Artxiboa laburpen hitzeka: ANDER TAFALL VILLANUEVA

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Groseko Udaberriko Opena 2016: Aritz Abalia txapeldun. Gure taldekideen lan txukuna, horietan Patxi Morenoren 5. postua azpimarragarri. Eta biharko Erdi Aroko 2. jarduladian Arnasa elkarteko kideen bisita.

(leer en castellano)

Gaur, larunbata, Groseko XII Txapelketako 9. jardunaldia eta azkena burutu da eta parte hartu duten gure jokalariek Ander Tafallek, Silvestre Moreirok eta Patxi Morenok garaipenarekin amaitu dute txapelketa txukuna. Horietatik azpimarrragarria da Patxi Morenok lortutako 5. postua. Txapelketa Aritz Abaliak irabazi du. Jarraian, 9. txandako emaiten ondoren behin betiko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:

Ander, Silvestre eta Patxi
Ander, Silvestre eta Patxi

9. jardunaldiaren ondorengo azken sailkapena:

Argazkiak: Ander Tafall.

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Abalia Patino Aritz 1923 7,5 1860 2233 49,5
2 4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1975 7,0 1850 2149 47,0
3 13 Izquierdo Arruferia Joseba 1867 7,0 1827 2129 47,5
4 15 Tholey Jean-Paul 1865 6,5 1796 1965 43,5
5 12 Moreno Estebanez Patxi 1873 6,5 1737 2092 46,5
6 30 Lertxundi Azpiazu Jon 1666 6,5 1641 1807 40,5
7 10 Arana Garate Jon 1906 6,0 1739 1865 42,0
8 11 Vicente Ezeiza Mikel 1885 6,0 1704 1976 42,5
9 19 Sanchez Merino Christian 1780 6,0 1687 1826 41,0
10 16 Fuente San Sebastian Ernesto 1856 6,0 1646 1787 42,5
28 37 Tafall Villanueva Ander 1592 4,5 1531 1611 37,5
47 44 Moreiro Sanchez Silvestre 1509 4,0 1379 1397 36,0

Groseko XII. Udaberriko Txapelketako lotura:Chess-Results

Bihar 2016ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokako bigarren egunean, goizean, Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

Gaur aldibereko partidak burutu dira, taldeko Ramon Nogues eta Asier Cuestaren eskutik goiz eta arratsaldez, hitzartutako ordutegia asko handituz, bertaratutako guztiei jokatzeko aukera emateko.

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk: Asier Cuesta eta Goio Uriarte:

Baina bihar egun berezia dugu, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira .

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

 

Gipuzkoako eskolarteko taldekako Infantil eta Alebin txapelketak: Gros XT txapeldun. Bidaosaldeko taldeek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Igande honetan, apirlaren 26an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Bidasoaldeko ondorengo bi taldeen parte hartzearekin:

Alebin taldea: Txingudi Ikastola (Irun)

DSC04295 (420x280)Pablo Zaporta Goñi, Haritz Sein Sánchez, Jokin Etxaniz Mendieta, Hugo Recio Villorejo, Eneko Garrote Sánchez, Eduardo Fleta Rodriguez, Jon Gómez Oyarzun y Oier Manzano de La Cuesta.

Infantil taldea: Toki Alai (Irun)
DSC04306 (420x280)

Patxi Moreno Estevanez, Ander Tafall Villanueva, Aitor Regatos García, Raúl SIlva Alonso y Odei Lete Aguinaga

***

Jardunaldi animatu baten ostean infantil mailan Gros Xake Taldeak Gipuzkoako txapeketa lortu zuen, taldea Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez osatzen zutela. Toki Alaik bigarren postua lortu zuen.

Gros Xake Taldea Infantil mailako txapeldunaren kideak: Jon Casado, Aitor Corral, Estíbaliz Apellániz, Sara Barandiarán eta Kilian Martínez

Infantil mailako txapelketako sailkapena:

1.- Gros XakeTaldea…………………. 16 puntu

2.- TokiAlai….. .…………………..….  13,5 puntu

3.- Arrasate-Arlutz..……………….   13,5 puntu

4.- Urola………………………..…..…..   5 puntu

***

Alevin mailako txapelketan ere Gros Xake Taldeak garaipena lortu zuen, Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro jokalariekin. Txingudik merituzko hirugarren postua lortu zuen.

Alebin mailako txapeldu taldekideak: Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez eta Joseba Ferreiro (Gros XT).
El campeón en categoría alevín, Gros Xake taldea compuesto por Ivan Iturralde, Josu Manterola, Iker Martínez y Joseba Ferreiro.

Alebin mailako txapelketako sailkapena:

1.- Gros XakeTaldea…………………. 27,5 puntu

2.- Zurriola………………………….. 16,5 puntu

3.- Txingudi……………………………. 16,5 puntu

4.- San Patricio “B”……………….… 16 puntu

5.- San Patricio “A”…………………… 13,5 puntu

6.- San Benito………..………………. 12 puntu

7.- Uzturpe…………..……………….   8 puntu

8.- Ekintza…………..………..……….. 0 puntu

Mikel Tafall eta Juan Cruz Iturralderen argazkiak:

Lotura interesgarriak:

Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen

Gros Xake Taldea: hemen

Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin mailako eta Landetxa Auzo Jaietako txapeldunak baditugu

(leer en castellano)

Igande honetan Landetxako auzo-lagunen elkartean elkarrekin bi xake txapelketa burutu dira, alde batetik Benjamin Mailako Bidasoaldeko zonaldeko Gipuzkoako Txapelketa eta bestetik Landetx Auzoko Jaietako haur txapelketa. Biak Landetxako Xake eskolak antolatu ditu, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren eta Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz. Lehenean eskola kirolan izena eman duten xakelariek parte hartu dute eta bestean bertaratu diren beste hamaika jokalariak

Gipuzkoako Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 12 gaztetxo lehian aritu dira, hauetako lau neskatoak izan direla. Suitzar sisteman, bosna partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Haritz Sein (2) eta Martin Etxepare (3).

Bertaratutako beste jokalariek (11 jokalari, horietatik 3 neskatila) suitzar sisteman aritu dira ere eta bosna partida jokatu eta Landetxa Auzoko jaietako txapelketako podiuma ondorengoa izan da: Ander Uranga (1),  Patxi Moreno (2) eta Jon Irigaray (3).

Bi txapelketako zuzendari lanak Julio G. Caberok bete ditu, eta arbitro lanetan Oscar Holgado eta Iker Arri aritu dira, azken hau informatika lanetan jardun delarik. Intendentziaren eta askariaren ardura Landetxa elkartekoek eta bertaratutako jokalarien gurasoek izan dute eta bai ondo egin ere.

Hemendik gutxira argazki gehiago eta bi txapelketako emaitzak jarriko ditugu.

Xakea non-nahi asteburu honetan

(leer en castellano)

Xake zaleak zorionekoak gara, asteburu honetan guztientzako ekintzak baititugu.

Larunbatean 17:00etatik aurrera Donostiara hurbiltzen denak gure taldekoak (Daniel Garmendia, Oscar Holgado eta Mariano Muriel) lehian ikusteko para izango du IX Udaberriko Groseko Openeko laugarren jardunaldian.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Hondarribiko Mendelu auzoko Jaietan Iker Arri gure taldekideak aldibereko partida saioa eskainiko du bertaratzen den guztien aurka.

Bestalde, gaur amaitu da I. 14-AZP Udaberriko Txapelketan (Federakuntzak desagertutako KUTXA txapelketaren ordezko sortu duena) izena emateko epea eta gure klubak bi talde inskribatu ditu, Infantil mailan bata eta Alebinetan bestea. Txapelketa ondorengo igandeetan jokatuko da: maiatzaren 12an, 19an eta 26an, eta ekaineko 2an. Federakuntzaren baieztapenaren zain, dirudienez, errenterian jokatuko dute igande honetan 10:00etatik aurrera. Kutxako azken edizioetan sari mordoa lortu zutela gogoratzen dizuegu. Zorte hona opa diegu.

Azkenik, igandean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, Landetxa Auzo-lagunen elkartearen egoitzan, Irungo Bentak auzoan,

Gipuzkoako Eskolarteko Bidasoaldeko Benjamin mailako Xake Txapelketa burutuko da.

Bide batez, izen emate epea, larunbata arte, maiatzaren 11 arte, luzatu egiten da ondorengo posta elektronikora idatziz: kabero53@hotmail.com

2003an eta 2004an jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa absolutuan lehen gelditzen denak garaikurra izango du, 2.k eta 3.k domina jasoko dute. Bidasoaldeko lehenak garaikurra lortuko du eta ondorengo bostak domina bana.

Aldaketak egon badaitezke ere, txapelketa horrela antolatu dugu:

16:00etatik 16:15era bitarte izen emateen berrespena eta behin betiko parte hartzaile zerrendaren eraketa.

16:30ean lehenengo txanda

Ondorengo txandak (5 arte): 17:00etan, 17:30ean,<atsedena>, 18:30ean , 19:00etan

Zuen zain gaude!