Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Txispum Aretoan uztaileko hastapen xake ikastaro animatua egin eta gero, gaurkoan bigarrena izan dugu, abuztukoa, eta bertaratutako guztiok, ikasle nahiz maisu, bapo pasa dugula ezin uka!
Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko udako bigarren ikastaroa eman dugu gaur ostirla, abuztuaren 10a. Aurrekoa uztailaren 21ean burutu genuela gogoratzen dizuegu.
Gaurkoan Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jon Diaz eta Jurgi Diaz promesa gazteak lagun izan dituela oso klase animatua antolatu du.
Beste urte batez esperientzarekin hain gustura geratu eta gero, urteetako lankidetza honekin jarraituko dugula ziur gaude.
Eskerrik asko guztioi xakearekin gozatzera etortzeagatik♟️💚🥳!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Danik, Goiok eta Enriquek primeran pasa dute Andorrako 39. Nazioarteko Openean, Enrike Txapelketako epaile nagusia izan da eta Danik eta Goiok bertako txapelketa ezberdinetan parte hartu dute. Marlaxkako Izpirituaz herrialde eta ekitaldi ikusgarriaz gozatuz, Zorionak antolatzaileei! Uztailaren 22tik 30era Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIX. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutu da Escaldeseko Panorama Hotele bikainan. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan jokatu dute Daniel Garmendia eta Goio Uriarte.
Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure taldekidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten. Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan oso txukuna egin dute.
Eskertzekoa Zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero,Joan Obregón eta Oscar de la Riva egindako lana, ez da arritzekoa Zsuzsa Polgar (1986ko Gizonezkoen Munduko Txapelketan lehiatu zen lehen emakumea izateagatik, emakumezkoen lau munduko titulu eta 10 urrezko domina lortu zituen xake Olinpiadetan. Gaur egun entrenatzaile, idazle eta hizlaria da, xakearen eta emakumearen gaian erreferentea) munduko xakean ikonoa denaren bixita, zein ikasle bat izan du bertan. Zorionak berriro ere ekitaldi itzela antolatzeagatik!
Gure bi jokalariek lan txukuna egin dute, bertan jokatu dituzten hiru txapelketetan, baina, aurten ez dute saririk lortu. Jarraian jokatu diren hiri txapelketen loturak:
Eta xakeaz eta hotelaz gain (hotela oso ondo dago, logelak handiak eta erosoak dira, kateringa goxoa, bertan dagoen xakean aritzeko joko aretoa ere oso erosoa izan da berriro ere, gimnasioa du, jakuzzia, sauna, igerilekua, joko errekreatibo gela eta taberna); beste hainbat gauzaz gozatzeko aukera izan dute, hala nola lagun zaharrekin elkartzea, Cirque du Soleil-Festa ikuskizunaren bertsio berriaz gozatu dute, erosketak egin dituzte hiriburuan, Caldean egon dira, jatetxe berriak probatu, Canilloko zubi Tibetarrera igo dira, Oppenheimer filma ikustera joan dira eta beste gauza asko. Beraz, irrikiz daude datorren urteko datak zeintzuk izango diren ezagutzeko ea datorren urtean joaterik izango duten jakiteko.
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Espainiako Sub16 Txapelketa Salobreñan
Aritz Tornay gure taldekidea, egungo Euskadiko Txapelduna Kadete mailan, Salobreñan (Granada) parte hartu du uztailaren 24tik 29ra burutu den 16 urtez azpiko erritmo klasikoko Espainiako Txapelketan eta emaitza txukuna lortu du eta Euskadiko espedizioko onena izan da. Josu Tornay bere aita Euskadiko delegatua izan da.
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Espainiako Sub14 Txapelketa Salobreñan
Gure talentu gazteak Iker Tafall Villanueva eta Gorka Tafall Villanueva Zumaiako Oier Sarasketa Irastorza Kabitarrarekin batera Salobreñan (Granada) gela konpartitu dute uztailaren 17tik 23ra burutu den 14 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartuz (erritmo klasikoan eta partida azkarretan) eta oso emaitza txukunak lortu dituzte.
CE SUB 16 2023 – Salobreña, 2023/07/24tik 2023/07/29ra bitarte
14 urte azpiko partaideak itzultzeko prestatzen ari diren bitartean, gure taldekidea Aritz Tornay Salobreñan dago jada, bere aita Josu Tornayk ondo lagunduta, 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.
Marlaxkako Izpiritua maisu
Gozatu xakean jolasten
Jokatu ahal duzun xake onena, duzun maila onena emanez
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Billabonako Xake Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunari modu berezian eman diote amaiera. Izan ere, Ruslan Ponomariov maisu handi ukrainarra eta munduko txapeldun izandakoa egon da Villabonan, eta 28 xakelariren aurka aldibereko partidak jokatu ditu.
Urduritasuna nagusi izan bada ere, hainbat parte hartzaileekin batera gure klubeko Jurdi Diaz Etxaide izan da gaur Villabonako klubaren mende erdia ospatzeko Maiatzaren Lehena plazan jokatu diren xake partidatan. Gure jokalariak goiz itzela pasa duela esan digu. Jokatutako 28 partiden emaitzak ondorengoak izan dira:
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Santa Maria Madalenako jaietan xakea, dibertsia eta irriak!
Klubaren eskutik berriro xakea kalera atera da, txikien eta handien gozamenerako. Gaur arratsaldean, uztailaren 22, Hondarribiko Santa Maria Magdalena auzoko festetara itzuli da xakea. Gure klubeko neska eta mutil gazte eta helduek, bertara hurbildu diren pertsona guztien aurka jokatu dute arratsalde animatuan, espero baino denbora gehiagoz, antolatutako ekitaldietara jende asko etorri delako.
Eskerrik asko hurbildutako guztoi!
♟️💚🥳
Dani, Goio eta Enrique Escaldesen daude jada Andorrako 39. Nazioarteko Openean parte hartzeko, Enrike Txapelketako epiale naguisa izango da eta Danik eta Goiok bertako txapelketa ezberdinetan parte hartuko dute. Marlaxkako Izpiritua!
Zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero,Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira. Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Txispum Aretoan uztaileko hastapen xake ikastaro animatua izan dugu gaur. Eta abuztuan gehiago!
Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko ikastaroa eman dugu gaur, uztailaren 21ean, ostirala Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jurgi Diaz promesa gaztea lagun izan duela. Esperientzarekin hain gustura geratu eta gero, abuztuan errepikatuko dugu. Informazioa Txispum Aretoan eskatu.
Eta bihar xakea izango da Santa Maria Madalenako jaietan
Bihar, uztailak 22, larunbata, Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dira Santiago kalean eta, pandemia aurreko urteetan bezala, Hondarribia Marlaxkak, 17:00etatik aurrera, xakea kalera aterako du, txikien eta handien gozamenerako.
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Espainiako Sub14 Txapelketa Salobreñan
Gure talentu gazteak Iker Tafall Villanueva eta Gorka Tafall Villanueva Zumaiako Oier Sarasketa Irastorza Kabitarrarekin batera Salobreñan (Granadna) daude jada 14 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.
Marlaxkako Izpiritua
Gozatu xakean jolasten
Jokatu ahal duzuen xake onena, bakoitzak zuen maila onena emanez
Hondarribiko Marlaxka Xake Klubetik gure lagun Dani Odriozola Coscolin, Gros XT-ko jokalariari, zorionak ematen diogu larunbatean eta igandean Salobreñan jokatu duen Espainiako xake azkarreko Sub12 txapelketa irabazteagatik. Zorionak Dani!
Bittor Ibañez gure taldekidea, munduan zehar marlaxkako enbaxadorea denakk, Londresko Trafalgar Squareko ChessFest jaildian parte hartu du eta argazki bikainak bidali dizkigu. Eskerrik asko Maisu!
Txispum Aretoa: Xake ikastaroa udan
Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko ikastaro bat emango du uztailaren 20an, ostegunean Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jurgi Diaz promesa gaztea lagun izango duela.
Xakea izango da Santa Maria Madalenako jaietan
Datorren larunbatean, uztailak 22, Hondarribiko Santa Maria Madalena auzoko jaiak ospatuko dira Santiago kalean eta, pandemia aurreko urteetan bezala, Hondarribia Marlaxkak, 17:00etatik aurrera, xakea kalera aterako du, txikien eta handien gozamenerako.
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
BENASQUE HIRIA 42. NAZIOARTEKO IREKIA 2023
Xakea Benasque bailarara bueltatu da modu handi batean, uztaileko lehen hamabostaldian zehar Benasque munduko xake festa bihurtu duten 500 jokalari baino gehiagorekin. Eta oraingo honetan, aurreko edizio batzuetan gertatu den antzera, Marlaxkako ordezkaritza txiki batek parte hartu du bertan.
Lourdes Villanuevak Benasquen zuzendutako espedizioan, Idurre Etxaide lagun izan duela, gure Xake Eskolako gazte talentodun Patxi Moreno, Ander Tafall, Aritz Tornay, Jurgi Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Jon Díaz eta zumaiako Oier Sarasketa elkarrekin bertan parte hartu dutela. Gure lagun guztiek oso lan txukuna egin dute eta emaitzak emaitza, gure lagunek asko disfrutatu dute txapelketarekin eta inguruko beste guztiarekin, mendia, igerilekua, gastronomia, e.a.
Jarraian sailkapeneko lehen hamarrak eta gure espediziokoen sailkapena:
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
BENASQUE HIRIA 42. NAZIOARTEKO IREKIA 2023
Xakea Benasque bailarara bueltatu da modu handi batean, uztaileko lehen hamabostaldian zehar Benasque munduko xake festa bihurtuko duten 500 jokalari baino gehiagorekin. Eta oraingo honetan, aurreko edizio batzuetan gertatu den antzera, Marlaxkako ordezkaritza txiki batek parte hartuko du bertan. Lourdes Villanuevak zuzendutako espedizioa gaur iritsi da Benaskera, gure gazte talentodun Patxi Moreno, Ander Tafall, Aritz Tornay, Jurgi Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Jon Díaz (bihar iritsiko da) eta zumaiako Oier Sarasketa elkarrekin joan direla.
Ohi bezala, sailkapena benetan luxuzkoa da, Haik Martirosyan armeniarra, Xiangzhi Bu txinatarra eta Kirill Alekseenko errusiarra dira faborito hirukotea, denak 2670 elo puntu gaindituz. Jarraian sailkapeneko lehen hamarrak eta gure espediziokoak:
42. edizio hau 10 txandatan Suitzar sisteman jokatuko da uztailaren 5etik 14ra. Berritasun gisa, txanda bikoiztu egiten da ostiralean, hilak 7an, eta asteartean, hilak 11, atseden eguna izango da parte-hartzaileei Pirinioez gozatzeko egun oso bat eskaintzeko.
Markaxkako Izpiritua gozitontzat💪💚👍!
Gozatu xakean jolasten.
Jokatu ahal duzun xake onena, bakoitzak zuen maila onena emanez.