita dagoela gogoratzen dizuegu. Gure klubak datorren uztailaren 22an ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan. Lehen edizio honetararako 40 jokalarira mugatzen dugu partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

 

Uztailaren 19an, asteazkena, bazkarirako izen emateko azken eguna izango da.

Helduen txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Haurren bazkaria (pasta, oilaskoa, eta izozkia) 13:45ean izango da eta, helduena (entsalada mistoa, hegaluzea piperradarekin eta pastel txikiak) 14:30ean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren

(leer en castellano)

Gure klubak datorren uztailaren 22an Hondarribian ARNASA Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketari buruzko oinarrien berri ematen dizuegu. Txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

Txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Xake anitz 2016ko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. Informazioa, argazkiak eta bideoak

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 11n eta 12an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2016-kartela web

2016ko Erdi Aroko Azkokako Egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta bertan antxinako eskrima erakustaldia ikusi, eta beste gauza asko egiteko parada izan da, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual Taldeko jokalariek, Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte laguntzaile moduan, asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten

Igande goizean, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteko gure lagun bisita izan genuen. Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izan zuten stand informatiboan dibulgaziozko lanak egin zituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratu zirenen kontra aldibereko partidak jokatzen aritu ziren.

Gure bi jolarari gazteek, bertaratutako kazetariei Bullet erakustaldia eman zieten.

Hitza aldizkarian ARNASA elkartiari eta ekimenari buru egindako kronika eta bideoa: hemen

 

logoarnasa

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Bertaratutako guztiei mila esker!

logo marlaxka caballito

2015eko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Datorren asteburuan 2016ko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Igande goiza Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 11n eta 12an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2016-kartela web

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

20140615_122814-640x360Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Marlaxka-Xake-Taldea

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira .

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

dscn0145

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Xake anitz 2015eko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izan ziren, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Taldeko jokalariek (Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual; laguntzaile moduan Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte)  asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten (gogoan izan igande goiza ARNASA, elkarteari dedikatu geniola).

Bertaratutako guztiei mila esker!

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Larunbateko txaparrada handi jarraia kenduz, asteburuan zehar eguraldi aparta izan genuen eta bertaratutako klubekoen aburura aurtengo kokapena oso ona izan da eta giroa aparta!

CAM00603 (420x315)

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

datorren asteburuan 2015eko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Igande goiza Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

20140615_122814-640x360Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Marlaxka-Xake-Taldea

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta hirugarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira . DSCN0001 (420x281)

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

dscn0145

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Eguraldiak errespetatu gaitu eta Fibrosi Kistikoaren Elkartearen aldeko egun polita izan dugu Hondarribian

(leer en castellano)

logoarnasa

Eguraldiaren iragarpena oso itsusia bazen ere, klubak eta Arnasa Elkarteak ekintza aurrera eramatea erabaki dute eta baita asmatu ere. Hondarribiko San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean, goizeko 11:00etatik 14:30 arte, xakez betetako goiz animatua izan dugu.

Aldibereko partidak ematen, klubeko Ander Tafall, Daniel Garmendia eta Goio Uriarte ibili dira. Gros Xake Taldeko Mikel Vicentek eguneko aldibereko azken sesioa eman du. Parte hartzen, besteak beste, Gros Xake Taldeko Aritz Abalia eta Josu Manterola izan ditugu eta elkarteko Mikel Tafallek, Silvestre Moreirok eta Oscar Holgadok ere ekitaldi solidario honetan parte hartu nahi izan dute.

IMG-20140706-WA0028 (640x355)Bertaratu diren guztiek xakean aritzeko parada izan dute eta “Arnasa” Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen standera hurbildu den orok, Óscar Paduraren eta Mikel Amondarainen eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

Ekintza amaitu eta gero, autoetara gindoazela kriston txaparrada egin digu, baina, bapo buzti bagara ere, guztiok etxera konten joan gara, ARNASA elkarteko gure lagunen alde egindako lana txukun burutu dugulakoan!

Eskerrak bertaratu zareten guztioi eta eskerrak ekitaldia burutzen lagundu duzuen entitate eta pertsona guztioi.

Guztioi, MILA ESKER!

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

2014/07/05ean Diario Vasco aldizkariko Bidasoaldea atalean agertutako oharra: hemen